Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko apirilaren 7koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, 2024. urteko Ikerkuntzako Euskadi Sariko epaimahaia izendatzen duena, Zientzia eta Teknologiaren modalitatean.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 82
- Hurrenkera-zk.: 1883
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/04/07
- Argitaratze-data: 2025/05/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Instituzional
Testu legala
Abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.
Aipatutako dekretuak, zortzigarren artikuluan, hau esaten du:
Urtero, epaimahai bat eratuko da, Ikerkuntzako Euskadi Saria ebatzi dezan dagokion modalitatean, dekretu honen 1.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Ikerkuntzako Euskadi Sarietako epaimahaikideak gutxienez hiru eta gehienez zazpi izango dira, denak ere euren jardun-eremuetan izen handia dutenak. Horietatik zaharrena epaimahaiburua izango da.
Epaimahaiaren osaeran, gizon eta emakumeen arteko oreka-printzipioa errespetatuko da, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen aurreikusitako moduan.
Horrenbestez, hau
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 7a.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,
JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.
Ikerkuntzako Euskadi Sariko epaimahaikideak (2024 urtea), Zientzia eta Teknologiaren modalitatean:
Manuel Tuñón de Lara jauna.
Luis Oro Giral jauna.
Javier Tejada Palacios jauna.
Marta Sanz Solé andrea.
Maria Vallet-Regi andrea.