Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko abenduaren 3koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez dirulaguntzak emateko araubidea arautzen eta iragartzen baita arte eszenikoak sustatzeko programetarako, 2025eko ekitaldian.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 243
  • Hurrenkera-zk.: 5741
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/12/03
  • Argitaratze-data: 2024/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio arte- eta kultura-jarduerei eta horien zabalkundeari buruzko eginkizunak. Eginkizun horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagozkio, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuaren bidez.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egokitzat jotzen du arte eszenikoen esparruan izaera profesionaleko prestakuntza-, sustapen- edo erakusketa-jarduerak sustatzea ahalbidetuko duen bidea ezartzea. Jarduera hori bere eskumen-eremuan sar daiteke eta, horretarako, dirulaguntzak emango ditu arte eszenikoen sustapenean bat egiten duten prozesuetarako (antzerkia, dantza eta zirkua). 20/2023 Legearen 7.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdi hau Sailaren Kultura Plan Estrategikoaren bigarren helburuaren barruan sartzen da «Kultura-eskaintza aberastea eta gizarteari hurbiltzea». Kultura ezagutu, gozatu eta lantzea, harekiko interesa sustatuz eta kultura-praktikak indartuz; kultura-eskaintza zabala ahalbidetzea erakunde programatzaileen bitartez, bai euskal gizartearentzat, bai nazioarteko publiko espezializatuarentzat. Sektorearen profesionalizazioan aurrera egin nahi da eta herritar guztientzako kultura-eskaintza irisgarria eta kalitatezkoa ziurtatu, arte eszenikoetako profesionalen prestakuntza sustatuz, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza erraztuko duen bidea antolatuz eta, dantza-ikuskizunen eta kaleko arteen erakusketa bultzatuz; 2025-2029ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasoko da.

Hori dela eta, honako hau

  1. Agindu honen xedea da arte eszenikoak (antzerkia, dantza eta zirkua) sustatzeko 2025eko ekitaldian egiten diren prestakuntza-, sustapen- edo erakustaldi-programa eta -jardueretarako dirulaguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea.

  2. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak deialdi honetan jasotako modalitate bakoitzari dagozkion kapituluetan zehaztutakoak izango dira.

  1. Dirulaguntza horietarako, guztira, 825.000 euro erabiliko dira.

  2. Zenbateko oso hori honela banatuko da deialdi honen lau laguntza-modalitateen artean:

    1. Prestakuntzarako laguntzen modalitate bat:

      000 euro, arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako.

    2. Sustapenerako laguntzen modalitate bat:

      000 euro, arte eszenikoak sustatzeko proiektuetarako.

    3. Erakustaldirako laguntzen bi modalitate:

      000 euro, udalek egindako arte eszenikoen erakustaldia kalean.

      000 euro, Sarea dantza-zirkuitua garatzeko.

  3. Alde batera utzi gabe modalitate bakoitzean adierazitako zenbatekoak, eskabiderik aurkeztu ez delako, ezarritako betekizunak bete ez direlako edo aurkeztu diren eskabideen kalitatea behar bestekoa ez delako modalitateetako batean ezarrita dagoen zenbatekoa agortzen ez bada, Balorazio Batzordeak II. eta III. kapituluetan jasotako modalitateetarako, edo, hala badagokio, Kultura Sustatzeko zuzendariak, IV. eta V. kapituluetan jasotako modalitateetarako, Kulturako sailburuordeari arrazoituta proposatuko dio beste modalitate batean ezarritako zenbatekoa handitzea, betiere modalitate hartzailea ebatzi gabe badago oraindik. Horretarako, honako irizpide hauek jarraituko dira: lehentasuna izango du atal berean dagoen modalitateak, artikulu honen 2. puntuan egindako sailkapenaren arabera. Dirua ezin bada modalitate batetik bestera eraman, lehentasuna izango du eskatutako zenbateko osoaren eta hasierako zenbatekoaren arteko desoreka handiena duen modalitateak.

  1. Laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte artikulu honetan ezarritako betekizunak betetzeaz gain, hurrengo kapituluetan laguntza-modalitate bakoitzerako zehazten direnak ere betetzen dituztenek.

    Pertsona fisikoek, enpresaburu indibidual edo autonomoek, edo juridiko-pribatuek (II., III. eta V. kapituluetan araututako modalitateak) eta udalak, toki-erakunde autonomoak eta udal-kapital publikoa duten erakundeak (IV. kapituluan araututako modalitatea), baldin eta dagozkien kapituluetan laguntza-modalitate bakoitzerako zehazten diren baldintzak betetzen badituzte. Egoitza edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.

  2. Prestakuntza eta sustapen modalitateetan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion epigrafean alta emanda egotea.

    Prestakuntza-modalitatea. Alta 933.9 edo 965 epigrafeetan eta, autonomoen kasuan, alta jarduera artistikoen 3. atalean, 5. dibisioan izan ezik, edo irakaskuntzako profesionalen 2.82. atalean.

    Sustapen modalitatea. Alta 965 epigrafean eta, autonomoen kasuan, jarduera artistikoen 3. atalean.

    Baldintza hori betetzea nahitaezkoa izango da onuradun izaten jarraitzeko, eta, beraz, baldintza hori betetzen dela egiaztatuko da dirulaguntza ematen den unean bai eta ordainketak egiten diren unean ere.

  3. Agindu honen bidez ematen diren dirulaguntzak jaso ahal izateko, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dira, bai eta dirulaguntzak itzultzeari dagozkionak ere, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Aginduarekin eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 2., 3. eta 4. artikuluekin.

    Deialdi hau kudeatzen duen organoak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko horretarako. Hala ere, eskatzaileak egiaztapen hori egitearen aurka egin ahal izango du; kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.

  4. Honako hauek ezin izango dituzte eskuratu agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak:

    1. Laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penala duen eskatzailea, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren bat duena, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkerria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan 23.2 artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plana indarrean izan behar duten enpresek, halakorik ez badute, ezta sexu-jazarpenari edo sexuan oinarritutako jazarpenari aurre hartzeko eta aurka egiteko neurriak ezarri izana egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresek ere, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legeriak ezarritakoaren arabera. Ezin izango dira onuradun izan Dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betetzen ez duten eskatzaile guztiak.

    2. Kapital sozialean, fundazio-ondarean edo gobernu-, administrazio- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza handiena edozein administrazio publikori edo instituzionali, sektore publikoko, finantzako edo kredituko erakunderi dagokion erakundeak. Artikulu honetako lehenengo puntuan, udalei buruzkoan, agindu honetako IV. kapituluan jasotako modalitaterako jasotakoa izan ezik.

    3. Eskaera egiten duten pertsonak titulartasun publikoko sortze-gune kultural baten gainean zerbitzu-kontratu baten edo zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratu baten esleipendun gisa.

    4. Berreskuratzeko agindu baten mende dauden pertsonak, Europako Batzordeak aldez aurretik erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela.

    5. Krisian dauden enpresak, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-dirulaguntzei buruzko jarraibideen definizioaren arabera (AO, C249, 2014-07-31). Termino hori Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. paragrafoan dago definituta.

    6. Dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko 1., 3., 4. eta 5. ataletan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.

    7. Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua betetzen ez duten eskatzaileak.

  1. Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 2025eko urtarrilaren 31ra artekoa izango da.

  2. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira soilik, ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 15. artikuluan zehazten den bezala, artikulu honen hurrengo puntuan adierazitako helbide elektronikoetara sartuta.

  3. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak elektronikoki nola izapidetu jakiteko argibideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren esteka honetan daude eskuragarri:

    Arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntza:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033323

    Arte eszenikoak sustatzeko proiektuak:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033324

    Arte eszenikoen kaleko erakustaldietarako programak:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033325

    Sarea dantza-zirkuitua:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033326

    Eskabidearen ondorengo izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira:

    https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak honako helbide honetan daude eskuragarri:

    https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  5. Izapidetze elektronikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistroan aldez aurretik inskribatutako ordezkariaren bidez egin ahal izango da, helbide honen bidez:

    https://www.euskadi.eus/ordezkariak

  6. Pertsona edo erakunde eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko zeinahi hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahal izango dute eskabidea, atxikitako egiaztagiriekin batera. Era berean, eskabidetik eratorritako jarduketetan, eta prozedura guztian zehar, pertsona edo erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoa betez.

  7. Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarriak definitzen dituzten baldintzak.

  8. Eskabidearekin batera, hurrengo kapituluetan laguntza-modalitate bakoitzerako zehazten diren agiriak ere aurkeztu beharko dira.

  9. Pertsona edo erakunde eskatzaileek aukera dute proiektu bat baino gehiago aurkezteko laguntza-modalitate bakoitzean, baina proiektu bakar batek jaso ahal izango du dirulaguntza eskatzaile eta laguntza-modalitate bakoitzeko Horrelakoetan, balorazio onena lortzen duenari emango zaio, eta ezetsi egingo dira eskatzaile horrek egin dituen gainerako eskabideak.

Abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko da, eskabidearekin batera, baldintza hauek betetzen direla:

Beste edozein administrazio, entitate edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu eta, hala badagokio, lortu direla jakinaraztea.

Erakundeak ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratiborik edo penalik, eta ez duela horretarako legezko inolako debekurik, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2 artikuluan jasotako zehapen eta debekuen arabera.

Estatuko araudiaren arabera, berdintasun-plan bat izatera behartuta dauden enpresek plan hori indarrean izatea. 50 langiletik gorako enpresek sexu-jazarpenaren edo sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako prebentzio- eta borroka-neurriak ezarri izana.

Onuradunak konpromisoa hartzen du enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Onuradun izateko proposatzen direnek dirulaguntza emateko prozedura ebatzi aurretik egiaztatu beharko dute erantzukizunpeko adierazpenean jasotako alderdiak egiazkoak direla.

Era berean, eskatzaileak adierazi beharko du egiazkoak direla eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan jasotako datuak, eta betetzen dituela laguntza hauen onuradun izateko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak, bereziki Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 1., 3., 4. eta 5. paragrafoetan ezarritakoak.

Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan jasotako dirulaguntzak kudeatzea, bai eta erakustaldietarako bi laguntza-modalitateetan ebazpen-proposamena egitea ere.

Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak lehiaketa bidezko norgehiagoka-prozeduraren bidez ebatziko dira, eta ezarritako hautaketa- eta balorazio-irizpideen arabera puntuazio berdina edo handiagoa lortzen duten eta modalitate bakoitzean ezarritako gehieneko mugak errespetatzen dituzten eskabideak baino ezingo dira diruz lagundu.

  1. Ikusiz gero falta direla eskabidea izapidetzea onartzeko eskatzen diren agiriak edo horietan forma-akatsak daudela, edo eskabidea balioesteko aurkeztutako agirietan akatsak aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari huts-egitea konpontzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, eta jakinaraziko zaio, hori egin ezean, ulertuko dela haren eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela; betiere, aurrez dagokion ebazpena emango da.

  1. Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzorde bana eratuko da modalitate bakoitzeko, erakustaldietarako laguntza-modalitateetan izan ezik. Hauek izango dira kideak:

    1. Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria eta, bera falta denean, batzordekide adinekoenak ordezkatuko du.

    2. Batzordekideak: Arte eszenikoekin lotutako profesionalen eta agindu honen xede den arloan aditu diren pertsonen artean aukeratutako 2 edo 3 kide, Kulturako sailburuordeak izendatuak.

    3. Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat izango da Balorazio Batzordeko idazkaria, Kultura Sustatzeko zuzendariak izendatuta. Hitza izango du, baina botorik ez.

      Era berean, Balorazio Batzordearen bileretara joan ahal izango dira, gai espezifikoak aztertzeko, eta hizpidearekin baina botorik gabe parte hartu ahal izango dute aztertu beharreko gaietan ezagutza espezifikoa duten pertsona guztiek, bertaratutako pertsona gehienek onartzen badituzte.

  2. Balorazio Batzordean izendatutako aditu profesionalek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, non adieraziko baitute ez daudela Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8.5 artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan ezarritako abstentzio-kausaren batean sartuta, konfidentzialtasuna bermatzeko, eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa proiektuak baloratzeko soilik erabiliko dela, deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat, eta, ebazpen-proposamena eman ondoren, espedienteetako dokumentazio guztia deialdiaren organo kudeatzaileari itzuliko zaiola.

  3. Balorazio-batzordeak eratzen direnean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabe Bizitzeko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 3.10 artikuluan ezarritakoa beteko da.

  4. Balorazio-batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, batzordea eratu aurretik, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, interesdunek errekusaziorako eskubidea baliatu ahal izan dezaten, legez ezarritako kasu eta baldintzetan.

  5. Kultura Sustatzeko zuzendariari egokituko zaio aurkeztutako eskabideak ezarritako baldintzak betetzen dituztela baieztatzea; modalitate bakoitzarentzat ezarritako mugak aintzat hartuz aurrekontua aztertzea eta, hala badagokio, guztizko aurrekontu onartua zehaztea.

  6. Balorazio-irizpideetan oinarrituta, Batzordeak txostena egingo du eskaerak ebaluatu ondoren eta bertan azalduko ditu egindako ebaluazioaren emaitzak, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluak ezarri bezala.

  7. Balorazio-batzordeak behar adina azalpen eskatu ahal izango dizkie eskatzaileei, eskabideak egokiro ebaluatzeko beharrezkoa ikusten duenean.

  8. Kultura Sustatzeko zuzendariak, espedientea eta Balorazio Batzordearen txostena aztertu ondoren, ebazpen-proposamen bat egingo dio Kulturako sailburuordeari, eta bertan jasoko ditu eman nahi diren dirulaguntzak, onuradun gisa proposatutako pertsonen edo erakundeen nortasuna, balorazio-fasean lortutako puntuazioa, dirulaguntza ematea proposatzen den jarduketa eta emandako zenbatekoa, bai eta ukatzea proposatzen direnak ere, ukatzeko arrazoiak adierazita.

  1. Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen ebazpena Kultura sailburuordeak emango du, Kultura Sustatzeko zuzendariaren proposamena ikusita; beti ere, ebazpen hori deialdiaren oinarrien gutxieneko edukiaren barruan baditu, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen 20/2023 Legearen 9.4.g) artikuluak hala eskatzen baitu.

  2. Ebazpen hori banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei sei hilabeteko epean. Ebazpenen jakinarazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» bidez egingo da https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Horretaz gain, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, emandako laguntzen berri emateko. 39/2015 Legearen 41.7 artikuluan ezarritakoaren arabera, lehenengo egin den jakinarazpen-data hartuko da jakinarazpen-datatzat.

  3. Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, interesdunek eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Administrazioak esanbidez ebazteko duen betebeharrari kalterik egin gabe.

  4. Aurreko paragrafoan adierazitako ebazpenek ez diote administrazio-bideari amaiera ematen. Beraz, haien aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita, horrela dago-eta xedatuta Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

  1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako emandako dirulaguntzekin, gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Horrelakorik gertatuz gero, dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da emandako dirulaguntza.

  2. Hala ere, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateraezinak izango dira Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak proiektu bera edo proiektuaren zati bat edo batzuk egiteko emandako edozein dirulaguntzarekin.

Agindu honetan onetsitako dirulaguntzen onuradunek, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen, abenduaren 21eko, 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluek xedatutakoez bat, inguruabar hauek egiaztatu beharko dituzte:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, pertsona edo erakunde onuradunek dirulaguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Dirulaguntza eman den xede horretarako erabiltzea.

  3. Diruz lagundutako proiektua garatzea eskabidean aurkeztutako baldintzetan.

  4. Ogasun eta finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.

  5. Dirulaguntza ematen duen organoari jakinaraztea Estatuko nahiz nazioarteko beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek xede bererako emandako bestelako laguntzak, dirulaguntzak edo diru-sarrerak jaso direla.

  6. Onuradunak ezingo du enpresa-deslokalizariorik egin, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoarekin bat.

  7. Onuradunek konpromisoa hartzen dute adierazteko, diruz lagundutako proiektuen informazio, publizitate, sustapen guztietan eta ondorio horretarako erabiltzen den edozein hedabidetan, obrak egin direla Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren laguntzaz.

  1. Dirulaguntza hauen onuradun diren pertsona edo erakundeek 2026ko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dituzte modalitate bakoitzari dagozkion agiriak.

  2. Dirulaguntzaren justifikazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko da, EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  3. Halaber, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuen ekarpenen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du. Pertsona edo erakunde onuradunak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaz bestelako dirulaguntzarik jaso ez badu, erantzukizunpeko adierazpena ere aurkeztu beharko du, agindu honen 4.3 artikuluan zehaztutako helbide elektronikoetan eskuragarri dauden ereduak erabiliz.

  4. Honela ordainduko dira Agindu honen kargura emandako dirulaguntzak:

    1. Dirulaguntzaren % 75 esleipen-ebazpena jakinarazi eta hamabost egun balioduneko epea igaro ondoren ordainduko da, baldin eta berariaz uko egiten ez bazaio.

    2. Gainerako % 25a, betiere 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatu ondoren eta behar bezala justifikatu ondoren diruz lagundutako jarduera osoa, 12. artikuluan eta modalitate bakoitzari dagokion artikuluan adierazitako moduan aurkeztutako gastuen aurrekontuarekin bat etorriz.

  5. Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekotik kenduko dira, hala badagokio, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, zergaren araudia aplikatuz legozkiokeenak.

  6. Pertsona edo erakundea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egon beharko da. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetuko da egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bidez, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

  1. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, betiere helburua betetzat jotzen bada, eta benetako kostuak aurrekontuan jasotakoa baino txikiagoak badira edo beste erakunde publiko edo pribatu batek beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera konkurrente bat eman badio ezarritako mugak gaindituz, dirulaguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    Nolanahi ere, deialdian eskatzen den gutxieneko autofinantzaketa-ehunekoa errespetatu beharko da, hau da,% 20koa, halakotzat harturik iturri publikoetatik ez datozen diru-sarrerak: laguntza pribatuak, mezenasgoa, jarduerak berak eragindako diru-sarrerak eta eskatzaileak egindako ekarpena, alegia.

  1. Hauek izango dira ez-betetzeak:

    1. Jasotako dirulaguntzak, osorik zein zatika, agindu honetan aurreikusitako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

    2. Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, dirulaguntza emateko egintzan ezarritakoak ez betetzea.

    3. Dirulaguntzaren likidazio-ebazpenean adierazten den zenbatekoa, hala badagokio, ez itzultzea horretarako ezarritako epean.

    4. Dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan ezarritako gainerako itzulketa-arrazoietako edozein.

  2. Aipatutako egoera horietako bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean jasotzen den moduan.

  1. Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2025eko ekitaldian egingo diren arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako jarduerak laguntzeko dira.

  2. Hauek dira modalitate honetan jasotzen diren jarduera zehatzak:

    1. Etengabeko prestakuntzako ikastaro edo tailerrak.

    2. Berariazko prestakuntzako ikastaro edo tailerrak.

    3. Profesionalen ikerketara eta etengabeko prestakuntzara bideratutako laborategiak eta antzeko espazioak.

  3. Berariaz kanpo geratzen dira honako jarduera hauek:

    Praktika edo prestakuntza eszenikoa aisialdiko jarduera gisa.

    Berariazko lanbide-aurreko ikastaroak, arautuak izan zein ez.

    Arte eszenikoen sektoreko profesionalentzat zabalik ez dauden ikastaro edo tailerrak.

  1. Pertsona edo erakunde eskatzaileari buruzko agiriak.

    1. Pertsona juridikoen kasuan: administrazio honi dagozkion erregistroetan inskribatutako erakundeek eskabidean adieraziko dute zein erregistrotan dauden inskribatuta, baina ez da beharrezkoa izango inskripzioa egiaztatzen duen agiria aurkeztea.

      Beste administrazioetako erregistroetan dauden erakundeak egiaztatu beharko dute beren nortasun juridikoari dagokion legezko eraketa, ordezkaria den pertsonaren identitatea eta daukan legezko ordezkaritzako ahalmena, honako dokumentazio honen bitartez:

      Sortze-eskritura eta estatutuak, eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.

  2. Proiektuari buruzko agiriak.

    1. Aurkeztutako proiektuaren eta eskatzaile eta irakasle-taldearen ibilbidearen memoria zehatza https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033323 helbidean eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

    2. Aurrekontua, https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033323 helbidean eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

  1. Balorazio batzordeak txostena egiteko, irizpide hauek aplikatuko ditu dokumentazioa aztertzerakoan:

    1. Baloratu beharreko programaren interesa, batez ere programa Euskadiko arte eszenikoetako profesionalen beharretara egokitzen den kontuan hartuta (guztizko puntuazioaren 25 puntu).

    2. Dirulaguntzarekin egingo den erabilpen zehatza: helburuak, metodologia eta antolaketa-alderdiak (20 puntu).

      1. Prestakuntzaren helburuak eta prestakuntza-premiei emandako erantzunak, beste inongo gunetan kontuan hartu ez direnak (0-7 puntu).

      2. Erabilitako metodologia (0-5 puntu).

      3. Azpiegiturak eta baliabide teknikoak, giza baliabideak, baliabide materialak eta eskainitako zerbitzuak (0-8 puntu).

    3. Irakasle-taldearen ibilbide profesionala (15 puntu).

    4. Eskatzaileak duen esperientzia prestakuntza-programak egiten (15 puntu).

    5. Proposatutako proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa (10 puntu).

      1. Finantzaketa publikoa (FP), deialdian eskatutakoa barne (0-5 puntu). Formula honen bidez kalkulatuko da:

      Puntuazioa = 12,5* (% FP) 5.

      Non % FP-a proiektua garatzeko finantzaketa publikoaren ehunekoaren berdina den.

      2. Jarduera- eta sustapen-gastuak (0-5 puntu). Formula honen bidez kalkulatuko dira:

      • 45 baino gutxiago: 0 puntu.

      • 75 baino gehiago: 5 puntu.

      • 45 eta % 75 artean: Puntuazioa = [40* (JSG %) - 15]/3.

        Non JSG %-a jarduera- eta sustapen-gastuen ehunekoaren berdina den.

    6. Euskararen erabilera ikastaroetan eta, komunikazioa eta hedapena (10 puntu).

      1. Euskararen erabilera eskainitako ikastaroetan (0-6 puntu). Euskaraz egindako ikastaroen ehunekoa ikastaro guztiekiko. Baremo hau aplikatuko da:

      Eskainitako ikastaroak <%50:1 puntu, >=% 50 - < % 80:4 puntu eta >=% 80 6 puntu.

      2. Euskararen erabilera komunikazioan eta hedapenean (0-4 puntu).

      <% 50: 1 puntu, >=% 50 < % 80: 3 puntu eta >=% 80 4 puntu.

    7. Genero-parekotasuna erantzukizuneko lanpostuetan (irakasleak, kudeaketako eta administrazioko langileak) (5 puntu).

      5 puntu emango zaizkie parte-hartzaile emakumeek oro har 0,4 edo gehiagoko sex ratioa aurkezten duten proiektuei.

      0 puntu emango zaizkie parte-hartzaile emakumeek, oro har, 0,4ko sex ratio baino gutxiago duten sorkuntza proiektuei.

  2. Balorazio-baremoan, 65 puntu lortzen ez duten proiektuak baztertu egingo dira.

  3. Proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa-sistema bat aplikatuko da. Horren arabera, proiektu bakoitzak balorazio-fasean lortutako puntuazioaren arabera banatuko da zenbateko ekonomiko osoa, ezarritako irizpideen arabera, betiere jaso beharreko laguntzak eskatutako zenbatekoaren % 70 gainditzen badu banaketa proportzional horren arabera.

  1. Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diruz lagundutako jarduera motari erantzuten diotenak, baldin eta ezinbestekoak badira eta deialdi honetan, laguntzak emateko ebazpenean eta haren aldaketetan ezarritako epean gauzatzen badira. Diruz lagun daitezkeen gastuen kostua ez da izango, sekula ere, merkatu-balioa baino handiagoa. Orobat, dirulaguntza jaso dezaketen gastuek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen 20/2023 Legearen 30. artikuluak xedatutakoa bete beharko dute.

  2. Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZaren zenbateko kengarria, pertsona edo erakunde eskatzaileak zerga horren aitorpena egin beharra duenean. Halako kasuetan, egotzi ahal izango den gastu kopurua, justifikazio-agirien zerga oinarriari dagokiona izango da.

  3. Beste Gastu Batzuen guztizkoa ezin izango da izan aurrekontuaren % 5 baino gehiago.

  4. Proiektuari egotzitako pertsona edo erakunde onuradunaren langile-kostuen guztizkoak ezin izango du kostu osoaren % 70 gainditu.

  5. Pertsona edo erakunde onuradunak hirugarrenekin hitzartu ahal izango du diruz lagundutako jarduera gauzatzea, gehienez ere diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 50eraino, kontratu guztien prezioak batuz.

  6. Ezin izango dira azpikontratatu diruz lagundutako proiektua bere kabuz gauzatzeko sustatzaileak izan behar dituen bestelako gastuak.

  7. Nolanahi ere, agindu honen esparruan diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira Dirulaguntzei buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 31. artikuluarekin bat datozenak.

Dirulaguntzen onuradun diren pertsona edo erakundeek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 12. artikuluan ezarritako epean:

  1. Diruz lagundutako jardueraren gauzatzeari, betetze-mailari eta ebaluazioari buruzko memoria zehatza https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033323 helbidean eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

  2. Gauzatutako aurrekontua, eredu deskargagarriaren arabera:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033323

  3. Beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuen ekarpenen erantzukizunpeko adierazpena. Pertsona edo erakunde onuradunak ez badu Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaz bestelako dirulaguntzarik jaso, horretarako egindako erantzukizunpeko adierazpena ere aurkeztu beharko da, https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033323 helbidean eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

  4. Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeko egindako gastuak justifikatzen dituzten egiaztagiri guztien zerrenda, helbide honetan eskuragarri dagoen ereduaren arabera:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033323

  5. Egindako gastuen egiaztagiriak eta fakturak, proiektua gauzatzeko aldi osoari dagokion onartutako aurrekontu osoari dagozkionak, eta kasu bakoitzean hirugarren interesdunaren aldeko ordainketa egin dela egiaztatzen duten agiriak. Ez da onartuko ticket bidezko justifikaziorik.

  6. Katalogo, egitarau, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafiko edo soinudunen hizkuntza-bertsio desberdinetako aleak, berariaz adierazten dutela Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa dutela.

Pertsona edo erakunde onuradunari, gehienez ere, 20.000 euroko dirulaguntza emango zaio eta onartutako aurrekontuaren % 70.

  1. Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak arte eszenikoak sustatzeko programak garatzeko dira, arte eszenikoen konpainien eta Euskal Autonomia Erkidegoko udal-titulartasun publikoko espazio eszenikoen arteko lankidetzarekin egin badira, 2025eko ekitaldian.

  2. Hauek egon daitezke lankidetza-programa horien artean:

    1. Sentsibilizazio-jarduerak.

    2. Publikoekiko bitartekaritza-jarduerak.

    3. Prestakuntza-jarduerak (kanpoan geratzen dira profesionalei zuzendutako prestakuntza-jarduerak).

    4. Arte eszenikoak sustatzeko programak, konpainia egoiliar batek garatuta.

Laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte, 3. artikuluko betekizunak betetzeaz gain, honako betekizun hauek ere betetzen dituztenek:

Produkzio eszenikoan lan egitea eta azken 5 urteetan gutxienez 2 ikuskizun estreinatuta izatea.

Prestakuntza-jarduera nagusi den arte eszenikoak sustatzeko proiektuetan, pertsona edo erakunde eskatzaileek ez dute aurreko baldintza bete behar izango baldin eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan hezkuntzarekin lotutako epigrafe batean alta emanda badaude.

  1. Pertsona edo erakunde eskatzaileari buruzko agiriak.

    1. Pertsona juridikoen kasuan: administrazio honi dagozkion erregistroetan inskribatutako erakundeek eskabidean adieraziko dute zein erregistrotan dauden inskribatuta, baina ez da beharrezkoa izango inskripzioa egiaztatzen duen agiria aurkeztea.

      Beste administrazioetako erregistroetan dauden erakundeak egiaztatu beharko dute beren nortasun juridikoari dagokion legezko eraketa, ordezkaria den pertsonaren identitatea eta daukan legezko ordezkaritzako ahalmena, honako dokumentazio honen bitartez:

      Sortze-eskritura eta estatutuak, eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.

    2. Pertsona fisikoen zein juridikoen kasuan:

      Azken 5 urteetan 2 ikuskizun estreinatu izanaren egiaztagiria.

  2. Proiektuari buruzko agiriak.

    1. Aurkeztutako proiektuaren eta eskatzaile eta irakasle-taldearen ibilbidearen memoria zehatza https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033324 helbidean eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

    2. Aurrekontua, https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033324 helbidean eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

  1. Balorazio batzordeak txostena egiteko, irizpide hauek aplikatuko ditu aurkeztutako dokumentazioa aztertzeko:

    1. Aurkeztutako proiektuaren garrantzia eta interesa. Horretarako, proiektua bere osotasunean hartuko da kontuan, inplikatutako baliabideak, proposatutako jarduerak edo horien hartzaileak kontuan hartuta (40 puntu).

      1. Proposatutako jarduera (0-20 puntu). Ildo horretan, espazio artistikoa dagoen komunitatea indartzen laguntzen duten jarduerak baloratuko dira, bai publikoen ikuspegitik, bai praktika aktibo kulturalaren ikuspegitik.

      2. Xede-publikoa (0-15 puntu). 35 urtetik beherakoekin, familiekin edo talde behartsuekin egindako lanak izango du lehentasuna.

      3. Proiektuaren interesa (0-5 puntu). Proposamen kontzeptuala eta aurreko edizioetan lortutako emaitzak baloratuko dira.

    2. Helburuak, metodologia eta antolaketa (15 puntu).

      1. Helburuak, antolaketa eta egutegia (0-8 puntu).

      2. Erabilitako metodología (0-7 puntu).

    3. Pertsona edo erakunde eskatzailearen esperientzia eta proiektuari atxikitako baliabideak (20 puntu).

    1. 1 Baliabide teknikoak, giza baliabideak, materialak eta proposatutako jarduerak (0- 10 puntu).

      2. Pertsona edo erakunde eskatzaileak antzeko programak egiten duen esperientzia (0-10 puntu).

    1. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa (10 puntu).

      1. Finantzaketa publikoa (FP), deialdian eskatutakoa barne (0-5 puntu). Formula honen bidez kalkulatuko da:

      Puntuazioa = 12,5* (% FP) 5.

      Non % FP-a proiektua garatzeko finantzaketa publikoaren ehunekoaren berdina den.

      2. Gastuak (0-5 puntu). Formula honen bidez kalkulatuko dira:

      <% 55: 0 puntu.

      >=% 85: 5 puntu.

      >=%55 eta <% 85: Puntuazioa = [40* (JSG%) - 19]/3.

      Non JSG %-a jarduera- eta sustapen-gastuen ehunekoaren berdina den.

    2. Euskararen erabilera proiektuan eta, komunikazioan eta hedapenean (10 puntu).

    1. 1 Euskararen erabilera proiektuan (0-4 puntu). Baremo hau erabiliko da:

      >=% 50 - < % 80:1 puntu eta >=% 80 4 puntu.

    1. 2 Euskararen erabilera komunikazioan eta hedapenean (0-6 puntu).

      >=% 50 - < % 80: puntu 2 eta >=% 80 6 puntu.

    1. Genero-parekotasuna erantzukizuneko lanpostuetan (irakasleak, kudeaketako eta administrazioko langileak) (5 puntu).

      5 puntu emango zaizkie parte-hartzaile emakumeek, oro har, 0,4 edo gehiagoko sex ratioa duten proiektuei.

      0 puntu emango zaizkie parte-hartzaile emakumeek, oro har, 0,4ko sex ratio baino gutxiago duten proiektuei.

  2. Baztertu egingo dira eta ezingo dira hautaketan sartu gutxienez 65 puntu lortzen ez dituzten proiektuak.

  3. Proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa-sistema bat aplikatuko da. Horren arabera, proiektu bakoitzak balorazio-fasean lortutako puntuazioaren arabera banatuko da zenbateko ekonomiko osoa, ezarritako irizpideen arabera, betiere jaso beharreko laguntzak eskatutako zenbatekoaren % 70 gainditzen badu banaketa proportzional horren arabera.

Hautatutako proiektu bakoitzari emango zaion gehieneko zenbatekoak ezin izango ditu gainditu honako muga hauek:

000 euro, 40.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua duten proiektuetan.

000 euro, 40.000 eurotik beherako aurrekontuetan.

Edonola ere, ez dute gaindituko onartutako aurrekontuaren % 70.

  1. Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diruz lagundutako jarduera motari erantzuten diotenak, baldin eta ezinbestekoak badira eta deialdi honetan, laguntzak emateko ebazpenean eta haren aldaketetan ezarritako epean gauzatzen badira. Diruz lagun daitezkeen gastuen kostua ez da izango, sekula ere, merkatu-balioa baino handiagoa. Diruz lagun daitezkeen gastuek, halaber, 2014ko ekainaren 17ko Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 53. artikuluak eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluak xedatutakoa bete beharko dute.

  2. Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZaren zenbateko kengarria, erakunde eskatzaileak zerga horren aitorpena egin beharra duenean. Halako kasuetan, egotzi ahal izango den gastu kopurua, justifikazio-agirien zerga oinarriari dagokiona izango da.

  3. Ez dira diruz lagunduko espazio eszenikoaren programazioarekin zerikusia duten gastuak.

  4. Proiektuari egotzitako pertsona edo erakunde onuradunaren langile-kostuen guztizkoak ezin izango du kostu osoaren % 50 gainditu.

  5. Beste Gastu Batzuen guztizkoa ezin izango da izan aurrekontuaren % 5 baino gehiago.

  6. Pertsona edo erakunde onuradunak hirugarrenekin hitzartu ahal izango du diruz lagundutako jarduera gauzatzea, gehienez ere diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 50eraino, kontratu guztien prezioak batuz.

  7. Ezin izango dira kontratatu diruz lagundutako proiektua bere kabuz gauzatzeko sustatzaileak izan behar dituen bestelako gastuak.

  8. Nolanahi ere, erakunde onuradunari eta kontratistari Dirulaguntzei buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritako mugak eta betebeharrak aplikatuko zaizkie.

Dirulaguntzen onuradun diren pertsona edo erakundeek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 12. artikuluan ezarritako epean:

  1. Diruz lagundutako jardueraren gauzatzeari, betetze-mailari eta ebaluazioari buruzko memoria zehatza eredu deskargagarriaren arabera:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033324

  2. Gauzatutako aurrekontua, eredu deskargagarriaren arabera:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033324

  3. Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeko egindako gastuak justifikatzen dituzten egiaztagiri guztien zerrenda, helbide honetan eskuragarri dagoen ereduaren arabera:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033324

  4. Egindako gastuen egiaztagiriak eta fakturak, proiektua gauzatzeko aldi osoari dagokion onartutako aurrekontu osoari dagozkionak, eta kasu bakoitzean hirugarren interesdunaren aldeko ordainketa egin dela egiaztatzen duten agiriak. Ez da onartuko ticket bidezko justifikaziorik.

  5. Katalogo, egitarau, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafiko edo soinudunen hizkuntza-bertsio desberdinetako aleak, berariaz adierazten dutela Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa dutela.

  1. Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak EAEko udalei zuzenduta daude, 2025. urtean zehar Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duten konpainiek aire zabaleko espazio publikoetan arte eszenikoak (antzerkia, dantza eta zirkua) erakusteko programak garatzeko.

  2. Betekizun hauek dituzte erakustaldi-programa horiek:

    1. Biztanle-tarte bakoitzerako ezarritako gutxieneko antzerki-, dantza- edo zirku-ikuskizunak programatuko dira:

      000 biztanletik gorako herrietan: bost ikuskizun.

      000 eta 10.001 biztanle arteko herrietan: lau ikuskizun.

      000 eta 5.001 biztanle arteko herrietan: hiru ikuskizun.

      000 eta 1.001 biztanle arteko herrietan: bi ikuskizun

      000 biztanletik beherako herrietan: ikuskizun bat.

    2. Diruz lagunduko diren ikuskizunak bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten konpainia profesionalek antzeztuko dituzte. Biztanle-tarteen arabera eskatzen den gutxieneko ikuskizun-kopurua betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko konpainien ikuskizun bakar bat ere hartu ahal izango da kontuan.

    3. Berariaz aire zabaleko espazio publikoetan erakusteko diseinatu diren ikuskizunak bakarrik sartuko dira.

    4. Ezin izango da sarrerarik kobratu ikuskizunak ikusi ahal izateko.

    5. Jaietan programatutako bi ikuskizun ere sartu ahal izango dira gehienez.

  3. Hauek geratuko dira kanpoan:

    1. Tradiziozko ekitaldiei lotutako emanaldiak.

    2. Beste herri batzuetan antzezteko moduko diseinua ez duten ekoizpenak.

    3. Soilik musikalak diren emanaldiak.

  1. Antzezleku egokiak, seinaleztatuak eta mugatuak izatea, indarrean dagoen legediak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak betetzen dituztenak; erantzukizun zibileko aseguru bat izatea programatzen diren ikuskizunetarako, eta lokal egokiak izatea kamerino eta aldagela gisa erabiltzeko.

  2. Programaren alderdi tekniko guztiak koordinatuko dituen arduradun bat izatea.

000 euroko zenbateko osoa honela banatuko da laguntza-modalitate honek barne hartzen dituen 5 biztanle-tarteen artean:

a) 55.000 euro, 20.000 biztanletik gorako herrietan arte eszenikoen kaleko programazioak antolatzeko.

b) 45.000 euro, 20.000 eta 10.001 biztanle arteko herrietan arte eszenikoen kaleko programazioak antolatzeko.

c) 40.000 euro, 10.000 eta 5.001 biztanle arteko herrietan arte eszenikoen kaleko programazioak antolatzeko.

d) 85.000 euro, 5.000 eta 1.001 biztanle arteko herrietan arte eszenikoen kaleko programazioak antolatzeko.

e) 30.000 euro, 1.000 biztanletik beherako herrietan arte eszenikoen kaleko programazioak antolatzeko.

Agiri hauek aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera:

  1. Emanaldi guztien zerrenda.

  2. Erantzukizun zibileko asegurua, dirulaguntza eskatzen den ekitaldietarako.

  1. Dirulaguntzak lehiaketa bidez emango dira. Horretarako, 28.2 artikuluan zerrendatutako biztanle-tarte bakoitzean, aurkeztutako eskabideak alderatuko dira, kontuan hartuta aurkeztutako programazioaren kontratazioaren kostua, haien arteko beheranzko lehentasun-hurrenkera ezartzeko.

  2. Prozedura bakoitzean lehentasun-hurrenkera hori ezarri ondoren, honela adjudikatuko dira laguntzak:

    1. Lehenengo fasean, aurkeztutako programan, gehienez, sartutako hiru ikuskizuni dagozkien laguntzak adjudikatuko dira, harik eta, hala badagokio, prozedura horretako aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Aurkezpen-ordenaren arabera aukeratuko dira ikuskizunak.

    2. Baldin eta lehenengo fase honetan ez bada agortzen biztanle-tarteren batera bideratutako zenbatekoa, honela jokatuko da:

      Hasiera batean, biztanle-tartearen aurrekontu-zuzkidura agortu delako kanpoan geratu ahal izan diren proiektuen lehen hiru emanaldietarako dirulaguntzak adjudikatzeko erabili ahal izango da soberan dagoen kopurua.

      Bigarren une batean, oraindik ere aurrekontu-zuzkidura badago agortu gabe, diruz lagun daitezkeen hiru emanaldien muga gainditu ahal izango da, lehenengo geratu den eskabidetik hasita, kontuan hartuta aurkeztutako programazioaren kontratazioaren kostua, eta muga unitate batean handituta; horrela, hurrenez hurren, aurkeztutako emanaldi guztiak diruz laguntzen diren arte edo aurrekontu-zuzkidura agortzen den arte.

      Bigarren fase honetan, aurkeztutako eskabideen lehentasun orokorra hartuko da kontuan.

  1. Emanaldi bakoitzari dagozkion dirulaguntzak aurkeztutako ikuskizunen ordainsariaren arabera (BEZa barne) kalkulatuko dira. Ordainsari gisa ulertuko da kontratatutako alderdiak bere jarduketagatik jasotzen duen kontraprestazio ekonomikoa.

    1. Katxearen % 40 lagunduko da diruz (% 45 ikuskizuna euskaraz bada).

  2. Nolanahi ere, ez dira muga hauek gaindituko:

    1. Ikuskizun bakoitzeko dirulaguntza inoiz ez da izango 3.000 eurotik gorakoa (3.200 euro ikuskizuna euskaraz bada).

    2. Erakunde onuradun bakoitzari gehienez 10.000 euro emango zaizkio.

    3. Euskarazko eta gaztelaniazko bertsioarekin emanaldi bat baino gehiago egiten badira ikuskizun berean, euskarazko bertsioa baino ez da diruz lagunduko.

Dirulaguntzen onuradun diren erakundeek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 12. artikuluan ezarritako epean:

  1. Egindako arte eszenikoetako erakustaldien zerrenda.

  2. Diruz lagundutako programaren barruan egindako funtzio guztien kontratuak. Kontratu horietan, kontratatutako erakundeak lege, zerga eta lan-betebeharrak betetzeko duen betebeharra adierazi beharko da.

  3. Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeko egindako gastuak justifikatzen dituzten egiaztagiri guztien zerrenda, hemen deskargatu daitekeen ereduaren arabera:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033325

  4. Egindako gastuen egiaztagiriak eta fakturak, proiektua gauzatzeko aldi osoari dagokion onartutako aurrekontu osoari dagozkionak, eta kasu bakoitzean hirugarren interesdunaren aldeko ordainketa egin dela egiaztatzen duten agiriak. Ez da onartuko ticket bidezko justifikaziorik.

  5. Katalogo, egitarau, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafiko edo soinudunen hizkuntza-bertsio desberdinetako aleak, berariaz adierazten dutela Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa dutela.

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak Eusko Jaurlaritzak 2025. urtean sustatutako Sarea dantza-zirkuitua garatzeko dira.

Dantza-zirkuituko antzokien zerrenda osoa eranskinean dago jasota.

Laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte dantza-zirkuituko Sarea antzokietako programazioetan ikuskizunen batekin parte hartzen duten dantza-konpainiek, baldin eta, 3. artikuluko betekizunak betetzeaz gain, beste betekizun hauek ere betetzen badituzte eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen:

Eskabidea aurkezteko unean, dantzarekin lotutako jarduera batean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dauden pertsona fisikoak edo dantza-jardueren garapenarekin bat datorren helburu soziala duten pertsona juridiko-pribatuak.

37 artikulua. Baliabide ekonomikoak.

Dirulaguntza horietarako, guztira, 250.000 euro erabiliko dira.

  1. Proiektuari buruzko agiriak.

    1. Dantza-zirkuituan sartuta dauden antzokiak kudeatzen dituen erakundeekin kontratatutako emanaldien kostua egiaztatzeko, kontratuak, aurrekontratuak, zuzenbidean balioa duen beste edozein betebehar-dokumentu aurkeztu behar da.

  1. Emanaldi bakoitzari dagokion dirulaguntza kalkulatzeko, jarraian adierazitako ehunekoak aplikatuko dira aurkeztutako programan bildutako ikuskizunen ordainsarien gainean, BEZa barne. Ordainsari gisa ulertuko da kontratatutako alderdiak bere jarduketagatik jasotzen duen kontraprestazio ekonomikoa.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko konpainiak: ordainsariaren % 45 arte, gehienez 2.500 euro emanaldiko (% 50 baldin eta kontratatutako ikuskizunaren koreografoa emakumea bada).

    2. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko konpainiak: ordainsariaren % 40 arte, gehienez 3.000 euro emanaldiko, dantza-zirkuituan egindako emanaldi-kopuruaren arabera (gehienez 3 emanaldi).

  2. Antzoki batean ikuskizun beraren emanaldi bat baino gehiago egiten badira bertsio desberdinetan, horietako bat bakarrik lagundu ahal izango da diruz, euskeraz eginikoa.

  3. Aurreko puntuan ezarritako zenbatekoei aurre egiteko nahikoa baliabide ekonomiko ez badago, Euskal Autonomia Erkidegoko konpainiei emango zaie lehentasuna.

Dirulaguntzen onuradun diren pertsona edo erakundeek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 12. artikuluan ezarritako epean:

  1. Diruz lagundutako programaren barruan egindako funtzio guztien kontratuak. Kontratu horietan, kontratatutako erakundeak lege, zerga eta lan-betebeharrak betetzeko duen betebeharra adierazi beharko da.

  2. Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeko egindako gastuak justifikatzen dituzten egiaztagiri guztien zerrenda, hemen deskargatu daitekeen ereduaren arabera:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033326

  3. Egindako gastuen egiaztagiriak eta fakturak, proiektua gauzatzeko aldi osoari dagokion onartutako aurrekontu osoari dagozkionak, eta kasu bakoitzean hirugarren interesdunaren aldeko ordainketa egin dela egiaztatzen duten agiriak. Ez da onartuko ticket bidezko justifikaziorik.

    LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

    Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan jasotako ondorioetarako, agindu honetako laguntzak ebazteko ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko aurrekontu orokorretan kreditu egokia eta nahikoa egotea.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Agindu honen II. Kapituluan jasotako laguntzak 2023ko abenduaren 13ko Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamenduaren mende egongo dira. Erregelamendu hori Itunaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da. Laguntza horiek minimis gisa kalifikatzen dira, pertsona juridiko edo fisiko jakin bati emandako guztizko laguntza ez baita 300.000 eurotik gorakoa izango, dirulaguntza eman aurreko hiru ekitaldi fiskaletan. Muga horretatik beherako laguntzek merkataritzari eragiten ez diotela edo lehia faltsutzen ez dutela uste da eta, beraz, ez dira sartzen Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko Itunaren 107.1 artikuluaren aplikazio-eremuan.

    HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Agindu honen III., IV. eta V. kapituluetan jasotako laguntzek ez dituzte betetzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. artikuluko 1. apartatuan ezarritako baldintzak eta, beraz, ez dira Estatu-laguntzak eta ez da beharrezkoa Europako Batzordeari jakinaraztea.

    LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Izaera pertsonaleko datuen babesaren arloko informazio klausula (abenduaren 5eko 3/2018 Legea, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa).

    Arduraduna: Kultura Sustatzeko Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

    Helburuaren deskribapena: lultura eta sormenaren sektoreko dirulaguntzak kudeatzea.

    Lege-oinarria: interes publikoaren mesedetan egindako funtzioa betetzeko eta tratamenduaren arduradunari esleitutako ahal publikoak baliatzean behar den tratamendua (Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea).

    Jasotzaileak: gaiaren gainean eskumena duten administrazio publikoak.

    Eskubideak: eskatzaileak eskubidea du datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

    Informazio gehigarria: web helbide honetan:

    www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/024300-capa2-eu.shtml

    BOSTGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez, 2. artikuluan esleitutako zenbatekoak handitu ahal izango dira, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 23. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Kontuan hartuta eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera, eta horiek ebatzi aurretik. Horretarako, 2.3 artikuluan aipatutako irizpidea aplikatuko da. Ebazpen hori EHAAn argitaratu beharko da.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, pertsona edo erakunde interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 3a.

    Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

    IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.

    (Ikus .PDF)