Arautegia

Inprimatu

Agindua, 2025eko apirilaren 25ekoa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuarena, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailaren 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzen duena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
  • Aldizkari ofiziala: ---
  • Aldizkari-zk.: ---
  • Hurrenkera-zk.: ---
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: ---
  • Argitaratze-data: ---

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

AGINDUA, 2025EKO APIRILAREN 25EKOA, ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOKO SAILBURUARENA, ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOKO SAILAREN 2025-2028 ALDIRAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA ALDATZEN DUENA

Dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6. artikuluan ezartzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak garatu beharreko dirulaguntzen jarduera aldez aurretik planifikatu behar da, eta, horretarako, dagokion Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartuko da. Plan horrek lortu nahi diren helburuak eta ondorioak jaso behar ditu, horiek lortzeko behar den epearekin eta aurreikus daitezkeen kostuekin batera, bai eta planaren jarraipena eta ebaluazioa egitea ahalbidetzen duten finantzaketa-iturriak eta helburuekin lotutako ekintzak eta adierazleak ere. Nolanahi ere, aurrekontu-egonkortasuneko helburuak betetzearen mende egongo da.

Aurrekoa betetzeko, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak, 2025eko otsailaren 21ean, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailaren 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duen Agindua eman zuen.

Plan Estrategiko horretan jasotako dirulaguntzen artean ez daude Oinarrizko Laguntza Materialerako laguntzak, Plus 2021-2027 Europako Gizarte Funtsak kofinantzatutakoak. Laguntza hori ez dago jasota; izan ere, nahiz eta herritarrei gizarte-zerbitzuen arloan ematen zaien zuzeneko arreta autonomia-erkidegoen eskumena izan, eta laguntzaren kudeaketa abian jartzeko zailtasuna dela-eta, eta pertsona eta familientzako baldintza berdinetan lurralde guztietan ezin ezartzea saihesteko eta prestazioaren jarraipena bermatzeko, programa hasi eta lehen urtean, aldaketa bat izan zen, eta 2024an Gizarte Eskubideen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioak kudeatuko zuen, behin-behinean eta aldi baterako, baina autonomia-erkidegoen esku geratuko zen programa osorik kudeatzea 2025ean.

Oinarrizko Laguntza Materialaren FSE+ Programak (aurrerantzean, Oinarrizko Programa) FEAD 2014-2020 Programa Operatiboa ordezkatzen du, hau da, elikagaiak espezietan ematea banaketa-erakundeen eta haien erakunde laguntzaileen bidez. Programa honen berrikuntza nagusietako bat da elikagaien eta higiene-produktuen hornidura-sistemaren ordez erosketa-txartelak edo trukagarriak diren txartelak hornitzeko sistema bat ezartzea, familia onuradunek elikagai freskoak eta beren egoera partikularrean beharrezkotzat jotzen dituzten produktuak eros ditzaten.

Bere helburua da adingabeak ardurapean dituzten eta pobrezia larrian dauden familien oinarrizko laguntza materialaren beharrizanari erantzutea. Laguntza zeharka ematen da, elikagaiekin eta oinarrizko higiene-gaiekin truka daitezkeen txartel edo txartelen sistema komun baten bidez. FSE+ Programaren konfigurazioak, gainera, hartzaileei laguntzeko hainbat neurri emateko beharra aurreikusten du, oinarrizko laguntza materialaren onuradun diren pertsona eta familia horiek gizarteratzen laguntzeko jarduerak osatzeko.

Bestalde, Dirulaguntzen Plan Estrategikoan, "genero-indarkerian sareko lanean Aurrera egiteko" dirulaguntza Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzan sartuta dago, eta Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritzan egon beharko litzateke.

Azaldutakoaren ondorioz, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuarekin lotuta emandako eskumenak erabiliz, honako hau, 

EBAZTZI DUT

Lehenengoa.- Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailaren 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzea, plan horretan Europako Gizarte Funts Plusak (EGF +) finantzatutako oinarrizko laguntza materiala sartzeko. Zehazki, 4. epigrafeko (Dirulaguntzen lerroen laburpena) II. atalari (Hirugarren Sektore Soziala eta Erkidegoko Ekintza Sustatzeko Zuzendaritza) 4. azpiatal berri bat gehitu zaio, "Oinarrizko laguntza materialari buruzko Europako Gizarte Funts Plusaren (EGEF +) kofinantzatutako laguntzak" izenekoa, eta dirulaguntzen lerro horri buruzko datuak gehitu dira, agindu honen I. eranskinean jasotako baldintzetan.

Bigarrena.- Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailaren 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzea, "genero-indarkerian sareko lanean aurrera egiteko" dirulaguntza behar bezala sartzeko Bizitza Beterako Laguntzeko Zuzendaritzan.

Hirugarrena.- Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailaren web-orrian argitaratuz argitara eman dadila agintzea, eta, era berean, ordenamendu juridikoan unean-unean informazioaren eta gardentasunaren arloan aurreikusitako beste edozein xedapen aplika dakiola agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 24a.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua

NEREA MELGOSA VEGA

ERANSKINA

AGINDUA, 2025EKO APIRILAREN 25EKOA, ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOKO SAILBURUARENA, ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOKO SAILAREN 2025-2028 ALDIRAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA ALDATZEN DUENA  (2025-2028-DPE_aldaketa.pdf (PDF, 136 KB))

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik