Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko irailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Peñascal» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 198
- Hurrenkera-zk.: 4666
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/09/27
- Argitaratze-data: 2024/10/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
«Peñascal» ikastetxe pribatu integratuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako oinarrizko mailako heziketa-ziklo bat gehitzeko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena; abuztuaren 28ko 774/2015 Errege Dekretua (abuztuaren 29ko BOE), Lanbide Heziketako irakaskuntzen titulu-katalogoko Oinarrizko Lanbide Heziketako sei titulu ezartzen dituena; uztailaren 7ko 104/2016 Dekretua (abuztuaren 11ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan emateko Oinarrizko Lanbide Heziketako hogei tituluren curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode zenbakia: 48015839 eta 015069.
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «Peñascal».
Titularra: Peñascal, Sociedad Cooperativa.
Helbidea: Belategi plaza 1; Bilbao-Galdakao errepidea 10 eta Lezamako Trenbide Zaharra 75.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
«Elementu metalikoen fabrikazioa» oinarrizko mailako heziketa-ziklo bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
Lanbide Heziketa:
Lanbide-arloa: Merkataritza eta Marketina.
Merkataritza zerbitzuak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Merkataritza jarduerak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila.
Eraikinak eraberritzea eta mantentzea, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
Elektrizitatea eta elektronika, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
Elementu metalikoen fabrikazioa, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.
Soldadura eta galdaragintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa.
Okintzako eta pastelgintzako jarduerak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Sukaldaritza eta jatetxe-arloa, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.
Sukaldaritza eta gastronomia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Jatetxe arloko zerbitzuak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Sukalde-zuzendaritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Elikagaien industriak.
Elikagaien industriak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Elikagaiak elaboratzea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Okintza, gozogintza eta konfiteria, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.
Etxebizitzen mantentze lanak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.
Hozteko eta girotzeko instalazioak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Beroa sortzeko instalazioak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa.
Arotzeria eta altzarigintza, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Arotzeria eta altzarigintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Instalazioa eta altzari-hornikuntza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Diseinua eta altzari hornikuntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza.
Ehunezko eta larruzko artikuluen konponketa, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Tapizatze-lanak eta gortinagintza, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Jantzigintza eta moda, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala, ikastetxeak irekitzeko eta ixteko baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml.
Araudia:
Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 27a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.