Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko abenduaren 3koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, jarduera fisikoaren eta kirolaren lanbideetarako ardurapeko adierazpena aurkezteko epea luzatzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 242
- Hurrenkera-zk.: 5382
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/12/03
- Argitaratze-data: 2025/12/16
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko ekainaren 30eko 8/2022 Legearen zioen adierazpenean azaltzen den bezala, «lege-aldaketa guztiek trantsizio-arazo handiak eragiten dituzte, eta are gehiago lanbide baten lehenengoz sartzea eta jardutea arautzen duten legeek».
Hori aintzat harturik, legeak askotariko mekanismoak ditu mailaka ezartzeko eta traumatikoa ez izateko. Hala, adibidez, zenbait urteko epe bat izan zuen (2022-2026) eragile publiko eta pribatu guztiek legean aurreikusitako eskakizunak ezagutu ditzaten eta horietara egokitu daitezen. Hala ere, sail hau ohartu da legea ez dela oro har ezagutzen, baita atzerapen bat dagoela ere profesionalki aritzeko ardurapeko adierazpenak EAEko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko Profesionalen Erregistroan elektronikoki aurkezteko betebeharraren prozesuan. Gaur egun arte, mila ardurapeko adierazpen aurkeztu dira. Nahiz eta oso zifra ona den, aintzat harturik 2025eko abuztuaren 25ean argitaratu zela ekainaren 30eko 8/2022 Legea garatzen duen uztailaren 28ko 161/2025 Dekretua, ez da nahikoa argi eta garbi EAEko kirol-sektorearen eskariak betetzeko.
EAEko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko Profesionalen Erregistroan ardurapeko adierazpenak aurkeztearekin lotutako data garrantzitsuak gerturatzen ari direnez, ezinbestekoa da neurriak hartzea, alegia, legeak berariaz xedatzen duen mailakako ezarpenari segurtasun juridikoz lagunduko diotenak.
Uztailaren 28ko 161/2025 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorraren arabera, ekainaren 30eko 8/2022 Legea indarrean jarri zenean aipatutako lanbideetan ari zirenak, legeak eskatzen duen kualifikazio profesionala izan gabe, baina gaikuntza lortu nahi dutenak, ardurapeko adierazpena aurkeztu beharko dute 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen dagokien lanbidean aritzeko. Hori egin ezean, ezingo dute lanbide horretan aritu 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Bestalde, xedapen iragankor horren bigarren apartatuan berariazko ahalmena ematen zaio EAEko Administrazio Orokorrean jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko eskumena duen saileko titularrari ezarritako epea luzatzeko, lan-merkatuan beharrezko kualifikazioa duen pertsona nahikorik ez badago, edo, interes publikoagatik, epea luzatzea eskatzen duen antzeko beste edozein inguruabar gertatzen bada.
Hori guztia kontuan hartuta, aipatutako gaikuntza dela eta, funtsezkoa da ardurapeko adierazpenak aurkezteko epea 2026ko irailaren 30era arte luzatzea, interes publikoaren alde. Epe zabala da eta, gainera, bat dator kirol-denboraldi gehienen eta 2025/26 ikasturtearen amaierarekin.
Ondorioz, legeriak ematen didan eskumenaz baliatuz, hau
Lehenengoa. Uztailaren 28ko 161/2025 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak ematen didan ahalmena baliatuz, luzatzea ardurapeko adierazpenak aurkezteko epea Legeak eskatzen duen kualifikazio gabe jarduera fisikoaren lanbideetan ari ziren eta dekretuan aurreikusitako behin-behineko gaikuntza lortu nahi duten pertsonei. Beraz, epea luzatu eta gero, 2026ko irailaren 30era arte aurkeztu ahalko dute gaikuntza profesionala eskuratzeko ardurapeko adierazpena.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 3a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 161/2025 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko ekainaren 30eko 8/2022 Legea garatzen duena.
- Ikus: 8/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoa.