Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko urtarrilaren 22koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita goi-kargudun baten idazkari-lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 428
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/01/22
  • Argitaratze-data: 2025/01/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2024ko urriaren 31ko aginduaren bidez (2024ko azaroaren 12ko EHAA), izendapen askeko sistemaren bidez lanpostu hau betetzeko deialdi publikoa iragarri zen: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzaren «goi-kargudunaren idazkaria» lanpostua. Bada, bat etorriz agindu horren laugarren oinarrian ezarritakoarekin eta Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan agindutakoarekin, honako hau

Lehenengoa. M. Blanca Pablo Gonzalez andrea izendatzea Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari (kodea: 520010/210; maila: 18; berariazko osagarria: VI-A).

Bigarrena. Izendapen horrek 2025eko urtarrilaren 27tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten denetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 22a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,

MIGUEL TORRES LORENZO.