Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko abenduaren 13koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Ogasun eta Finantza Saileko behin-behineko langile bat izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 4
  • Hurrenkera-zk.: 62
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/12/13
  • Argitaratze-data: 2025/01/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1 a) eta 30.3 artikuluetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan emandako ahalmenak erabiliz, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak egindako txostenarekin bat etorriz eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez, hau

Lehenengoa. Luis Barreiro Asumendi jauna Ogasun eta Finantza Saileko Kabineteari laguntzeko aholkulari izendatzea, zuzendari mailarekin (kodea: 5295; dotazioa: 2).

Bigarrena. Interesdunak aholkuak emango dizkio Ogasun eta Finantzetako sailburuari.

Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, legez horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi-kargudunen ordainsariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.

Laugarrena. Izendapen honek 2024ko abenduaren 17tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Era berean, agindu honen bidez behin-behineko langile gisa ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki iraungiko da konfiantza- edo aholkularitza-funtzioa betetzen duen agintariak kargua uzten duenean, hargatik eragotzi gabe aurreko edozein unetan ezeztatu ahal izatea.

Bosgarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 13a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D 'ANJOU OLAIZOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.