Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko urriaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, honako agindu hauek aldatzen dituena: seigarren aldiz 2023ko ekainaren 21eko Agindua, zeinaren bidez argitara ematen baitira 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak; eta, hirugarren aldiz, 2023ko urriaren 30eko Agindua, zeinaren bidez argitara eman baitzen hautaketa-prozesu horretan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria eta uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituen bigarren hautatuen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 218
  • Hurrenkera-zk.: 4798
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/10/30
  • Argitaratze-data: 2025/11/12

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2025eko uztailaren 10eko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia betez, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko ekainaren 5eko Ebazpenen seigarren aldaketa egin zen (2023ko ekainaren 16ko Ebazpenaren bidez zuzendu ziren). Ebazpen horietan, hurrenez hurren, argitara eman ziren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako unitateek barematu zituzten merezimenduen behin betiko puntuazioak eta Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuko merezimenduen guztizko puntuazioak.

Horren arabera, Leire Ziarrusta Atutxaren puntuazioak aldatu ziren iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan (Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutakoa), aipatutako ebazpenean jasotako baldintzetan.

Horren ondorioz, aipatutako hautaketa-prozesua arautzen duten deialdiaren oinarriak ikusita, kidego eta espezialitate bakoitzeko izangaiak merezimendu-lehiaketa bidez salbuespenezko prozesuan lortutako guztizko puntuazioen arabera ordenatu behar dira. Hala, izangaiak zerrendako hurrenkeraren arabera hautatuko dira dagokien kidegoaren espezialitatean deitutako plaza kopurua bete arte.

Izangaien hurrenkera lortutako guztizko puntuazioen arabera aldatu beharraren ondorioz, hautatutako pertsonen zerrendetan sartu beharko dira hasieran hautatuak izan ez diren pertsona batzuk, dagokien espezialitatean hautatutako azken izangaiak lortutakoa baino guztizko puntuazio handiagoa aitortu zaielako. Hori dela eta, Leire Ziarrusta Atutxa hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da.

Bestalde, Hezkuntzako sailburuaren 2025eko maiatzaren 28ko Agindua ikusita, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia betearazi behar da. Epai horren bidez, Gabriela Arribas Esterasek hautatutako pertsona izendatzeko eskubidea duela aitortzen da, egiaztatuta geratu baita hasieran hautatutako pertsonek eta ordezkoen zerrendan bere aurretik zeudenek uko egin dietela edo galdu egin dituztela zituzten eskubideak. Beraz, izendapena egitea dagokio, ezarritako lehentasun-hurrenkeraren arabera.

Horrenbestez,

Lehenengoa. Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina aldatzea (agindu horren bidez, argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak), helburu hauekin:

Epaia betez, Leire Ziarrusta Atutxa izangai hautatu gisa sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Euskara eta Literatura espezialitatean (txanda irekia, 2. hizkuntza-eskakizuna). 9,7950 puntu eman zaizkionez, hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da espezialitate horretan hautatu zen azken izangaiak 8,8000 puntu lortu zituelako guztira (2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina).

Bigarrena. Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 30eko Aginduaren I. eranskina aldatzea, hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarriari buruzkoa (agindu horren bidez argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria, bai eta uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten hautatutako pertsonen bigarren zerrenda ere), helburu hauekin:

Epaia betez, Gabriela Arribas Esteras izangai hautatu gisa sartzea Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko HEO Italiera espezialitatean (txanda irekia, 1. hizkuntza-eskakizuna), 8,2000 guztizko puntuazioarekin.

Hirugarrena. Hogei egun balioduneko epea irekitzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, lehenengo eta bigarren apartatuetan aipatutako izangai hautatuek Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 8.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkez ditzaten.

Dokumentazioa online aurkeztuko da https://hezigunea.euskadi.eus/ webgunean, «erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «pasahitza» sartuta (tramitagune «administrazio-espedienteak: eskabideak, erreklamazio formalak, errekurtsoak» gainerako izapideak).

Agindu honen eranskinean daude hautatuek bete eta adierazitako helbidean aurkeztu beharreko agiriak: zinpeko aitorpenaren eredua eta hautatuek dokumentazioa entregatzeko agiria.

Laugarrena. Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez duenak edo, hori aztertzean ondorioztatzen bada ez duela betetzen deialdiaren 2. oinarrian adierazitako baldintzaren bat, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, hargatik eragotzi gabe hasierako eskabidea faltsutzeagatik izan dezakeen erantzukizuna. Era berean, eskubide guztiak galduko ditu osasun-azterketan ez gai kalifikatzen denak.

Bosgarrena. Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (4)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.