Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko martxoaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2024ko urtarrilaren 16ko Agindua aldatzeko dena. Agindu horren bidez, Santurtziko (Bizkaia) «Santa María Hijas de la Cruz» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena iraungitzea onartzen da, udalerri bereko «Santa Eulalia» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuan irakaskuntzak integratzearen ondorioz, eta ikastetxe horren baimena aldatzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 84
- Hurrenkera-zk.: 2042
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/03/22
- Argitaratze-data: 2024/04/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.
Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2024ko urtarrilaren 16ko Aginduaren testuan. Agindu horren bidez, Santurtziko (Bizkaia) «Santa María Hijas de la Cruz» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena iraungitzea onartzen da, udalerri bereko «Santa Eulalia» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuan irakaskuntzak integratzearen ondorioz, eta ikastetxe horren baimena aldatzen da (2024ko urtarrilaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 23. zenbakian, argitaratua). Hori dela eta, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluak eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuaren 4. artikuluak (martxoaren 29ko 39/2022 Dekretuak aldatua) emandako eskumenak baliatuz, honako hau
Aldatzea 2024ko urtarrilaren 16ko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena, Santurtziko (Bizkaia) «Santa María Hijas de la Cruz» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena iraungitzea onartzen duena, udalerri bereko «Santa Eulalia» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuan irakaskuntzak integratzearen ondorioz, eta ikastetxe horren baimena aldatzeko dena, honako zehaztapen hauen arabera:
Euskarazko bertsioan, 2024/23 (4/2) laburpenean eta testuan, 2024/518 (3/1) orrialdean,
Hau dio:
AGINDUA, 2024ko urtarrilaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Santa María Hijas de la Cruz Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena iraungitzea onartzen duena, udalerri bereko Santa Eulalia Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuan irakaskuntzak integratzearen ondorioz, eta ikastetxe horren baimena aldatzen duena.
Baina hau esan behar du:
AGINDUA, 2024ko urtarrilaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Santurtziko (Bizkaia) Santa María Hijas de la Cruz Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena iraungitzea onartzen duena, udalerri bereko Santa Eulalia Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuan irakaskuntzak integratzearen ondorioz, eta ikastetxe horren baimena aldatzen duena.
Aginduaren testuan, 2024/518 (3/1) orrialdean:
Lehenengo ebazpenean, hau dio:
2023-2024 ikasturtetik aurrera, ondoren zehazten den Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena iraungitzeko baimena ematea, ikastetxe horren irakaskuntzak Santurtziko (Bizkaia) Santa Eulalia Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuan integratuta daudelako:
Baina hau esan behar du:
2024ko maiatzaren 1etik aurrera, ondoren zehazten den Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena iraungitzeko baimena ematea, ikastetxe horren irakaskuntzak Santurtziko (Bizkaia) Santa Eulalia Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuan integratuta daudelako:
Orrialde berean, bigarren ebazpenean,
Hau dio:
Lehenengo puntuan adierazitako ikastetxearen baimena iraungitzeak 2023ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan Hezkuntza Saileko ikastetxe ez unibertsitarioen erregistroan baja emango zaio
Baina hau esan behar du:
Lehenengo puntuan adierazitako ikastetxearen baimena iraungitzeak 2024ko maiatzaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan Hezkuntza Saileko ikastetxe ez unibertsitarioen erregistroan baja emango zaio.
2024/518 (3/2) orrialdean, hirugarren ebazpenean,
Hau dio:
2023-2024 ikasturtetik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Sailaren Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistro-datu hauekin:
Baina hau esan behar du:
2024ko maiatzaren 1etik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Sailaren Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistro-datu hauekin:
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 22a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.