Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko martxoaren 1ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, sail honetako lanpostu bat -Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzako «lurralde-ordezkaria», 511786 kodea, 10. dotazioa- izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 47
- Hurrenkera-zk.: 1109
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/03/01
- Argitaratze-data: 2025/03/10
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Funtzio publikoa
Testu legala
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailean, Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkariaren lanpostu hutsa dela eta (511786. kodea, 10. dotazioa), Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 94.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Enplegu Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa. Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, Lanpostuen Zerrendan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte (eranskinean zehaztuta daude).
Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, honako egoera hauetan izan ezik:
Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezingo dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.
Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora bete ez duten langileek.
Orobat, parte hartu ahal izango dute beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako eta Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, bai eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek ere, betiere espresuki ezartzen bada langile mota horrek betetzeko moduko lanpostua dela, eta, hortaz, zehazki identifikatzen bada dagokion koderekin, agiri honen eranskinean zehaztutakoarekin bat etorriz.
Langile horiek deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, betiere Lanpostu Zerrendan ezarritako baldintzak egiaztatzen badituzte eta zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran edo jatorrizko administrazioan lanpostua gordetzea dakarren administrazio-egoeran badaude, non eta ez duten 6 hilabetetik beherako eginkizun-gabetze behin-behinekoa edo irmoa.
Bigarrena. Eskabideak.
Eskatzaileek, datu pertsonalak eta gaur egungo destinoa zehaztuta, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailean langileen gaietan eskumena duen zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena. Betekizunak eta merezimenduak.
Parte hartzeko eskabideari «curriculum vitaea» erantsiko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde, kidego edo eskalatakoa den zehazteaz gain, beste hauek ere jasoko dira:
Tituluak.
Administrazio publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak, batez ere lehiatzen den lanpostuaren antzeko funtzioak dituztenak.
Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.
Jasotako edo emandako prestakuntza-ikastaroak.
Hizkuntzen ezagupena.
Eskatutako lanpostuari esleitutako funtzioekin lotuta, jakinaraztea egoki jotzen den bestelako merezimendu guztiak.
Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, Langileen Erregistroan ez badaude.
Hautagaia deitutako lanpostuaren funtzioetara ongi egokitzen dela bermatze aldera, deialdia egin duen organori aukera ematen zaio hautagaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko egoki jotzen dituen bitartekoak erabil ditzan; elkarrizketa pertsonala edo proba egin dezake horretarako, edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoen txostenak eskatu.
Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan bete behar dira eskatutako betekizunak, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsi behar zaie. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezin izango dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.
Laugarrena. Ebazpena.
Deialdi hau Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko epean. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Ebazpen hori arrazoitzeko, azalduko da, batetik, aukeratutako hautagaiak betetzen dituela deialdian eskatutako betekizunak eta zehaztapenak eta baduela izendapenerako behar den gaitasuna, eta, bestetik, aukeratutako hautagaia egokia dela beste hautagaien aldean (baldin badaude), merezimenduak konparatuta (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza ikusita), betiere indarrean dagoen legeriak eta Lanpostu Zerrendak lanpostuari esleitutako zereginen ikuspegitik.
Deialdia hutsik geratu dela deklaratu ahal izango da, hautagaietako bakar batek ere ez badu kasuan kasuko lanpostua betetzeko merezimendu nahikorik.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 1a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
Deitutako lanpostua: lurralde-ordezkaria.
Kodea: 511786.
Dotazioa: 10.
Kidegoak: A taldeko kidegoak-aukerak-eskalak (EAP).
Destino-osagarriaren maila: 29.
Berariazko osagarria: 0-A.
Kokapena: Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritza.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Hizkuntza-eskakizuna: 4.
Derrigortasun-data:
Berariazko ezagutzak:
Betebeharrak:
Estatuko edozein administrazio publikotako A1 azpitaldeko eskalaren batekoa izatea.
Estatuko edozein administrazio publikotako A1 azpitaldeko eskalaren bateko karrerako funtzionario izatea eta jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.
Era berean, parte har dezakete aipatutako eskalako karrerako funtzionario izanik nahitaezko eszedentzian daudenek, beste herri-administrazio batzuetan ari direnek, lan-jarduera etenda daudenek eta borondatezko eszedentzian daudenek, baldin eta egoera horietarako ezarritako epea bete baldin badute. Prozedura honen bidez, jarduneko zerbitzura itzuliko dira.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2025eko maiatzaren 6koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, Arabako Lurralde Ordezkaritzako «lurralde-ordezkari» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
- Ikus: AGINDUA, 2025eko martxoaren 20koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzako «lurralde-ordezkari» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoaren epea luzatzen duena (kodea: 511786; dotazioa: 10).