Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko irailaren 5ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, 2023ko martxoaren 21eko Agindua aldatzekoa; martxoaren 21eko agindu horren bidez, oinarriak ezarri eta deialdi publikoa egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza modernizatzeko laguntza-programaren laguntzetarako (Funts Teknologikoa), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Europar Batasunak finantzatua - Next GenerationEU).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 4243
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/09/05
  • Argitaratze-data: 2023/09/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2023ko martxoaren 21eko Aginduak 26. artikuluan ezartzen du gauzatzeko epea 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko irailaren 30era artekoa izango dela, bi egun horiek barnean direla (2023ko martxoaren 27ko EHAAn, 60. zenbakian, argitaratutako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2023ko martxoaren 21eko Agindua, zeinaren bidez oinarriak ezarri eta deialdi publikoa egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza modernizatzeko laguntza-programaren laguntzetarako (Funts Teknologikoa), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Europar Batasunak finantzatua Next GenerationEU)). Era berean, ezartzen du epe horien luzapena ez dela 2023ko irailaren 30etik harago joango.

Kontuan hartuta deialdia behar bezala kudeatzeko ezarritako data-tartea txikia dela, eta aintzat hartuta erakunde onuradunen parte-hartzea lehiarik gabeko konkurrentzia-araubidearen pean egiten dela, ulertzen da laguntza hau gauzatzeko epea luzatzea justifikatzen duten inguruabarrak betetzen direla.

Azaldutakoan oinarrituta, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 13/2021 Dekretuaren 3. artikuluak emandako eskumenen arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntza eta laguntzei aplikatzeko gainerako xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2023ko martxoaren 21eko Aginduaren 26.4 artikulua aldatzea (2023ko martxoaren 21eko Agindua, zeinaren bidez oinarriak ezarri eta deialdi publikoa egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza modernizatzeko laguntza-programaren laguntzetarako (Funts Teknologikoa), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Europar Batasunak finantzatua Next GenerationEU)).

Agindu horren 26.4 artikulua honela idatzita geratzen da:

  1. Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan ezarritakoaren arabera, Administrazioak, ofizioz edo interesdunek eskaturik, luza dezake ezarritako epea, manuren batek kontrakoa ez badio, komenigarritzat jotzen bada eta hirugarren batzuen eskubideei kalterik egiten ez bazaie. Epearen erdia izan daiteke luzapena, gehienez ere. Luzapen hori ez da inola ere joango 2023ko urriaren 27tik harago. Epea luzatzeko erabakia interesdunei jakinarazi behar zaie.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Agindu honek bukaera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 5a.

    Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

    JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.