Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko abenduaren 3koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatzen dituena eginkizuna edo hizkuntza direla-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketarako, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetan. Lehiaketa hori 2024ko urriaren 28ko Aginduaren bidez deitu zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Giza Eskubideen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 242
- Hurrenkera-zk.: 5713
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/12/03
- Argitaratze-data: 2024/12/13
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2024ko urriaren 28ko Aginduaren bidez (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 2024ko azaroaren 12ko BOEn argitaratua), berariazko lehiaketa baterako deialdia egin zen Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunak edo hizkuntza direla-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko.
Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 50. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da eskatzaileen merezimenduak ebaluatuko dituen balorazio-batzordeko kideak izendatzea.
Horregatik guztiagatik,
Bakarra. Pertsona hauek izendatzea Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2024ko urriaren 28ko Aginduaren bidez deitutako berariazko lehiaketako merezimenduak baloratzeko batzordeko kide:
Batzordeburua: Iñigo Cortázar Ibañez.
bokala: Silvia García Vicario.
bokala: Arantza Egaña Macazaga.
bokala: Mikel Montoya Arroniz.
bolaka: Begoña Gartzia Gartzia.
Idazkaria: Raquel Ochoa Quintanilla.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 3a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.