Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko otsailaren 28koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez egiten baita euskal kirol-federazioen 2023ko kirol-programak finantzatzeko dirulaguntzetarako deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 1244
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/28
  • Argitaratze-data: 2023/03/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Agindu honen bidez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak dirulaguntza-lerro bat ezartzen du, euskal kirol-federazioen 2023ko kirol-programak finantzatzeko.

Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legeak kirola interes publikoko jardueratzat jotzen du, eta herritarrek kirola egiteko eskubidea dutela aitortzen du. Hori dela eta, legeak bere printzipio gidarien artean ezartzen du botere publikoek, beren eskumenen esparruan, eskubide horren erabilera egokia bermatuko dutela. Hori guztia, besteak beste, kirol-asoziazionismoa antolatzean eta sustatzean, kirol-egitura pribatuak aitortzean eta babestean eta goi-mailako kirola sustatzean oinarritutako kirol-politikaren bidez egingo da.

Lege horren 4.2 artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideei esleitzen die kirol-federazioen onarpena, bai eta horien laguntza, finantzaketa, esku-hartzea eta kontrola ere, beren funtzio publikoak betetzen direla bermatzeko.

Finantza-betebehar hori Agindu honen bidez gauzatzen da, beronen bidez egiten baita deialdia euskal kirol-federazioen 2023ko kirol-programak finantzatzeko dirulaguntzen deialdia, eta hori guztia abenduaren 26ko 287/2000 Dekretuan dago araututa, haren xedea baita kirol-federazioen finantzaketa-araubidea arautzea, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emanez haien kirol-programetarako.

Agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Dirulaguntzen 2021-2024 urteetarako Plan Estrategikoaren barruan sartzen da. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak onartu du plan hori, eta aipatutako sailaren web-orrian argitaratuta dago.

Kontuan hartuta zer xedatzen duen Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen II. tituluaren IV. kapituluak, modu aktiboan hartuko da aintzat emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren helburua, diruz laguntzekoa den programa hau landu eta aplikatzeko orduan.

Beraz, beharrezkoa da euskal kirol-federazioek erakunde onuraduntzat hartzeko bete behar dituzten ezaugarriak zehazten dituzten baldintzak eta irizpideak ezartzea, bai eta dirulaguntza horiek eskatu, izapidetu eta emateko arauak ere.

Hori dela eta, honako hau

Agindu honen xedea da abenduaren 26ko 287/2000 Dekretuan aurreikusitako euskal kirol federazioen kirol programak finantzatzeko dirulaguntzen deialdia egitea. Dekretu horren helburua kirol federazioen finantzaketa erregimena arautzea da.

2023ko ekitaldirako, bi milioi eta berrehun mila (2.200.000) euro bideratuko dira agindu honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko.

  1. Dirulaguntza jaso ahal izango dute estatutuak Euskadiko Kirol Federazioei buruzko urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretura egokitu dituzten euskal kirol-federazioek. Era berean, dagozkien gobernu-organoak izan beharko dituzte, estatutuen eta indarreko legeriaren arabera.

  2. Ezin izango dute dirulaguntzarik jaso Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan jasotako egoeraren batean dauden erakundeek.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez zaie deialdi honetako dirulaguntzarik emango sexuaren ziozko bereizkeria egiten duten jarduerei, ez eta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako epean. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.

  4. Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izan beharko dituzte. Baldintza hori betetzea nahitaezkoa izango da onuradun izaten jarraitzeko, eta, beraz, dirulaguntza ematen den unean eta ordainketak egiten diren unean egiaztatuko da baldintza hori betetzen dela.

  5. Dirulaguntza emateko, kontuan izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Federazioei buruzko urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 145. artikuluan xedatutakoaren arabera kirol-federazioei egin zaizkien auditorien emaitzak, zeinak Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko baititu.

  1. Agindu honetan jasotako dirulaguntzak lehia-konkurrentziako prozeduraren bidez emango dira, hau da, eskabideek agindu honen 10. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz balorazio-fasean lortu duten puntuazioaren arabera banatuko da proportzionalki agindu honen 2. artikuluan adierazitako diru-kopuru osoa, betiere, ezarritako gehieneko diru-kopurua (edo, txikiagoa bada, eskatutako kopurua) errespetatuz.

  2. Erakunde onuradun bakoitzeko dirulaguntza ezin izango da 240.404,84 eurotik gorakoa izan, eta dirulaguntzaren gehieneko muga eskatutako zenbatekoa izango da.

  1. Erakundeek dirulaguntza bide elektronikotik izapidetu behar dute, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

    Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

  2. Izapidetzeko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak, ereduak eta eskaera-inprimakia administrazio-prozedurari buruzko informazio-fitxan eskuragarri jarriko dira, helbide honetan: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0130107

    Eskaera egin osteko izapide elektronikoak, jakinarazpenak eta justifikazioak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» aplikazioaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bideak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

  3. Erakundeek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete, nahi duten eran. Halaber, prozedura osoan zehar, eskatzaileak hautatzen duen hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatzen den moduan.

  4. Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak, hargatik eragotzi gabe Agindu honen azken xedapenetatik lehenengoan jasotako aurreikuspena.

  5. Agindu honetan araututako dirulaguntzetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

  1. Eskabidea aurkeztean, erakunde eskatzaileak baimena ematen dio organo kudeatzaileari automatikoki egiazta dezan, behar adina aldiz eta erakunde eskatzaileen baimenik gabe, laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela. Hala ere, eskatzailea horren aurka agertu ahal izango da, arrazoiak emanez, baina, kasu horretan, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketa aplikatuz, eskabidean, honako hauek bete direla egiaztatuko da, erantzukizunpeko adierazpen bidez:

    Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso badira beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik, horren berri eman beharko da.

    Erakunde eskatzaileak ez duela jaso dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dien zehapen administratibo edo penalik, ez eta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak espresuki aipatuta, bat etorriz Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin.

    Erakunde eskatzaileak indarrean duela berdintasun-plana, eta neurriak ezarri dituela sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko, edo, hala badagokio, ez duela dokumentazio hori edukitzeko obligaziorik.

    Erakunde eskatzaileak adierazi beharko du eskabidean eta horrekin batera doan dokumentazioan ematen diren datu guztiak egiazkoak direla, eta dirulaguntza horien onuradun izateko indarreko araudian xedatutako baldintzak betetzen dituela.

  3. Dirulaguntzaren eskabidearekin batera, jarraian aipatzen den dokumentazioa aurkeztuko da. Dokumentazio hori eskabide-inprimakian sartuko diren atalak betez aurkeztuko da. Hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabili beharko da, eta guztiak sexuaren arabera bereizita emango dira:

    Kirol-programa azaltzen duen memoria, honako hauek adierazita:

    Federazioak antolatutako kirol-lehiaketa ofizialak. Lehiaketen gutxi gorabeherako kopurua, espezialitate edo diziplinen eta kategorien arabera. Parte hartuko duten kirolari eta kluben kopurua eta parte hartuko duten kluben ehunekoa adierazi beharko da, federazioan afiliatuta dauden klub guztien aldean.

    Federazioak antolatutako lehiaketak. Lehiaketen gutxi gorabeherako kopurua, espezialitate edo diziplinen eta kategorien arabera. Parte hartuko duten kirolari eta kluben kopurua eta parte hartuko duten kluben ehunekoa adierazi beharko da, federazioan afiliatuta dauden klub guztien aldean.

    Kirol-prestakuntzako jarduerak. Egingo diren jardueren zerrenda, eta zenbat partaide arituko den eta zenbat ordu, gutxi gorabehera.

    Kirol-selekzioen jarduerak.

    «Kudeaketa Aurreratuko Diploma», Euskalit-en 3K Programakoa: diploma horrek aintzat hartzen ditu Euskalit-en kanpoko kontrastearen zerbitzua jaso eta kudeaketa aurreratua edo haren baliokidea osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa erakusten duten erakundeak.

    Erakundearen 2023ko ekitaldirako urteko aurrekontua, Batzar Orokorrak onartutakoa. Aurrekontu hori aurretiaz Zuzendaritza Batzordeak aurkeztu ahal izango du, edo Batzar Orokorrak izendatutako organoak, eta Batzar Orokorrak berretsi beharko du gero.

    Agindua argitaratu zen datan federazioak afiliatuen artean zituen goi-mailako kirolarien zerrenda (Kirol Kontseilu Gorenak edo Eusko Jaurlaritzak onartuak).

    Federazioak euskara zenbateraino erabiltzen duen adierazten duen memoria. Honako hauek aipatuko dira:

    Euskaraz emandako prestakuntza-ikastaroak.

    Euskararen erabilera federazioaren dokumentu eta argitalpenetan.

    Euskarazko web-orririk baduen.

    Jendearentzako arreta euskaraz ematen duen.

    Euskararen erabilera federazioaren kanpo-harremanetan.

    Euskararen erabilera federazioko kideekin.

    Euskararen erabilera federazioko hizkuntza-paisaian.

    Azalpen-memoria, non aipatzen baita Federazioak zer ekintza bultzatzen dituen emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak ezabatzeko, emakumeen parte-hartzea sustatzeko eta berdintasuna sustatzeko.

    Deialdia argitaratzen den datan lizentzia federatua duten kirolarien kopurua. Datuak probintzien arabera bereiziko dira.

Ikusiz gero eskabidea izapidetzeko eskatzen diren dokumentu batzuk falta direla edo horietan forma-akatsak daudela, edo akatsak aurkituz gero eskabidea baloratzeko aurkeztutako dokumentazioan, hamar egun balioduneko epea emango zaio erakunde interesdunari huts-egitea konpontzeko edo aginduzko dokumentuak aurkezteko, eta jakinaraziko zaio hori egiten ez badu ulertuko dela haren eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela, dagokion ebazpenaren ondoren.

Erakunde eskatzaileren batek eskabidea presentzialki aurkeztu badu, zuzenketak aurkezpen elektronikoaren bidez egiteko eskatuko zaio. Horretarako, zuzenketa egin zen eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen-eguntzat.

Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak du agindu honetan araututako dirulaguntzen programa kudeatzeko eskumena.

  1. Kalifikazio Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Honako hauek osatuko dute batzordea: Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria (batzordeko presidentea izango da) eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak arlo horretan bertan izendatutako bi teknikari (horietako bat idazkaria izango da).

  2. Kalifikazio Batzordea osatzean, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.9 eta 20. artikuluetan ezarritakoa beteko da.

  3. Kalifikazio Batzordearen osaera EHAAn argitaratuko da, eratu aurretik, interesa duen edozeinek aukera izan dezan beren errefusatze-eskubideaz baliatzeko, legez ezarritako egoera eta baldintzetan.

  4. Batzorde horrek arrazoitutako ebazpen-proposamena egingo du, ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordeari helaraziko dio.

  1. Gehienez 100 puntu lor daitezke.

    Kalifikazio Batzordeak aztertuko ditu jasotako eskabideak, eta zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu, baremo eta irizpide hauen arabera:

    1. Kirol-proiektua (puntuen % 55).

      Honako hauek hartuko dira kontuan kirol-programaren interesa balioesteko:

      Federazioak antolatu asmo dituen kirol-lehiaketa ofizialak.

      Federazioaren lankidetzarekin antolatzen diren kirol-lehiaketa ofizialak.

      Federazioak egindako kirol-prestakuntzako jarduerak.

      Kirol-selekzioen jarduerak.

      «Kudeaketa Aurreratuko Diploma», Euskalit-en 3K Programakoa: diploma horrek aintzat hartzen ditu Euskalit-etik kanpoko kontraste-zerbitzua jaso eta kudeaketa aurreratua edo haren baliokidea osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa egiaztatzen duten erakundeak.

    2. Euskararen erabilera (puntuen % 10). Puntu guztien % 1 emango da osorik euskaraz garatutako ekintza hauetako bakoitzeko, eta puntuen % 0,5 partzialki euskaraz garatutako ekintza bakoitzeko. Puntu guztien % 7 lortuz gero, beste % 3 gehituko da, % 10eko maximora iritsi arte.

      Euskaraz emandako prestakuntza-ikastaroak.

      Euskararen erabilera federazioaren dokumentu eta argitalpenetan.

      Web-orria euskaraz.

      Jendearentzako arreta euskaraz.

      Euskararen erabilera federazioaren kanpo-harremanetan.

      Euskararen erabilera federazioko kideekin.

      Euskararen erabilera federazioko hizkuntza-paisaian.

    3. Autofinantzaketa-maila (puntuen % 5), honako banaketa honen arabera:

      • 0,00 % 49,99: puntuen % 0.

      • 50,00 % 74,99: puntuen % 2.

      • 75etik gora: puntuen % 5.

    4. Goi-mailako kirolarien kopurua, Kirol Kontseilu Gorenak edo Eusko Jaurlaritzak onartuak (puntuen % 5), honako banaketa honen arabera:

      1 eta 3 kirolari bitarte: puntuen % 2.

      4 eta 6 kirolari bitarte: puntuen % 4.

      6 kirolari baino gehiago: puntuen % 5.

    5. Federazioak emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak ezabatzeko, emakumeen parte-hartzea sustatzeko eta berdintasuna sustatzeko bultzatutako ekintzak. Zuzendaritza Batzordearen osaera (puntuen % 20).

      Zuzendaritza Batzordearen osaera (puntuen % 5, gehienez). Zuzendaritza Batzordean emakumeak % 50 baino gehiago badira, puntuen % 3. Zuzendaritza-karguetan emakumeak badaude: puntuen % 1 karguko. Ez dira kontuan hartuko lurralde-federazioek emandako karguak. Zuzendaritza-batzordeen datuak Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta dauden moduan hartuko dira.

      Abusuen aurkako protokoloak (puntuen % 2,5 gehienez).

      Berdintasunaren arloko prestakuntza-ekintzak (puntuen % 2,5 gehienez).

      Desberdintasunak ezabatzeko ekintza zehatzak (puntuen % 2,5 gehienez).

      Berdintasun-plana (puntuen % 2,5 gehienez).

      Hizkuntza berrikustea federazio-dokumentuetan (erregelamenduak, estatutuak, jakinarazpenak, etab.) (puntuen % 2,5 gehienez).

      Berdintasuna lortzeko ekintzetarako aurrekontu-partida zehatza (puntuen % 2,5 gehienez).

    6. Deialdia argitaratzen den egunean lizentzia federatua duten kirolarien kopurua (puntuen % 5).

  2. Laguntzen zenbatekoa lehia-konkurrentziako prozeduraren bidez zehaztuko da. Prozedura horren arabera, agindu honen 2. artikuluan esleitutako diru-zuzkidura 10. artikulu honetan jasotako irizpideak aplikatuz eskabideek balorazio-fasean lortutako puntuazioaren arabera banatuko da, agindu honen 4. artikuluan ezarritako dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak errespetatuz.

Agindu honetan ezarritako mugak eragotzi gabe, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak eta beste edozein erakunde publikok edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, sarrerak eta bestelako baliabideak bateragarriak izango dira, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada.

  1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eman eta jakinaraziko du, Kalifikazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  2. Ebazpen-epea igarota interesdunari ebazpena jakinarazi ez bazaio, eskabidea ezetsi zaiela ulertuko da, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25 artikuluan.

  3. Aurreko paragrafoan esandakoa gorabehera, agindu honen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatu behar bada, ebazpena emateko epea eten egingo da, izapide horrek eskatzen duen bezainbat denboraz, jakinarazpena jaso eta horri erantzuteko epearen arabera.

  4. Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 30. artikuluan eta 39/2015 Legearen 43. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazpena egintzat joko da interesduna haren edukira sartzen den unean.

    Jakinarazpenaren xede-egintza erakunde interesdunaren edo, hala badagokio, haren legezko ordezkariaren edo baimendutako pertsonaren eskura jartzen denetik (aipatutako dekretuak adierazten duen helbide elektronikoan) hamar eguneko epea igarota, erakunde edo pertsona horrek ez badu jakinarazpen horren edukira jo, jakinarazpen horri uko egin diola ulertuko da. Halakoetan, izapidea gauzatutzat joko da, eta prozedurak aurrera jarraituko du, salbu eta, ofizioz edo pertsona edo erakunde hartzaileak hala eskatuta, eduki horietara jotzeko ezintasun tekniko edo materialik egon dela egiaztatzen bada.

    Interesdunak gailu elektroniko bat edo helbide elektroniko bat eman ahal izango du jakinarazpenen oharrak bidaltzeko.

  5. Jakinarazten den ebazpenaren aurka, edo inongo berariazko ebazpenik eman gabe igarotzean ebazteko epea, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoarekin bat. Dena dela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean aurreikusitakoaren araberako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko aukera ere badute.

  1. Dirulaguntza honela ordainduko da:

    Laguntza eskatzen denaren aurreko urtean laguntza lortu zuten federazioei laguntza haren % 50 ordainduko zaie aurretiaz. Aurreko urtean laguntzarik jaso ez duten federazioek aurreko urtean dirulaguntza txikiena jaso zuen federazioari emandako laguntzaren % 50 jasoko dute aldez aurretik.

    Aurreko urtean emandako dirulaguntzaren justifikazioa aurkeztu eta onartu ondoren, bigarren ordainketa bat egingo da, aipatutako urte hartako dirulaguntzaren % 25aren baliokidea. Bigarren ordainketa lehenengoarekin batera egin ahal izango da, baldintza hau une horretan betetzen bada.

    Dirulaguntzaren gainerakoa, eskaera egin den urterako onartutako dirulaguntzaren guztia osatu artekoa, alegia, aurreratutako ordainketetan emandako zenbatekoak justifikatu ondoren likidatuko da.

  2. Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean jasota egon beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko da; erregistro hori Eusko Jaurlaritzak ematen du, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradunek beti bete beharko dute Dirulaguntza Orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. eta 46. artikuluetan araututako betebeharren erregimena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua 50.2 artikuluan ezarritako betebehar-erregimena; zehazki, honako hauek bete beharko dituzte edozein kasutan ere:

  1. Diruz lagunduko den jarduera egitea.

  2. Esleitutako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiela jakinarazi eta hamabost egun balioduneko epean onuradunek ez badiote idatziz eta espresuki uko egiten dirulaguntzari, onartu egin dutela ulertuko da.

  3. Aurkeztu den aurrekontuan agertzen diren gastuak ordaintzeko erabiltzea dirulaguntza, Kultura, eta Hizkuntza Politikako sailburuordearen emate-ebazpenarekin bat etorriaz.

  4. Deialdi honen bidez jasotako dirulaguntzei buruzko informazioa eman behar zaie Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, haiek hala eskatuz gero beren funtzioen jardunean.

  5. Jarduera beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuen bidez finantzatu dela jakinarazi behar zaio dirulaguntza ematen duten organoari. Adierazitakoaren berri izan bezain laster jakinarazi behar zaio, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.

  6. Kontabilitate-liburuak, erregistro bideratuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak izatea onuradunari kasu bakoitzean aplikatzekoa zaion merkataritza-legeriak eta sektorekoak eskatutako baldintzetan, eta dirulaguntzen oinarri arautzaileek eskatutako kontabilitateko egoera-orri eta erregistro espezifiko oro, egiaztatze- eta kontrol-jardun egokia bermatzeko.

  7. Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gorde behar dira, agiri elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke.

  8. Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoa betez, diruz lagundutako jarduerarekin lotutako ekintzetan ez da hizkera sexistarik erabiliko. Gizon eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez dagoela bermatzea.

  9. Jasotako funtsak itzultzea deialdi honen araudian aurreikusitako kasuetan.

    Batez ere Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.4 artikulua bete beharko da, eta programen, ekintzen, inbertsioen eta dirulaguntza jasotzen duten bestelako jardueren finantzaketaren publikotasunari buruzko bidezko publizitatea egingo da, erregelamenduz ezarritako baldintzen arabera.

  1. Justifikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkezteko azken eguna 2024ko urtarrilaren 22a izango da, agindu honen 5. artikuluan ezarritako jarraibideen arabera eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan justifikazioak aurkeztearen inguruan xedatutakoa kontuan hartuta.

  2. Bide elektronikoak erabiliz aurkeztu beharreko justifikazio-dokumentazioa:

    1. Gauzatutako kirol-proiektuaren memoria, eskabidean jasotako jarduerak egin direla egiaztatzen duen dokumentazioa erantsita, datu guztiak sexuaren arabera bereizita.

    2. 2023ko aurrekontuaren likidazioa, Batzar Orokorrak onartutakoa (I. eranskina).

    3. Egindako gastuak fakturak eta ordainketa-ziurtagiriak aurkeztuz justifikatzea. Fakturen bidez eta zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan froga-balio baliokidea duten edo administrazio-efikazia duten gainerako agirien bidez egiaztatuko dira gastuak. Faktura elektronikoen bidez ere egiaztatu ahal izango dira gastuak, baldin eta zerga-arloan onartuak izateko betekizunak betetzen badituzte, betiere.

      Faktura eta egiaztagiri guztiak espediente elektronikoan kargatuko dira.

      Aurkeztutako fakturek erakunde onuradunaren jardueraren gastu guztiak justifikatu beharko dituzte.

    4. Egindako gastuen (jardueraren zenbateko osoaren besteko kopurua) zerrenda zehatza (II. eranskina).

    5. Helburu berbererako beste dirulaguntzaren bat jaso bada eta deialdi honetarako eskaera aurkezteko unean horren berri ez bazuen, horien zerrenda.

    6. Eskabidea egiterakoan bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko konpromisoa aurkeztu duten federazioei dagokienez, konpromiso hori betetzen dela erakusten duten agirien aleak.

    7. Federazio-lizentzien guztizko kopurua, 2023ko abenduaren 31n.

Dirulaguntza jaso dezaketen gastutzat hartuko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoak, 2023an egiten direnak.

17 artikulua. Likidazio-ebazpena.

Dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira dirulaguntzaren xedea bete bada, betiere edo, hala badagokio, beste erakunde publiko zein pribatu batzuetatik bestelako dirulaguntza eta laguntza bateragarriren bat jaso bada, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da dirulaguntzaren araudi erregulatzailean ezarritako baldintzetan eta dirulaguntzen arauak ezarritako onuradun izateko gutxieneko eskakizunak zaintzen badira. Horretarako, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak likidazio-ebazpena emango du, non doituko baitira esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoak.

  1. Ez-betetzeak dira Euskal kirol-federazioen kirol-programetarako dirulaguntzak ematea arautzen duen abenduaren 26ko 287/2000 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoak.

  2. Horrelako ez-betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, osotasunean edo partzialki, betiere xedapen hauen arabera: Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37.1 eta 37.2 artikuluak; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 eta 2. artikuluetan ezarritako baldintzak; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4. artikulua.

Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta izen hau duen tratamendu-jardueran sartuko dira: Kirolaren arloko laguntzak eta dirulaguntzak.

Arduraduna: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Xedea: kirol-arloko laguntzak eta dirulaguntzak kudeatu eta kontrolatzea.

Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzean egin beharreko eginkizun bat betetzeko.

Hartzaileak: ez da datuen komunikaziorik aurreikusten.

Eskubideak: datuak kontsultatzeko, zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri zehatza gure webgunean kontsultatu dezakezu: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/025200-capa2-eu.shtml

Araudia: datuak Babesteko Araudi Orokorra eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 28a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)