Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko uztailaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2024ko ekainaren 13ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen kidegoetako, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako, Arte Plastiko eta Diseinuko eta Lanbide Heziketako Sektore Berezietako irakasle espezialisten kidegoetako irakasle funtzionarioen arteko autonomia-erkidego mailako 2023-2024 lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 139
  • Hurrenkera-zk.: 3226
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/07/10
  • Argitaratze-data: 2025/07/23

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

2024ko ekainaren 13ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen kidegoetako, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako, Arte Plastiko eta Diseinuko eta Lanbide Heziketako Sektore Berezietako irakasle espezialisten kidegoetako irakasle funtzionarioen arteko autonomia-erkidego mailako 2023-2024 lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena onartzen du, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 22ko Aginduaren bidez deitua (2023ko abenduaren 1eko EHAA).

Amaia Gorospe Bidaolak Agindu horien aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurrean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak aipatutako errekurtsoa baiesten duen epaia eman zuen 2025eko maiatzaren 16an.

Hezkuntzako sailburuaren 2025eko uztailaren 3ko Aginduaren bidez, Amaia Gorospe Bidaolak jarritako 203/2024 prozedura laburtuan Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Epaitegiak emandako 155/2025 epaia betetzea xedatzen da.

Aipatutako epaia betez, destinoa lekualdatze-lehiaketan esleitzeko eskubidea aitortzen da, zehazki Zizurkilgo Fraisoro Eskola LHIIn, nekazaritza-produkzioko eragiketen eta ekipoen espezialitatean (2. hizkuntza-eskakizuna).

Horregatik guztiagatik, eta eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Hezkuntzako sailburuaren 2024ko ekainaren 13ko Aginduan jasotako lekualdatze-lehiaketaren behin betiko ebazpena aldatzea. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen kidegoetako, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako, Arte Plastiko eta Diseinuko eta Lanbide Heziketako Sektore Berezietako irakasle espezialisten kidegoko irakasle funtzionarioen arteko autonomia-erkidego mailako 2023-2024 lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena onartzen da. Aldaketa honela egingo da:

Amaia Gorospe Bidaolari behin betiko destinoa esleitzen zaio Zizurkilgo (20006869) Fraisoro Eskola LHII ikastetxean, nekazaritza-produkzioko eragiketen eta ekipoen espezialitatean (2. hizkuntza-eskakizuna).

Bigarrena. Amaia Gorospe Bidaola aipatu lanposturako izendatzen da, eta izendapen horrek 2024ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Eskatutako baldintzak betetzen ez dituen lanpostu bat betetzeko destinatu badute, izendapena deuseztatu egingo da.

Ebazpen honetan lortutako plazari ezin zaio uko egin.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.