Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko uztailaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Pasaiako (Gipuzkoa) «Pasaia-Lezo Lizeoa» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena, unitateak gehitzeagatik.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 151
  • Hurrenkera-zk.: 3522
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/07/16
  • Argitaratze-data: 2025/08/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Pasaiako (Gipuzkoa) «Pasaia-Lezo Lizeoa» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariek eskatuta irekitako espedientea aztertu da. Espediente horren bidez, Haur Hezkuntzako lehen zikloan hiru unitate gehitzea eskatzen da: unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzat, beste unitate bat 1-2 urte bitarteko haurrentzat, eta beste bat 2-3 urte bitarteko haurrentzat Arrandegi kaleko 21eko solairuartean dauden lokaletan emateko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua) eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua ikusi ondoren, hau

Lehenengoa. Pasaiako (Gipuzkoa) «Pasaia-Lezo Lizeoa» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari, 2025-2026 ikasturterako, Haur Hezkuntzako lehen zikloan hiru unitate gehitzeko baimena ematea: unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzat, beste unitate bat 1-2 urte bitarteko haurrentzat, eta beste bat 2-3 urte bitarteko haurrentzat. Une horretatik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Zentroaren kodeak: 012353 (EAE) eta 20006717 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Pasaia-Lezo Lizeoa».

Titularra: «Pasaia-Lezo Lizeoko Irakaskuntza Kooperatiba Elkartea».

Helbidea: Larrabide 5 eta Arrandegi 21.

Udalerria: Pasaia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 15 unitate, honelako edukierakoak:

Bost unitate 0-1 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

Lau unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

Sei unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 12 unitate, bakoitza 25 ikaspostuko edukierakoa.

Lehen Hezkuntza: 18 unitate, bakoitza 25 ikaspostuko edukierakoa.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, bakoitza 30 ikaspostuko edukierakoa.

Batxilergoa: 6 unitate, bakoitza 35 ikaspostuko edukierakoa.

Hezkuntza berezia: gela ireki 1.

Bigarrena. Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo da.

Hirugarrena. Era berean, zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 16a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.