Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko azaroaren 28koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez indargabetu egiten da 2022ko otsailaren 11ko Agindua, lehendakariak osasun-larrialdiaren egoera amaitu dela deklaratu ondoren COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 5545
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/11/28
  • Argitaratze-data: 2023/12/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osasuneko sailburuaren 2022ko otsailaren 11ko Aginduaren bidez (lehendakariak osasun-larrialdiaren egoera amaitu dela deklaratu ondoren, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriei buruzkoa), zenbait neurri ezarri ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, COVID-19arekin loturik, prebentzio- eta geldiarazte-jardueretan laguntzeko, hau da, birusaren inguruko zaintza- eta kontrol-lanetan laguntzeko, eta gaur egun indarrean jarraitzen dute.

Agindu hura indarrean sartu zenetik urte eta erdi baino gehiago pasa da, eta pandemiaren bilakaerari begiratuz gero, COVID-19ak eragindako heriotza-tasa eta gaixotasun larrien kopurua zorrotz jaitsi dela ikusten da, bai eta zainketa intentsiboetako ospitalizazioen kopurua ere; beraz, momentu honetan, pandemia ez da osasun sistemaren egonkortasunerako mehatxua. Egoera epidemiologikoaren egungo datuak eta txertaketaren zabalkundearen informazioa aintzat hartuta, aholkua da COVID-19a, gaixotasun kutsakorra den aldetik, gaixotasun nabarmen gisa kudeatzea gure erkidegoaren osasun publikoaren txostenek diotenarekin bat. Baina, ahaztu gabe, oraindik ere, SARS-CoV-2 birusaren bilakaeraren inguruan ziurgabetasuna dela nagusi.

2023ko maiatzaren 5ean, Osasunaren Munduko Erakundeko zuzendari nagusiak adierazpena egin zuen esanez COVID-19a, jada, ez dela nazioartean garrantzia duen osasun publikoaren larrialdia eta, gaur egun, osasun arazo finkatu eta egonkorra dela, halaber, hura zaindu eta kontrolatzeko mekanismoetan aldaketak egin behar direla. Era berean, uztailaren 4ko SND/726/2023 Agindua argitaratu zen uztailaren 5ean, eta haren bidez, Ministro Kontseiluaren 2023ko uztailaren 4ko Erabakia eman zen argitara. Ministro Kontseiluaren erabaki horren bidez, COVID-19ak eragindako osasun krisiaren amaiera aitortzea eta krisi horri aurre egiteko prebentzio-, geldiarazte- eta koordinazio-neurrien aplikazioa bertan behera geratzea erabaki zen.

Horrenbestez, Osasuneko sailburuak, egoera epidemiologikoaren bilakaera eta txertaketa-tasa ikusita eta aurrerantzean gaixotasuna era berri batez kudeatuko dela kontuan hartuta, Euskadiko osasun-arloko agintaritzari dagokion jardunean, bat etorriz Euskadin COVID-19aren pandemiaren ondoriozko osasun-larrialdiko egoera amaitu dela adierazten duen lehendakariaren otsailaren 11ko 5/2022 Dekretuak 4. artikuluan araututakoarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 3. artikuluak aurreikusitakoarekin, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko prebentzio, geldiarazte eta koordinazioko premiazko neurrien martxoaren 29ko 2/2021 Legearen 3.2 artikuluarekin eta, azkenik, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 4.1 artikuluarekin, eta aplikatu beharreko gainerako araudiekin, honako hau

Lehenengoa. Indargabetzea Osasuneko sailburuaren 2022ko otsailaren 11ko Agindua, lehendakariak osasun-larrialdiaren egoera amaitu dela deklaratu ondoren, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriei buruzkoa.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 28a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.