Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko maiatzaren 8koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako kalifikazio-epaimahaien osaera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 17ko Aginduaren bidez egindako deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 91
- Hurrenkera-zk.: 2083
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/05/08
- Argitaratze-data: 2025/05/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 17ko Aginduaren bidez, besteak beste, prozesu hauen deialdia egin zen:
Mantentze-lanetako teknikarien enplegua finkatzeko prozesu berezia.
Mantentze-lanetako teknikarien enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua.
2023ko otsailaren 13ko Aginduaren bidez, hautaketa-prozesu horietako epaimahaiko kideak izendatu ziren.
Prozesu horietako epaimahaiko idazkari titular izendatu zenak ezin du idazkari izaten jarraitu; beraz, aipatu epaimahaiaren osaera aldatu behar da.
Horrenbestez, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.8 artikuluan xedatzen denaren arabera, hau
Izendatutako pertsonak osatuko du aipatutako epaimahaia, salbu eta ezgaitasun, ezintasun edo legezko bateraezintasunen bat, abstentzio-kausaren bat edo ezinbesteko kausaren bat ikusten badu Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 8a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARIA UBARRECHENA CID.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Aldatzen du: AGINDUA, 2023ko otsailaren 13koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaietako kideak.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko azaroaren 17koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetarako.