Arautegia

Inprimatu

Agindua, 2026eko urtarrilaren 27koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, onartzen duena Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailaren 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2026ko ekitaldirako eguneratzea

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
  • Aldizkari ofiziala: ---
  • Aldizkari-zk.: ---
  • Hurrenkera-zk.: ---
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: ---
  • Argitaratze-data: ---

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

AGINDUA, 2026KO URTARRILAREN 27KOA, ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILBURUARENA, ONARTZEN DUENA ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILAREN ONARTZEN DUENA 2025-2028 ALDIRAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA 2026KO EKITALDIRAKO EGUNERATZEA.

Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 6.artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrakgaratu beharreko dirulaguntzen jarduerak aldez aurretik antolatu behar dira, eta, horretarako, dagokion Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (DPE) onartuko da.

Plan horrek jaso behar ditu lortu nahi diren helburuak eta ondorioak, bai eta horiek lortzeko epea eta aurreikus daitezkeen kostuak ere, baita finantzaketa-iturriak eta helburuen jarraipena eta ebaluazioa ahalbidetuko duten ekintzak eta adierazleak ere, betiere aurrekontu-egonkortasunaren helburuak betez.

Eta, hala, Dirulaguntzen Plan Estrategikoa dirulaguntzen politikaren plangintza-tresnada, hau da, pertsona publiko edo pribatuen alde funts publikoak erabiltzea dakarrena, trukean zuzeneko kontraprestaziorik izan gabe; baina, betiere, helburu edo portaera jakin bat betetzearen, jarduera edo proiektu jakin bat egitearen edo bete behar materialeta formal jakin batzuk betetzearen baldintzapean, eta betiere gizarte-onurako edo -intereseko jarduera bat sustatzearen edo helburu publiko bat lortzea sustatzearen esparruan.

Bada, aurrekoa betez, 2025eko otsailaren 21eko Aginduaren bidez, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu zen; hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 7/2025 Legea indarrean jarri ondoren, plan hori eguneratu egin behar da, aurrekontu berrien aurreikuspenetara egokitzeko.

Ondorioz, 2025-2028 aldirako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoare nSailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren lehen eguneratzea, dirulaguntza-lerroak Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 7/2025 Lege berrira egokitzeaz gain, I. eranskina osatzen dute, 2026. ekitaldirako aurreikusitako dirulaguntza izendunei dagokiena, zeinetan jada mugatuta daude, xedea eta gehieneko zenbatekoa ez ezik, onuradunak ere bai. Abenduaren 21eko 20/2023 Legean xedatutakoaren arabera, Dirulaguntzen Plan Estrategikoa eta honi egindako moldaketa eta eguneraketak, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren agindu bidez onartzen dira.

Azaldutakoaren ondorioz, eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuan ezarritako eskumenei jarraikiz, honako hau:

 

EBAZTEN DUT

Lehenengoa.- Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren 2025-2028 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren lehen eguneratzea onartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 7/2025 Legera egokitzeko.

Bigarrena.- Agindu hau argitara eman dadila agintzea, dagozkion bide ofizialen bidezeta, betiere, euskadi.eus webgunean Ongizate, Gazteria eta ErronkaDemografikoaren Sailari dagokion gunean argitaratuz.

Vitoria-Gasteiz, 2026eko urtarrilaren 27a.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua

NEREA MELGOSA VEGA

ERANSKINA

AGINDUA, 2026KO URTARRILAREN 27KOA, ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILBURUARENA, ONARTZEN DUENA ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILAREN 2025-2028 ALDIRAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA 2026KO EKITALDIRAKO EGUNERATZEA. (2026PES-eusk.pdf (PDF, 344 KB))

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik