Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko uztailaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 136
- Hurrenkera-zk.: 3150
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/07/01
- Argitaratze-data: 2025/07/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez (2022ko abenduaren 28ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere, deialdia egin zen.
Prozedura horiek ebatzi ondoren, Hezkuntzako sailburuaren 2024ko ekainaren 11ko Aginduaren bidez (2025eko otsailaren 11ko Aginduak aldatua), hautatutako pertsonen behin betiko zerrendak argitaratzea xedatu zen. Era berean, geroago, zerrenda osagarri bat argitaratu da, 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 11.6 oinarria betez.
Ondoren, Hezkuntzako sailburuaren 2024ko uztailaren 23ko Aginduaren bidez (2025eko urtarrilaren 29ko, otsailaren 21eko eta apirilaren 15eko Aginduen bidez aldatua), irakasleen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak. Agindu horretan, gainera, legezko atzerapen-egoeran deklaratu ziren, 2025-2026 ikasturtean praktikaldia egiteko, bi kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak eta 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 14.1 oinarrian aurreikusitako egoeran zeudenak.
Horrenbestez, honako hau
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta maisu-maistren kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzea ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta hautaketa-prozeduretan bi kidegotan hautatutako izangaiak, legezko atzerapen egoeran deklaratuta daudenak, 2025-2026 ikasturtean praktikaldia egiteko. Agindu honen I. eranskinean daude zerrendatuta.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta maisu-maistren kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzea ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak, legezko atzerapen egoeran deklaratuta daudenak, 2025-2026 ikasturtean praktikaldia egiteko Hezkuntza sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 14.1 oinarrian aurreikusitako egoeran daudelako. Agindu honen II. eranskinean daude zerrendatuta.
Hirugarrena. Praktiketako funtzionario izendatzeak 2025eko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak, betiere praktikaldia egiteko esleitutako lanpostuaz benetan jabetzen bada.
Beren destinoan sartzen ez diren izangaiek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
Laugarrena. Agindu honi jarraikiz egindako izendapenak hautatuak izan diren hautaketa-prozeduretako deialdian parte hartzeko ezarritako betekizun orokorrak eta espezifikoak betetzearen baldintzapean geratzen dira.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 1a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2025eko abenduaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez karrerako funtzionario izendatzen baitira 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuetan hautatutako izangaiak. Agindu horren bidez, deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko abenduaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesuetarako zenbait deialdi egiten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere.