Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko ekainaren 16koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez irekitzen baita eranskinetan zerrendatutako lanpostuak 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez (2022ko abenduaren 30eko EHAA) deitutako prozeduran betetzeko eskabideak aurkezteko epea. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudunen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako deialdia egiten da, eta prozesu horiek arautzeko oinarri espezifikoak onartzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 124
  • Hurrenkera-zk.: 3146
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/16
  • Argitaratze-data: 2023/06/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Funtzio publikoa

Testu legala

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez xedatu zen 2022ko maiatzaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza (aurrerantzean, EPE) onartzeko erabakia, eta beronen barruan, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administraziorako zerbitzu laguntzaileena.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez (2022ko abenduaren 30eko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostuen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak eta espezifikoak onartu ziren.

Oinarri horiek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 24ko Aginduaren bidez zuzendu ziren (2023ko martxoaren 10eko EHAA).

Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomoko lan-kontratudun langileen hitzarmen kolektiboaren 12.2 artikulua aplikatuz, barne-lehiaketako prozesu baterako deialdia egin zen 2022ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez (2022ko maiatzaren 31ko EHAA), Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lanpostuen behin betiko barne-hornidurarako, eta 2022ko azaroaren 22ko Ebazpenaren bidez ebatzi zen prozesu hori.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salak 2319/2022 gatazka kolektiboko autoetan emandako epaia betez, Giza Baliabideen zuzendariaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren 2023ko otsailaren 28ko Ebazpenaren bidez, indarrik gabe utzi ziren 2022ko azaroaren 22ko Ebazpenean argitaratutako lanpostuen behin betiko barne-hornidurarako lehiaketaren izapidetzearen ondorioz egindako lanpostuen behin betiko esleipenak, barne-lehiaketako prozeduraren atzeraeraginarekin, epaiak berak deklaratzen dituen arau-hausteak egin ziren unera.

Epaia betearaztearen aurka bi intzidente aurkeztu eta izapidetu zirenez, Giza Baliabideen zuzendariaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2023ko apirilaren 14ko Ebazpenak erabaki zuen 2022ko maiatzaren 18ko baterako Ebazpenaren bigarren oinarriaren b) letran ezarritako hautaprobak bertan behera uztea, Kalifikazio Batzordeak deitutakoak, harik eta intzidente horiei buruzko lehen ebazpena eman arte.

Enplegua finkatzeko prozesuen oinarri orokorrak onartzen dituen 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren aurrekarietan adierazten zen bezala, lanpostuak txanda irekiaren bidez behin betiko bete aurretik barne-lehiaketako prozesua burutu behar da, eta horrek baldintzatu egiten du EPEaren xede diren lanpostuak zehaztea. Horren ondorioz, deitu beharreko lanpostuak, nahitaez, prozesu horren «erresulten ondorioz» zehaztu behar dira.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduak (2022ko abenduaren 30eko EHAA), oinarri espezifikoak onartzen dituenak, lehen artikuluan ezartzen zuen salbuespenezko prozesu horren bidez deitzea erabaki zen lanpostuen zerrenda, plaza-kopurua, titulazio-taldea eta bakoitzari dagokion eranskina adierazita. Hirugarren artikuluak aurreikusten duenez, deialdia egin duen organo berak 2023ko lehen seihilekoan horretarako emandako agindu berri bat EHAAn argitaratuta zehaztuko da eskabideak aurkezteko epea.

Hala eta guztiz ere, barne-lehiaketako prozesuaren izapidetzea eteteak nahitaez mugatzen du deitu beharreko lanpostuen zehaztapen zehatza eta, batez ere, horietako bakoitzaren kuantifikazioa, eta, aldi berean, abenduaren 30eko EHAAn argitaratutakoen aldaketa ere eragin dezake etorkizunean. Egoera horretan, legez aurreikusitako aginduak eta epeak alde batera utzi gabe, bi prozesuetan inplikatutako interes guztien eskubideak ahal den neurrian bateratzeko, erabaki da finkatze-prozesuari jarraipena ematea eta hura betetzen jarraitzea, betiere inguruabarrek ahalbidetzen dituzten parametroen eta inguruen barruan.

Horiek horrela, erabaki da eskabideak irekitzeko fase berri hau, deialdiaren arabera argitaratu ondorengo seihilekora atzeratu zena, modu mailakatuan egitea eta lehen fase honetan hastea, barne-lehiaketako parte-hartzaileen eskaerak aintzat harturik, gaur egun etenda dagoen prozesu horren emaitzek eragingo ez dieten lanpostuen (I. eranskina) eskabideekin eta kanpoko deialdira irekitako gutxieneko dotazio kopuru bat kuantifikatzea posible den arren, lan-eskaintza hau osatuko duten behin betiko dotazioen kopurua zehazteke duten lanpostuen (II. eranskina) eskabideekin ere bai. Nolanahi ere, agindu honek bi eranskinetan aurreikusitako eskabideak aurkezteko epea irekitzeko balio du, eta behin betiko kopurua barne-lehiaketako prozesuko «erresulten ondorioz» finkatuko da.

Era berean, barne-lehiaketako prozesuaren behin betiko ebazpena eman ondoren, ebatzi da hurrengo fase baterako uztea Segurtasuneko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileen enplegua finkatzeko prozesuan konprometitutako gainerako lanpostuetarako eskaera-epearen irekiera. Fase hori EHAAn argitarako den beste agindu baten bidez jarriko da abian. Gainera, agindu horretan zehaztuko da II. eranskinean jasotako lanpostuen eskaintza behin betiko osatuko duten dotazioen kopurua.

Azaldutako guztiagatik, honako arau hauetan ezarritakoarekin bat etorriz: 2022rako lan-eskaintza publikoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez onartua (2022-05-30eko EHAA); Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lan-kontratudun langileen hitzarmenaren 10. eta 12. artikulua; Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legea, eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 61.7 artikulua; eta, bestalde, Segurtasun Sailaren egitura organikoari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak emandako eskumenez baliatuz, honako hau

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, betiere bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 16a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.