Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko azaroaren 25ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Osasuneko sailburuaren 2024ko irailaren 24ko Aginduko huts-zuzenketan ezarritako Balorazio Batzordearen osaera. Agindu horren bidez, Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioaren (BIOEF) Medtech ekimena garatu, baliozkotu eta frogatzeko proiektuetarako laguntzen deialdia egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 236
  • Hurrenkera-zk.: 5556
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/11/25
  • Argitaratze-data: 2024/12/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioaren (BIOEF) Medtech ekimena garatu, baliozkotu eta erakusteko proiektuetarako laguntzen deialdia onartzeko Osasuneko sailburuaren 2024ko irailaren 24ko Aginduaren bidez, (2024-10-15eko EHAA), Medtech ekimena garatzeko, baliozkotzeko eta frogatzeko proiektuetarako laguntzen deialdia egin zen. Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioaren (BIOEF) Medtech ekimena garatu, baliozkotu eta frogatzeko proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duen Osasuneko sailburuaren 2024ko irailaren 24ko Aginduaren huts-zuzenketaren bidez (2024ko urriaren 28ko EHAA), 2024ko irailaren 24ko Agindua zuzendu zen, laguntzen oinarri arautzaileak jasotzen dituen eranskina falta zela ohartuta.

Laguntzen oinarri arautzaileen 11 artikuluan ezartzen denez, balorazio-batzordeak ebaluatu, lehenetsi eta hautatuko ditu behar bezala aurkeztutako edo epean zuzendutako eskabideak. Hauek osatuko dute balorazio-batzordea:

  1. Batzordeburua: Osasun Sailaren Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.

  2. Bokalak:

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Asistentzia Sanitarioaren eskumena duen zuzendaritzako pertsona bat.

    Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioaren (BIOEF) ordezkari bat.

    SPRI Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren ordezkari bat.

  3. Idazkaria: BIOEFeko talde teknikoko pertsona bat.

    Aginduaren huts-zuzenketaren 11.2 artikuluak ezartzen duenez, balorazio-batzordearen osaera izenduna argitaratu egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, 10.3 artikuluan adierazitako helbideetan; izan ere, interesdunei bermatu behar zaie batzordeko kideak errekusatzeko eskubidea, eta eskubide hori eraginkortasunez baliatzeko aukera, betiere Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluekin bat etorriz.

    Horregatik guztiagatik, eta Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratzea behar bezala aurkeztutako edo epe barruan zuzendutako eskabideak ebaluatu eta hautatzeko balorazio-batzordearen osaera izenduna:

  1. Batzordeburua: Iñaki Gutiérrez Ibarluzea, Osasun Saileko Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.

  2. Bokalak:

    Rikardo Bueno Zabalo, Euskal Partzuergo Zientifiko Teknologikoko (Basque Research and Technology Aliance BRTA) zuzendari nagusia, SPRI ordezkatuz.

    Idalberto Pérez Prieto, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko zuzendaritza eskuduna ordezkatuz.

    Gaizka Benguria Arrate, BIOEFeko osasun-teknologien ebaluazioko teknikaria.

    Lorea Mendoza Arteche, BIOEFeko koordinazio zientifikoaren arduraduna.

  3. Idazkaria: Olatz Sabas García-Borreguero, BIOEFeko I+Gko kudeaketa-teknikaria.

    Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 25a.

    Osasuneko sailburua,

    ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.