Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko otsailaren 23koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena; honen bidez, baimena ematen da eta oinarriak onartzen dira Fundación Basque Team Fundazioak bekak eman ditzan, 2022an Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirola sustatzeko eta 2022an Fundación Basque Team Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-erakundeei goi-mailako proiektuetarako laguntzak emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 55
  • Hurrenkera-zk.: 1267
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/23
  • Argitaratze-data: 2022/03/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuaren 12. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoen goi-mailako kirola sustatzeko bekak, sariak eta bestelako dirulaguntzak ematea aurreikusita dago, Euskal Sektore Publikoko Fundazioaren bitartez, hau da, Fundación Basque Team Fundazioaren bitartez, edo Administrazio Orokorrak finantzatutako bestelako beka eta laguntzen bitartez.

Fundación Basque Team Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioa da, goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzeko eta sustatzeko interes orokorra duena, euskal ordezkaritza zabala ahalbidetzeko nazioarteko goi-mailako kirol-lehiaketetan, baita euskal kirolariek aipaturiko lehiaketa horietan emaitza bikainak lor ditzaten ere.

Arestian adierazitakoaren ondorioz, Fundación Basque Team Fundazioak hainbat laguntza edo beka eman ditu duela zenbait urtetik hona, euskal kirolariak behar bezala prestatzeko eta parte hartzeko mundu mailako nazioarteko kirol-lehiaketa garrantzitsuenetan, eta, bereziki, programa olinpiko eta paralinpikoaren parte diren lehiaketetan. Kirolariei zuzenean emandako laguntzez gain, beharrezkotzat jo da kirol-erakundeei zuzendutako beste laguntza batzuk ezartzea. Kontuan izan behar da kirol-modalitate eta -espezialitate batzuetan kirol-erakundeak direla kirolarien prestakuntza bideratzen dutenak.

Aurrekontu-kreditua dago oinarri hauetan aurreikusitako laguntzak emateko.

Horren arabera, honako hau

Lehenengoa. Baimena ematea Fundación Basque Team Fundazioak bekak eman ditzan Euskal Autonomia Erkidegoan 2022an goi-mailako kirola sustatzeko.

Bigarrena. Agindu honen 1. eranskinean jasotako oinarriak onartzea. Agindu honen xedea Fundación Basque Team Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan 2022. urtean goi-mailako kirola sustatzeko bekak ematea da.

Hirugarrena. Baimena ematea Fundación Basque Team Fundazioak 2022. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-erakundeei laguntzak eman ditzan goi-mailako euskal kirola sustatzeko eta laguntzeko proiektuetarako.

Laugarrena. Agindu honen 2. eranskinean jasotako oinarriak onartzea. Agindu honen xedea Fundación Basque Team Fundazioak 2022. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-erakundeei laguntzak ematea da, goi-mailako euskal kirola sustatzeko eta laguntzeko proiektuetarako.

Bosgarrena. Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Seigarrena. Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita izango ditu ondorioak agindu honek.

Oinarri hauen xedea da Fundación Basque Team Fundazioak bekak emateko araubidea arautzea. Beka horiek helburutzat dute Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirola sustatzea 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean.

  1. «Basque Team 2022 Bekak» izen orokorraren barruan, oinarri hauetan jasotzen diren goi-mailako kirolari laguntzeko beka edo laguntza guztiak sartzen dira.

  2. Oinarri hauetan «kirola»ri buruz egiten diren erreferentzia guztiak goi-mailako kirolari buruzkoak direla ulertu behar da. Horren ildotik, goi-mailako kiroltzat hartzen da Euskal Autonomia Erkidegoarentzat interesgarria den kirol-jarduera, funtsezko faktorea baita Autonomia Erkidegoaren kirol-garapenean, oinarrizko kirola sustatzeko duen eraginagatik, eta goreneko mailako kirol-lehiaketa ofizialetan duen ordezkaritza-funtzioagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuaren 3.1 artikuluan ezarritako terminoetan.

  3. Beka hauen ondorioetarako, honako definizio hauek ezartzen dira:

    1. «Kirol-lehiaketa» da Nazioarteko Batzorde Olinpikoak eta Nazioarteko Batzorde Paralinpikoak aintzatetsitako eta nazioarteko kirol-federazioek antolaturiko ekitaldia.

    2. «Indarreko programa olinpikoaren edo paralinpikoaren barruko probak» dira hurrengo Joko Olinpikoen edo Paralinpikoen hurrengo edizioaren barruan sartutako probak.

    3. «Kirol-modalitateak eta -diziplinak» dira Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-federazioak arautzen dituen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuko I. eranskinean eta garapenerako hurrengo arau-xedapenetan beren-beregi jasota daudenak.

    4. «Kirol-emaitzak» dira nazioarteko lehiaketa ofizialetan 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean (biak barne) lorturiko posizioak; alde horretatik, honako ekitaldi hauek hartuko dira aintzat: Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak, Munduko Txapelketak eta Europako Txapelketak.

    5. «Kategoria absolutua» da diziplina bakoitzeko goren mailako kirol-lehiaketa egiten deneko adin-kategoria kirol-modalitate jakin baten baitan.

    6. «Kategoria gorena» da maila edo talde-mailarik handiena, lehiaketa zenbait mailatan antolatuta dagoenean.

    7. «Kirol-ahalmena» da kirolari batek egungo munduko goren mailarekiko (ondorio horietarako «erpina edo muturra» dena) duen diferentzia, hark parte hartzen duen proban. Hortaz, kirolariak 2021ean lorturiko kirol-emaitzarik onenaren eta munduko elitearekiko duen distantziaren (lehen postua Joko Olinpikoetan, Munduko Txapelketetan edo Europako Txapelketetan) diferentziak zehaztuko du «kirol-ahalmena».

    8. «Lehiaketaren balioa» lehiaketa bati ematen zaion puntuazioa da, oinarri arautzaile hauen 10. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz.

    9. «Lorturiko postuaren balioa» kirolari batek lehiaketa batean lortutako emaitzan ezarritako haztapena da, oinarri arautzaile hauen 10. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz.

    10. «Banakako probak» deritze pertsona bakar batek parte hartzen duen lehiaketako probei.

    11. Probak «proba kolektibo»tzat hartuko dira pertsona batek baino gehiagok parte hartzen duenean lehian. Proba kolektiboak izan daitezke: (i) multzoka egiten direnak, non kirolarien parte hartzea aldiberekoa edo txandakakoa den; (ii) talde-probak, kirolarien artean kolaborazio- eta oposizio-egoerak sortzen direnean, mugikorra den elementu batekin etengabeko elkarreraginean.

Beka hauen onuradun izan ahalko dira hala eskatzen duten eta baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak, dagokien estamentuaren arabera:

  1. Kirolariak. Honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:

    1. Goi-mailako kirolariaren deklarazioa indarrean edo izapidetuta izatea, Goi-mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen aldeko proposamenarekin, Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuaren 26. artikuluan ezarritako baldintzetan.

      Baldintza hori egiaztatzeko, deklarazio hori jasotzen duen administrazio-ebazpena aurkeztu beharko da. Goi-mailako euskal kirolariaren deklarazioa lortzeko eskabidea izapidetuta duten kirolarien kasuan, dagokion administrazio-ebazpena eman ez bada, eskatzaileak horren berri emango dio Fundación Basque Team Fundazioari, eta fundazio horrek baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko beharrezko egiaztapen-jarduerak egingo ditu.

      Honako kirolari hauek ez dute baldintza hau bete beharko: Basque Team Kirolariak Beka baten onuradun direnak eta indarrean dagoen neguko programa olinpikoan sartutako banakako probetan parte hartzen dutenak, baldin eta egiaztatzen badute 2022ko Pekingo Olinpiar Jokoetan parte hartzeko eskatzen diren kirol-merezimenduak lortu dituztela; Basque Team Support Beka baten onuradun direnak; kirolari adingabeak, edo Joko Paralinpikoetan parte hartzen duten kirolariak.

    2. Oinarri arautzaile hauen 10. artikuluan ezarritako kirol-merezimenduak egiaztatzea.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, kasuan kasuko kirol-federazioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

    3. Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da, halaber, oinarri hauetan aurreikusitako beka bat jasotzen ari den aldi osoan zehar.

      Beka eskatzen duenak aurkeztu beharreko ziurtagirien bidez egiaztatu beharko da eskakizun hori.

    4. Administrazio edo zehapen mailan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzea eragozten duen zigorrik ez izatea, edo horretarako lege-debekurik ez izatea, sexuaren ziozko diskriminazioagatik eginikoak barne.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, oinarri hauetako VI. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

    5. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako debekuetan ez egotea.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, oinarri hauetako VI. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

  2. Teknikariak. Honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Oinarri hauetako 4. artikuluko a) eta c) letretan ezarritako beka lortu duen goi-mailako kirolari baten prestakuntzaren arduradun tekniko nagusia izatea, eta kirolariak halakoxea dela aitortua izatea. Kirolari bakoitzak pertsona arduradun nagusi bat bakarrik aitortu ahal izango du. Baldin eta arduradun tekniko nagusia aldatzen bada, kirolariak jakinarazi behar dio aldaketa hori idatziz Fundación Basque Team Fundazioari, eta jakinarazpen horretatik hasita izango ditu ondorioak soilik.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, beka eskatu duen pertsonak sinaturiko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, horretarako ezarritako ereduaren arabera. VII. eranskina.

    2. Jardueran jarraitzea 2022. urtean kirolariaren arduradun tekniko nagusia gisa.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, beka eskatu duen pertsonak sinaturiko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, VII. eranskineko ereduari jarraituz.

    3. Goi-mailako teknikariaren deklarazioa indarrean edo izapidetuta izatea, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen aldeko proposamenarekin, Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuko 26. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

      Baldintza hori egiaztatzeko, baldintza hori jasotzen duen administrazio-ebazpena aurkeztu beharko da. Goi-mailako deklarazioaren eskabidea izapidetuta duten teknikarien kasuan, dagokion administrazio-ebazpena eman ez bada, eskatzaileak horren berri emango dio Fundación Basque Team Fundazioari, eta fundazio horrek baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko beharrezko egiaztapen-jarduerak egingo ditu.

    4. Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da, halaber, oinarri hauetan aurreikusitako beka bat jasotzen ari den aldi osoan zehar.

      Beka eskatzen duenak aurkeztu beharreko ziurtagirien bidez egiaztatu beharko da eskakizun hori.

    5. Administrazio edo zehapen mailan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzea eragozten duen zigorrik ez izatea, edo horretarako lege-debekurik ez izatea, sexuaren ziozko diskriminazioagatik eginikoak barne.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, oinarri hauetako VI. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

    6. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako debekuetan ez egotea.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, oinarri hauetako VI. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

  3. Epaileak. Honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Goi-mailako epaile izatea, eta 2021ean programa olinpikoaren barruan sartutako maila goreneko nazioarteko kirol-lehiaketetan parte hartu izana egiaztatzea. Epaileek lehiaketa horietan parte hartzeko, aldez aurretik deialdi ofiziala egin beharko du dagokion nazioarteko kirol-federazioak, eta parte-hartze aktiboa izan beharko dute ekitaldien garapenean, jokoa garatzeko teknika- eta kirol-arauak aplikatuz.

      Baldintza hori dagokion kirol-federazioak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da.

    2. Jardueran jarraitzea 2022. urtean nazioarteko epaile gisa.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, beka eskatu duen pertsonak sinaturiko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, horretarako ezarritako ereduaren arabera. VI. eranskina.

    3. Goi-mailako epailearen deklarazioa indarrean edo izapidetuta izatea, Goi-mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen aldeko proposamenarekin, Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuaren 24. edo 25. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

      Baldintza hori egiaztatzeko, deklarazio hori jasotzen duen administrazio-ebazpena aurkeztu beharko da. Goi-mailako deklarazioaren eskabidea izapidetuta duten eta dagokion administrazio-ebazpena eman ez duten epaileak badira, eskatzaileak horren berri emango dio Basque Team Fundazioari, eta fundazio horrek baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko beharrezko egiaztapen-jarduerak egingo ditu.

    4. Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da, halaber, oinarri hauetan aurreikusitako beka bat jasotzen ari den aldi osoan zehar.

      Beka eskatzen duenak aurkeztu beharreko ziurtagirien bidez egiaztatu beharko da eskakizun hori.

    5. Administrazio edo zehapen mailan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzea eragozten duen zigorrik ez izatea, edo horretarako lege-debekurik ez izatea, sexuaren ziozko diskriminazioagatik eginikoak barne.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, oinarri hauetako VI. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

    6. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako debekuetan ez egotea.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, oinarri hauetako VI. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

Honelakoak izan daitezke «Basque Team Bekak 2022»:

  1. Basque Team Kirolariak bekak:

    Basque Team Kirolariak Lehentasunez entrenamendurako eta lehiaketarako beharrezkoa den dedikazioa bermatzeko kirolariei ematen zaizkien laguntzak dira. Kirol-merezimendua egiaztatzen den probaren arabera, honelakoak izan daitezke Basque Team Kirolariak Bekak:

    Basque Team Programa Olinpikoaren Beka.

    Basque Team Programa Paralinpikoaren Beka.

  2. Basque Team Teknikariak bekak:

    Basque Team Kirolariak Beka edo Basque Team Atzeraeraginezko Beka baten onuradun den kirolariaren prestakuntzaren arduradun nagusia den teknikariari emandako laguntzak dira.

  3. «Atzeraeraginezko» Basque Team Bekak:

    2021. urtean Basque Team Kirolariak bekaren onuradunak izan diren kirolarientzako edo teknikarientzako laguntzak dira, betiere oinarri hauetako 10. artikuluan aurreikusitako eta eskaturiko emaitza lortu ez badute edo parte hartu ez badute.

  4. «Support» Basque Team bekak:

    Basque Team Kirolarien Bekak lortu ez dituzten eta 2021eko denboraldian programa olinpikoaren barruko taldekako edo banakako proben Munduko Txapelketetan eta Europako Txapelketetan parte hartu izana egiaztatzen duten kirolarientzako laguntzak dira.

  5. Basque Team Epaileak bekak:

    Dagokion nazioarteko kirol-federazioak egindako deialdi ofizialaren ondoren 2021ean lehiaketa jakin batzuetan epaile gisa parte hartu duten epaileentzako laguntzak dira; epaile horiek, betiere, jokoa garatzeko arau teknikoak eta kirol-arauak aplikatuz lehiaketak garatzen aktiboki parte hartutakoak izan behar dute.

Hauexek izango dira Basque Team Fundazioak 2022. urtean entrenamenduan eta lehiaketan beharrezkoa eta lehentasunezkoa den dedikazioa bermatze aldera emandako Basque Team 2022 Bekak:

  1. Basque Team Kirolariak bekak:

    Dirulaguntzak, honako eduki bereizi hauek izan ditzaketenak:

  1. Oinarrizko Beka:

    Basque Team Oinarrizko Beka bakoitzerako diru-ekarpena 11.000 eurokoa izango da.

  2. Helburuen araberako saria:

    2022. urtean zenbait kirol-helburu betetzeagatik emandako diru-ekarpena da.

    Honelakoa izango da kirolari bakoitzarentzako sarien diru-ekarpenaren zenbatekoa (haien artean ez dira metagarriak; emaitzarik hoberena baloratuko da soilik):

    (Ikus .PDF)

  3. «Laguntza Osagarriak» bekak:

    Kirolariei zuzendutako ekarpen ekonomiko bat da, entrenamenduarekin eta lehiaketarekin lotutako jarduera jakin baten kostua estaltzeko berariaz emandakoa.

    Laguntza osagarriengatiko ekarpen ekonomikoaren gehieneko zenbatekoa 1.800 eurokoa izango da pertsona bakoitzeko, eta entrenamenduarekin eta lehiaketarekin lotutako jarduera jakin baten kostua estaltzeko erabiliko da, osorik edo zati batean. Laguntza osagarrien helburua honako kontzeptu hauen kostua estaltzea izango da: lehiaketak prestatzeko kontzentrazioen gastuak eta lehiaketa mota jakin batzuetara joateko gastuak, joan-etorrien eta ostatuaren kontzeptuengatik bakarrik.

    Pertsona berak laguntza osagarri bat edo gehiago jaso ahal izango ditu 2022an, pertsona bakoitzarentzat adierazitako gehieneko zenbateko osoa estali arte.

    2022an Fundación Basque Team Fundazioak emandako laguntzetako bat jasotzen duten edo jasoko duten kirol-erakundeen proiektuetan sartuta dauden kirolariei ez zaie laguntza osagarririk emango.

  1. Basque Team Teknikariak beka:

    Oinarri hauetako 5. artikuluko 1. eta. 3. apartatuetan aurreikusitako laguntzen onuraduna den kirolari bakoitzeko, beka bat emango zaio haren teknikariari, hots, oinarrizko bekaren edo atzeraeraginezko bekaren % 25ari dagokion zenbatekoa eta kirolariari helburuen arabera emandako sarien % 25ari dagokion zenbatekoa.

    Teknikari berak bere kirolarietako hiruri dagokien diru-kopurua jaso dezake gehienez.

  2. «Atzeraeraginezko» Basque Team Beka:

    Atzeraeraginezko Basque Team Bekaren diru-ekarpena 5.500 eurokoa edo dagokion portzentajea (% 25ekoa) izango da kirolari bakoitzarentzat.

    Hala denean, 2021eko denboraldian oinarri hauetako 10. artikuluan aurreikusitako kirol-emaitzen bat lortzeak ekarpen gehigarria ekarriko luke berekin, kirolariak dagoeneko aintzatetsita edo emanda duenaren zenbateko berdinekoa.

    Era berean, Basque Team beka atzeraeragina jasotzen dutenek eskubidea izango dute artikulu honetan aurreikusitako helburuengatiko sari-kopuruak jasotzeko, baldin eta 2021. urtean artikulu honetako 1.2 apartatuan adierazitako kirol-emaitzak lortzen badituzte.

    Atzeraeraginezko Basque Team Bekaren ekarpen ekonomikoaz gain, onuradunak artikulu honetako 1.3. apartatuan aurreikusitako laguntza osagarriak eskatu eta jaso ahal izango ditu.

    1. Support Basque Team Bekak:

      Support Basque Team Beka bakoitzaren diru-ekarpena 5.500 eurokoa izango da.

      Horrez gain, 2021eko Tokyoko Joko Olinpikoetan parte hartuz gero, kirolariari aitortutakoaren edo emandakoaren zenbateko bereko ekarpen gehigarri bat ordainduko litzateke.

      Era berean, Support Basque Team beka jasotzen dutenek eskubidea izango dute artikulu honetan aurreikusitako helburuen araberako sari-kopuruak jasotzeko, baldin eta 2021. urtean artikulu honetako 1.2 apartatuan adierazitako kirol-emaitzak lortzen badituzte.

      Basque Team Bekaren ekarpen ekonomikoaz gain, onuradunak artikulu honetako 1.3. apartatuan aurreikusitako laguntza osagarriak eskatu eta jaso ahal izango ditu.

    2. Basque Team Epaileak bekak:

      Basque Team Epaileak Beka bakoitzaren diru-ekarpena 2.750 eurokoa izango da.

    1. Interesatuek beren eskabideak bidali beharko dituzte eskabide-eredua beteta, oinarri hauetako II. eta III. eranskinekin bat etorriz, kirolariak edo teknikariak edo epaileak diren, hurrenez hurren. Eskabidearekin batera, 3. artikuluan aipaturiko dokumentazioa aurkeztu beharko da.

    2. Laguntza osagarrien beka eskabideak aurkezteko, dagokion eredua bete beharko da, oinarri hauen IV. eranskinaren arabera.

    3. Interesdunek deialdi honetako izapide guztiak aurrez aurre egin ahal izango dituzte, posta arrunta erabiliz (jaso izanaren agiridun gutun ziurtatua) edo Basque Team Fundazioaren egoitzan bertan, edo Fundazioaren webguneko bekak atalaren bidez (www.basqueteam.eus). Eskabidea izapidetzeko eta agiriak aurkezteko bide bat erabiltzeak ez du esan nahi prozeduraren hurrengo izapideetan bide hori erabili behar denik, eta edozein unetan alda daiteke.

    4. Eskabideak aurkezteak berekin dakar berariaz eta formalki onartzea oinarrietan agertzen diren baldintzak, edozein pertsonak oinarriak aurkaratzeko izan dezakeen eskubideari kalterik egin gabe.

    1. Hilabeteko epea dago eskabideak aurkezteko, oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

    2. Fundación Basque Team Fundazioak, eskabideak eta agiriak jaso ondoren, banako espedientea hasiko du eskatzaile bakoitzeko, eta oinarri hauetan ezarritako irizpideekin bat etorriz ebaluatuko da.

    3. Baldin eta eskabidea eta eskatzaileak aurkezturiko gainerako dokumentazioa aztertzen badira eta akatsak daudela edo dokumentazioa osatugabea dela ikusten bada, horren berri emango zaio eskatzaileari, eta hamar egun balioduneko epea emango zaio zuzenketa egin dezan. Eskatzaileari emandako epea igaro bada eta eskaturiko zuzenketa edo aurkezpena egin ez bada, eskabideari uko egin diola ulertuko da.

    4. Pekin 2022ko Joko Olinpiko edo Paralinpikoetan parte hartzeko sailkapena epe horren ondoren lortu duten pertsonen kasuan, oinarri hauetan aurreikusitako beken eskabideak artikulu honen 1. apartatuan ezarritako epeaz harago aurkeztu ahal izango dira.

    5. Laguntza osagarrien eskabideak 2022an zehar aurkeztu ahal izango dira. Eskabidea, nolanahi ere, aipatutako Bekaren bidez finantzatu nahi den entrenamendu- edo lehiaketa-jarduera zehatza egin baino lehen aurkeztu beharko da.

    6. Helburuen araberako sariak emateko eskatuz gero, onuradunak 2022. urtean egin beharko du eskabidea, hau da, urte horretako abenduaren 31 baino lehen.

    Fundación Basque Team Fundazioaren Patronatuari dagokio, aurretik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren baimena izanda, oinarri hauetan ezarritako bekak emateari buruzko ebazpena ematea. Bekak ematearekin lotutako prozedurak Patronatuko idazkariak kudeatuko ditu, eta, horretarako, Fundazioaren administrazio-zerbitzuez baliatu ahal izango da.

    1. Basque Team Fundazioak, gehienez, 961.500 euro eman ahal izango ditu oinarri hauetan ezarritako beka guztietan. Honelaxe daude banatuta:

      5. artikuluko 1.1. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 605.000 euro.

      5. artikuluko 1.2. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 32.500 euro.

      5. artikuluko 2. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 63.250 euro.

      5. artikuluko 3. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 176.000 euro.

      5. artikuluko 4. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 44.000 euro.

      5. artikuluko 5. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 13.750 euro.

      1. Laguntza Osagarri guztien gehieneko zenbatekoa: 27.000 euro.

    2. Baldin eta artikulu honetako aurreko apartatuan aurreikusitako atal baterako edo gehiagoetarako ezarritako laguntzen gehieneko zenbatekoa ematen ez bada, aurreikusitako gainerako laguntzen zuzkidura handitu ahal izango da, hain zuzen oinarri hauetan ezarritako betez onuradun bakoitzarentzako ekarpena bermatu behar izanez gero. Apartatu honetan adierazitakoa oinarri hartuta sortuko liratekeen soberako diru-kopuruak proportzioan banatuko lirateke, oinarri hauetan ezarritakoa betez ekarpena oraindik osorik jaso ez duten pertsonen artean. Adierazitako hori ez zaie aplikatuko laguntza osagarriei, horien gehieneko zenbatekoa artikulu honetako aurreko apartatuko f) idatz-zatian adierazitakoa izango baita.

    3. Baldin eta, aurkezturiko eskabideekin eta eskatzaileek egiaztaturiko kirol-merezimenduekin edo emaitzekin bat etorriz, oinarri hauetan ezarritako beketarako gehieneko guztizko zenbatekoa nahikoa ez bada, Fundación Basque Team Fundazioak horretarako baliatu dezakeen zuzkidura handitu ahal izango da, zenbateko horren gehikuntza onesteko sailburuak emandako aginduaren bidez, baita inguruabar horri dagozkion modalitateen gehieneko zenbatekoak ere. Baldin eta beketarako zuzkiduraren zenbatekoa handitu beharra badago, eta, horretarako, kreditu nahikoa badago, halako moldez egingo da ezarpena non onuradun bakoitzak oinarri hauetan aurreikusitako diru-kopuruak jasoko dituela bermatuko baita.

    1. Bekak emateko, Fundación Basque Team Fundazioak kontuan hartutako irizpideak oinarrietako artikulu honetan aurreikusitakoak izango dira. Oinarri hauetan aurreikusitako beketako baten onuradun izateko erreferentziatzat hartuko diren irizpide bakarrak indarrean dagoen programa olinpikoaren edo paralinpikoaren barruko proben emaitzei dagozkienak izango dira, eta alde batera utziko dira edozein eskatzailek egiaztatutako gainerakoak.

    2. Oinarri hauetan aurreikusitako beketako baten onuradun izateko, eskatzaileak kirol-merezimendu hauek egiaztatu beharko ditu:

      Basque Team Kirolariak beka:

      A taldea: indarrean dagoen programa olinpikoan sartutako probetako kirolariak (Paris 2024 eta Pekín 2022).

      1. Banakako probetako kirolariak:

      Indarrean dagoen udako programa olinpikoan sartutako banakako proben kasuan, gutxienez 40 puntu lortu beharko dituzte beren kirol-ahalmenaren balorazioan, gehienez lor daitezkeen 60 puntuetatik.

      Indarrean dagoen neguko programa olinpikoan sartutako banakako proben kasuan, 2022an egingo diren Pekingo Olinpiar Jokoetan parte hartzeko eskatutako kirol-merezimenduak 2021ean edo 2022an lortu dituztela egiaztatzen duten pertsonei aitortuko zaie Basque Team Kirolariak Beka jasotzeko eskubidea. Horretarako, kirolari batek kirol-merezimendu hori lortu duela ulertuko da egiaztatzen duenean nazioarteko kirol-federazioek aurrez argitaratutako irizpideen arabera 2022an egingo diren Pekingo Olinpiar Jokoetan parte hartzeko eskubidea emango luketen edo eman lezaketen kirol-emaitzak lortu dituela (gutxieneko markak edo denborak, sailkapen olinpikoaren munduko rankingean jarritakoak, eta abar), beka eskatzeko unean hautatua izan edo ez.

      Indarrean dagoen neguko programa olinpikoan sartutako banakako proben kasuan, 2021ean gutxienez Munduko Kopako hiru probatan parte hartuta egon beharko dute.

      2. Proba kolektiboetako kirolariak.

      2.1. Taldeko kirolariak: gutxienez 40 puntu lortu beharko dituzte beren kirol-ahalmenaren balorazioan, gehienez eman daitezkeen 60 puntuetatik.

      2.2. Taldeko kirolariak: 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean Joko Olinpikoetako, Munduko Txapelketako, Europako Txapelketako edo Munduko Kirol Ligetako azken faseari dagokion zerrenda ofizialean sartu izana egiaztatu beharko dute. Une eta leku desberdinetan jokatzen diren Munduko Txapelketetan, Europako Txapelketetan edo Munduko Ligetan, kirolariak gutxienez % 75eko partaidetza egiaztatu beharko du.

      B taldea: Indarrean dagoen Programa Paralinpikoan sartutako proben kategorietako kirolariak (Paris 2024 eta Pekin 2022).

      1. Banakako probetako kirolariak: bi baldintza hauetako bat bete behar dute: (i) 2021ean domina lortu izana Europako Txapelketan; (ii) 2021ean lehen lau postuetako bat lortu izana Munduko Txapelketan.

      2. Proba kolektiboetako kirolariak.

      2.1. Klubeko kirolariak: bi baldintza hauetako bat bete behar dute: (i) 2021eko Europako Txapelketan domina lortu izana; (ii) 2021eko Munduko Txapelketan lehen lau postuetako bat lortu izana.

      2.2. Taldeko kirolariak: bi baldintza hauetako bat bete behar dute: (i) 2021eko Europako Txapelketan lehen 4 sailkatuen artean emaitza bat lortu izana; (ii) 2021eko Munduko Txapelketan lehen 5 sailkatuen artean emaitza bat lortu izana.

      C taldea 2021eko Tokyoko Joko Olinpikoetan edo Paralinpikoetan edo 2022ko Pekingo Joko Olinpikoetan edo Paralinpikoetan parte hartu duten kirolariak.

      2021eko Tokioko Joko Olinpikoetan edo Paralinpikoetan parte hartu izana egiaztatu beharko dute.

      Basque Team Teknikariak beka:

      2022an Basque Team Kirolariak beka edo Atzeraeragina beka jasotzeko eskubidea duen kirolariren bat prestatzearen arduradun nagusia dela egiaztatu beharko dute.

      Atzeraeraginezko Basque Team beka:

      2021ean Basque Team Kirolariak bekaren onuradun izan beharko dute, eta, urte horretan, kirolariak lortu ez 2022an Basque Team Kirolariak beka bat eskuratzeko artikulu honetan eskatzen den emaitza edo kirol-merezimendua.

      Basque Team Support beka:

      Indarrean dagoen udako programa olinpikoan sartutako banakako proben kasuan, 2021eko Europako edo Munduko Txapelketetan parte hartu izana egiaztatu beharko dute, indarrean dagoen programa olinpikoan sartutako banakako edo taldeko probetan soilik, nahiz eta kirolariak 2022an Basque Team Kirolariak Beka batean parte hartu ahal izateko artikulu honetan eskatutako kirol-emaitza edo -merezimendua lortu ez. Indarrean dagoen neguko programa olinpikoan sartutako banakako proben kasuan, gutxienez 2021eko Europako Kopako hiru probatan parte hartuta egon beharko dute.

      Basque Team Epaileak beka:

      Nazioarteko kirol-federazioak egindako deialdi ofizialaren ondoren, 2021ean epaile gisa nazioarteko kirol-lehiaketaren batean parte hartu izana egiaztatu beharko dute, bai eta ekitaldiak (munduko txapelketak eta joko olinpiko edo paralinpikoak) garatzen modu aktiboan parte hartu izana ere, jokoa garatzeko teknika- eta kirol-arauak aplikatuz, baldin eta ekitaldi horiek programa olinpikoaren edo paralinpikoaren barruan dauden probetako kirol-lehiaketei badagozkie, eta, oinarri hauetan aurreikusitakoaren arabera, kategoria absolutukoak edo kategoria gorenekoak badira.

    3. Artikulu honen 2. apartatuan aipatzen diren kasuetan adierazitako kirol-merezimenduak ebaluatzeko eta egiaztatzeko, honako hau hartuko da kontuan:

      1. Baloratu egingo da kirolariek Nazioarteko Batzorde Olinpikoak eta Nazioarteko Batzorde Paralinpikoak aintzatetsitako nazioarteko kirol-federazioek antolatzen dituzten modalitateen lehiaketetan parte hartzea. Beste erakunde edo entitate batzuek antolaturiko lehiaketetara ere zabaldu daitezke beka hauek, betiere Joko Olinpikoetan parte hartu ahal izateko sailkapenaren ondorioetarako konputatzen badira.

      2. Oro har, soilik hartuko dira aintzat 2021. urteko urtarrilaren 1etik 2021. urteko abenduaren 31ra arte (biak barne) nazioarteko kirol-lehiaketetan eta kategoria absolutuan eta gorengo kategorian lorturiko kirol-emaitzak.

    1. Soilik konputatuko dira talde-probetan lorturiko emaitzak, baldin eta indarreko programa olinpikoaren barruan badaude.

    2. Kirol paralinpikoan, indarreko programa paralinpikoaren barruko proben kategorietan lorturiko emaitzak soilik konputatuko dira.

    3. Taldeko kiroletako proba olinpikoen kasuan, Munduko Ligetako emaitzak kontuan hartu eta baloratuko dira.

    4. Zirkuitu profesional bat duten banakako kiroletako proba olinpikoen kasuan, Munduko Banakako Rankingeko posizioa kontuan hartu eta baloratuko da; hala ere, kasu horietan ez dira kontuan hartuko Europako Txapelketetan eta Munduko Txapelketetan lortutako emaitzak, salbu eta, azken kasu horretan, Joko Olinpikoetan parte hartzeko sarbide-sailkapenerako zenbatzen diren edo zenbatuko diren probak badira.

    5. Artikulu honetako aurreko paragrafoko A.2.2 epigrafean aurreikusitako taldeko kirolarien kasuan, ez da Basque Team Support bekarik emango.

  3. «Kirol-ahalmena» kalkulatzeko (gehienez, 60 puntu) honako kontzeptu hauek izango dira aintzat: «lehiaketaren balioa» eta «lorturiko postuaren balioa».

    (Ikus .PDF)

  4. «Lehiaketaren balioa»ri dagokionez, hauexek beteko dira: «Lehiaketaren balioa»ren gehieneko balioa 50 puntukoa izango da. «Lehiaketaren balioa» 35 - 50 puntukoa izango da, kasuan kasuko nazioarteko lehiaketaren kategoriaren arabera. «Lehiaketaren balioa» zehazteko, honako maila hauek ezartzen dira:

    (Ikus .PDF)

    «Lehiaketaren balioa» 50, 40 edo 35 puntutik hasi eta mantendu edo gutxitu egingo da honako kontzeptu hauengatik:

    Kontinente partaideak:

  1. mailako probetan: puntuazioari eusten zaio baloratu beharreko proban lauzpabost kontinentek hartzen badute parte, eta honako portzentaje hauek gutxituko dira kasu hauetan:

    • 5, baldin eta 3 kontinentek hartzen badute parte.

    • 10, baldin eta 2 kontinentek hartzen badute parte.

    • 15, baldin eta kontinente 1ek hartzen badu parte.

      Herrialde partaideen kopurua:

      1. mailako probetan, puntuazioari eusten zaio baloratu beharreko proban 50 federaziok edo gehiagok hartzen badute parte, eta portzentaje hauek gutxituko dira kasu hauetan:

    • 5, baldin eta 50 federazio nazionalek baino gutxiagok hartzen badute parte.

    • 10, baldin eta 25 federazio nazionalek baino gutxiagok hartzen badute parte.

    • 15, baldin eta 10 federazio nazionalek baino gutxiagok hartzen badute parte.

  2. mailako probetan, puntuazioari eusten zaio, baloratu beharreko proban 25 federaziok edo gehiagok hartzen badute parte, eta portzentaje hauek gutxituko dira kasu hauetan:

    • 5, baldin eta 25 federazio nazionalek baino gutxiagok hartzen badute parte.

    • 10, baldin eta 10 federazio nazionalek baino gutxiagok hartzen badute parte.

    • 15, baldin eta 5 federazio nazionalek baino gutxiagok hartzen badute parte.

      1. «Lorturiko postuaren balioa»ri dagokionez, hauexek beteko dira. Gehienez 10 puntu izango dira lorturiko postuan. «Lehiaketaren balioa»ren gainean zuzenketa-koefizientea aplikatuz lortzen da haztapen hori. Izan ere, gorantz edo beherantz egingo du, kirolariak sailkapenean duen posizio erlatiboaren arabera. Balorazio positiboa izango dute txapelketa bakoitzeko lehen 15 postuek: lehen sailkatuak 10 puntu lortuko ditu, eta 0 puntu 16. postuan sailkatuak. 16. postutik atzera, balorazio negatiboa izango da; hartara, 0,0625 deskontatuko dira postu bakoitzeko.

      2. Laguntza osagarriak emateko, Basque Team Fundazioak entrenamendu- edo lehiaketa-jarduera jakin baten egokitasuna baloratuko du, baldin eta beka horren bidez finantzatu nahi bada. Egokitasuna baloratzeko, eskatzaileak dagokion memoria teknikoa, kirolekoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko ditu. Basque Team Fundazioa, bekak ematea onartzen duen ala ez erabakitzeko, diskrezionalitate teknikoko irizpideetan oinarrituko da.

      3. Basque Team 2022 Beken oinarri hauetatik kanpo geratzen dira, berariaz, dagozkien laguntzak jaso ahal izateko, azken Joko Olinpiko edo Paralinpikoen programaren barruan egon arren jokatu beharreko hurrengo probetan parte hartuko ez duten kirolariek lortutako kirol-emaitzak.

      4. Indarrean dagoen kirol-legedian (LFP eta ACB) aitortutako liga profesionaletan parte hartzen duten besteren konturako kirolari profesionalek ezin izango dituzte oinarri hauetan aurreikusitako bekak eskuratu.

  1. Ebazpena emango duen organoak bekak ematea, ez onartzea edo ukatzea erabakiko du hiru (3) hilabeteko epean, oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunetik zenbatzen hasita edo, oinarri hauen 7. artikuluaren 4.eta 5 apartatuetan aurreikusitako kasuan, interesdunak eskabidea aurkezten duenetik hasita.

  2. Zioak bildu beharko dira ebazpenean nolanahi ere, eta ebazpena banaka jakinaraziko zaie beka eskatu dutenei. Era berean, Fundazioak emandako laguntzen zerrenda argitaratuko du, erakunde horrek dituen komunikazio-kanalen bidez eskuragarri egon dadin.

  3. Baldin eta, ebazpena emateko gehieneko epea igarota ez bazaio jakinarazi eskatzaileari, eskabidea onartu ez dela ulertu ahal izango da.

  4. Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzekin edo bekekin zerikusia duten ebazpenen kontrako errekurtsoa jarri ahal izango da, jurisdikzio arrunt zibilaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazten denetik edo isilbidez ezesten denetik hasita, artikulu honetako aurreko apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz. Nahi izanez gero, errekurtso hori jurisdikzio zibil arruntean aurkeztu aurretik, interesdunak berrikusteko eskabidea aurkeztu ahal izango dio Fundazioari, dagokion erabakia jakinarazi eta hurrengo hamar egun baliodunetan; eskabide hori ebatzi ondoren, erakunde horren barruko bidea agortuta geratuko da.

  5. Laguntzak emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, betiere beken onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

Hona hemen oinarri hauetan aurreikusitako beken onuradunen betebeharrak:

  1. Goi-mailako lehiaketako kirol-jarduera egitea gutxienez 2022. urtean. Bere kirol-espezialitateari dagokion goi-mailako lehiaketetan parte hartzeko beharrezko eginkizunetarako erabili beharko ditu kirolariak bere denbora eta dedikazioa, betiere 2022. urtean ahalik eta mailarik handienean aritzeko lehian.

  2. «Laguntza Osagarriak» Beka gisa emandako zenbatekoak entrenamenduko edo lehiaketako jarduera zehatzaren kostuak ordaintzeko erabili direla justifikatzea.

  3. Fundazioak haren kirol-jarduerari buruz eskatzen dion informazio zehatza ematea.

  4. Fundazioak erabakitako egintza, ekitaldi eta jarduera ofizialetara joatea eta parte hartzea.

  5. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasuna Arautzeko Oinarriei buruzko Lege Orokorreko 50.2 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan ere ezarritakoak.

  6. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia ematea.

Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzen emakida dakarren ebazpena interesatuari jakinarazi ondoren ordainduko dira oinarri hauetako 5. artikuluan aurreikusitako bekak. Hauexen arabera egingo da ordainketa:

a) 5. artikuluko 1.1. apartatuan ezarritako laguntzak: zenbateko bereko hileko ondoz ondoko ordainketetan. Horretarako, esleitutako bekaren zenbatekoa zati emate-dataren eta ekitaldiaren amaieraren artean geratzen diren hilabeteak egingo dira.

b) 5. artikuluko 1.2. apartatuan ezarritako laguntzak: ordainketa bakarrean, kirol-lorpena edo -emaitza eskuratutakoan.

c) 5. artikuluko 2. apartatuan ezarritako laguntzak: zenbateko bereko hileko ondoz ondoko ordainketetan. Horretarako, esleitutako bekaren zenbatekoa zati emate-dataren eta ekitaldiaren amaieraren artean geratzen diren hilabeteak egingo dira.

d) 5. artikuluko 3. apartatuan ezarritako laguntzak: ordainketa bakarrean, emakida-erabakia jakinarazi ondoren. Lehendik aitortutakoaren edo emandakoaren zenbateko bereko ekarpen gehigarri bat jasotzeko eskubidea ematen dion kirol-merezimendua lortuz gero, zenbateko hori hainbanatu eta zenbateko bereko hileko ordainketetan ordainduko da.

e) 5. artikuluko 4. apartatuan ezarritako laguntzak: ordainketa bakarrean, emakida-erabakia jakinarazi ondoren.

f) 5. artikuluko 5. apartatuan ezarritako laguntzak: ordainketa bakarrean, emakida-erabakia jakinarazi ondoren.

  1. «Laguntza osagarriak»: ordainketa bakarrean, dirulaguntza emateko erabakia jakinarazi ondoren, eta eman den entrenamendu- edo lehiaketa-jarduera zehatzaren justifikazioa aurkeztu ondoren, eta, zehazki, jarduera horren hartzaileak ordaindutako gastuen edo kostuen justifikazioa aurkeztu ondoren.

  1. eta d) ataletan ezarritako kirol-lorpenak edo emaitzak egiaztatzeko, kirol-federazioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du bekaren onuradunak.

    Onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez baditu, ez da bekarik ordainduko. Era berean, zorra dagoen bitartean, ez zaie bekarik ordainduko dirua itzultzeko prozeduran daudenei.

  1. Oinarri hauetan arauturiko bekak eta sariak bateragarriak dira helburu bera izanik edozein entitate publikok edo pribatuk eman dezakeen beste edozein laguntzarekin.

    4. artikuluko a), c) eta d) ataletako bekak bateraezinak dira artikulu bereko b) letran aurreikusitako bekak jasotzearekin; beraz, oinarri hauetan aurreikusitako kirolari gisa beka baten onuradun denak ezingo du beste bat jaso teknikari gisa.

Ezin izango da laguntza ordaintzeko eskatu eta, hala denean, bidezkoa izango da jasotako dirulaguntzak itzultzea eta laguntza ordaintzen denetik aplikatu beharreko berandutze-interesak eskatzea honako kasu hauetan:

  1. Laguntza jasotzeko baldintzak bete barik lortzea edo lortu izana.

  2. Onuradunak 12. artikuluan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

  3. Euskadiko Ogasun Orokorra Antolatzen duten Printzipioen Legearen 53. artikuluko 1. eta 2. apartatuetako edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluko edozein kausa, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 91., 92. eta 93. artikuluetan.

    Itzulketa-prozedurak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko titularrak egingo ditu. Prozedura horien instrukzioa Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari dagokio.

    Itzulketa-prozedurak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera egingo dira.

    Artikulu honetan aurreikusitako itzulketa-prozedurek ez diote kalterik egingo dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko zehapen-araubideari.

Erantzulea: Fundación Basque Team Fundazioa.

Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan 2022. urtean goi-mailako kirola sustatzeko dirulaguntzen kudeaketa.

Legitimazioa: Fundazioaren interesak betetzeko beharrezko tratamendua.

Hartzaileak: arlo horretan eskumenak dituzten herri administrazioei eman ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

Eskubideak: bere datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, baita datuen tratamendua mugatzea edo aurkaratzea ere, informazio gehigarrian azaltzen denez.

Informazio gehigarria: honako eskubide hauek ditu edozein interesdunak:

Eskuratzea: hari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari diren edo ez berrestearen inguruko jakinarazpena jasotzea tratamenduaren erantzulearen aldetik eta, hala denean, datuok eskuratzeko eskubidea.

Zuzentzea: hari dagozkion eta zuzenak ez diren datu pertsonalen zuzenketa lortzeko eskubidea eta osoak ez diren datu pertsonalak osatzeko eskubidea, adierazpen gehigarriaren bidez ere bai.

Ezabatzea (ahazteko eskubidea): hari dagozkion datu pertsonalen ezabaketa lortzeko eskubidea, honako inguruabar hauetako bat gertatzen denean:

datuak biltzeko edo beste modu batean tratatzeko helburuekin lotuta dauden eta dagoeneko beharrezkoak ez diren datu pertsonalak;

interesatuak tratamenduaren oinarria den baimena kentzea eta tratamendu horrek beste edozein oinarri juridikorik ez izatea;

interesatua tratamenduaren kontra agertzea eta tratamendurako bestelako zio legitimoak nagusitzen ez badira;

datu pertsonalak legez kontra tratatuak izatea;

datu pertsonalak ezabatu behar izatea lege betebehar bat betetzeko;

informazioaren gizartearen zerbitzuen eskaintzaren inguruan lorturiko datu pertsonalak.

Datu pertsonaletarako edozein esteka ezabatzeko eskubidea datu horiek ezabatu beharra dagoenean.

Muga: bere datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea honako kasu hauetan:

datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen denean, erantzuleak datu horien zehaztasuna egiaztatu ahal izateko epean;

tratamendua legez kontrakoa denean eta interesatua datu pertsonalak ezabatzearen kontra dagoenean eta horren ordez datuen erabilera mugatzeko eskatzen duenean;

Erantzuleak dagoeneko datu pertsonalak behar ez dituenean tratamenduaren helburuetarako, baina interesatuak datuok behar dituenean erreklamazioak egin, erabili edo defentsa egiteko;

interesatua tratamenduaren kontra agertzen denean, erantzulearen zio legitimoak interesatuaren zioei nagusitzen zaizkien egiaztatzen diren bitartean.

Eramangarritasuna: interesdunak eskubidea izango du datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko, bai eta beste tratamendu-arduradun bati bidaltzeko ere, tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten bada.

Tratamendu automatizatua: interesdunek eskubidea izango dute tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta beraiengan ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dituen erabaki baten objektu ez izateko, profilak egitea barne.

Interesdunak bere eskubideak balia ditzake tratamenduaren arduradunaren aurrean. Horrez gain, edozein erreklamazio aurkez dezake Datuak Babesteko Euskal Bulegoan, eta aldez aurretik datuak babesteko ordezkariari helaraz diezaioke erreklamazioa.

2. GEHIGARRIA

BASQUE TEAM 2022 PROIEKTUEN OINARRIAK

Oinarri hauen xedea da Fundación Basque Team Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-erakundeei laguntzak emateko araubidea arautzea, nazioarteko goi-mailako kirol-lehiaketan euskal ordezkaritza handia izan dezaten eta goi-mailako kirol-mailako emaitzak lor ditzaten.

  1. Goi-mailako proiektuetarako laguntzen definizio orokorraren barruan, oinarri hauetan jasotzen diren laguntza motak sartzen dira.

  2. Oinarri hauetako erreferentzia guztiak «kirola»ren esparruan egiten dira. Horretarako, goi-mailako kiroltzat hartzen da Euskadirentzat interesgarria den kirol-jarduera, funtsezko faktorea baita Autonomia Erkidegoaren kirol-garapenean, oinarrizko kirola sustatzeko duen mailagatik eta goreneko mailako kirol-lehiaketa ofizialetan duen ordezkaritza-funtzioagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuaren 3.1 artikuluan ezarritako terminoetan.

  3. Beka hauen ondorioetarako, honako definizio hauek ezarri dira:

    1. Kirol-erakundetzat hartzen dira Euskadiko kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legean definituta daudenak: kirol-klubak, kirol-elkarteak eta euskal kirol-federazioak.

    2. Goi-mailako kirol-proiektutzat hartzen da kirolari bati baino gehiagori zuzendutako plangintza, hau da, nazioarteko goi-mailako kirol-lehiaketan euskal kirolarien ordezkaritza handia ahalbidetzeko eta goi-mailako emaitzak lortzeko helburuarekin kirol-erakunde batek bere artean antolatutako jarduera-multzo bat, aurrekontu baten eta denbora-tarte jakin baten mugen barruan.

    3. «Kirol-modalitateak eta -diziplinak» dira Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-federazioak arautzen dituen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuko I. eranskinean eta garapenerako hurrengo arau-xedapenak beren-beregi bilduta daudenak.

    4. «Kategoria absolutua» da diziplina bakoitzeko goren mailako kirol-lehiaketa egiten deneko adin-kategoria kirol-modalitate jakin baten baitan.

    5. «Kategoria gorena» banaketa edo talde mailarik handiena da lehiaketa hainbat mailatan antolatuta dagoenean.

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte hala eskatzen duten kirol-erakundeek, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. Legez eratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta egotea.

    Baldintza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroak emandako ziurtagiri edo ebazpenaren bidez egiaztatuko da.

  2. Onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere. Erakunde onuradunei laguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen esparruan hasi den eta oraindik izapidetzen ari den itzulketa- edo zehapen-prozedura oro.

    Baldintza hori erakunde eskatzaileak aurkeztu beharreko ziurtagirien bidez egiaztatuko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitako moduan edo baldintzetan.

  3. Ezin izango dute dirulaguntzarik jaso Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan jasotako egoeraren batean dauden erakundeek. Ezin izango dituzte deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak eskuratu dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta horretarako ezgaitzen dituen legezko debekurik dutenek ere, sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik gertatutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz, dagokion zehapenean ezarritakoaren arabera.

    Baldintza hori erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da, eta erakunde eskatzailearen legezko ordezkariak sinatu beharko du, oinarri hauen VIII. eranskineko ereduaren arabera.

  4. Goi-mailako kirol-proiektu bat izatea, honako hauekin:

    1. Zioen azalpena.

    2. Euskal kirolariek Joko Olinpikoetan parte hartzera bideratutako helburuen zerrenda.

    3. Proiektua osatzen duten euskal kirolarien zerrenda; zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da, proiektuan parte hartzea onartzen dutela adieraziz.

    4. Proiektuaren ezaugarrien eta garapenaren deskribapena, plangintza eta lan-dinamika barne.

    5. Proiektua garatzeko dituen edo izango dituen giza baliabideen zerrenda.

    6. Proiektua gauzatuko litzatekeen azpiegitura eta ekipamenduen edo lantokien zerrenda eta deskribapena.

    7. Diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.

      Kirol-proiektuaren aurkezpena oinarri hauen IX. eranskineko ereduaren arabera egin beharko da.

  1. Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzak euskal kirolariek, oro har, abian den zikloan (Paris 2024) edo, salbuespen gisa, hurrengo ziklo olinpikoan (Los Angeles 2028) parte hartzera bideratutako goi-mailako kirol-proiektuak gauzatzeko dira.

  2. Laguntza hauek jaso ditzaketen kirol-erakundeek garatutako kirol-proiektuak goi-mailako kirolariak diren euskal kirolarientzako sortu eta bideratu beharko dira, bai eta beren kirol-ibilbideagatik edo emaitzengatik eskabidea egiten den unean goi-mailako maila lortzetik bereziki gertu dauden euskal kirolarientzako ere.

  3. Kirol-proiektuek 2 eta 4 urte arteko iraupena izango dute, eta programa olinpikoaren barruko probetara zuzenduta egongo dira.

  4. Laguntza hauetatik kanpo geratzen dira Fundación Basque Team Fundazioarekin akordioa edo hitzarmena sinatuta duten kirol-erakundeek garatutako goi-mailako kirol-proiektuak, estrategikoak edo lehentasunezkoak direlako. Proiektu estrategiko horiek honako modalitate edo diziplina hauei dagozkie: surfa, slalom piraguismoa, neguko kirolak eta kirol egokitua.

  5. Laguntza hauetatik kanpo geratzen dira liga profesionaletan parte hartzen duten kirol-erakundeak.

  1. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzetarako gehieneko zenbatekoa 240.000 eurokoa izango da.

  2. Deialdi honetan aurreikusitako laguntza bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 40.000 eurokoa izango da.

  3. Deialdi honetan aurreikusitako goi-mailako kirol-proiektuetarako laguntzen gehieneko kopurua 6 izango da.

  4. Ezarritako laguntzen gehieneko zenbatekoa ematen ez bada, sortzen diren soberako zenbatekoak ez dira banatuko goi-mailako kirol-proiektuetarako laguntzak jasotzen dituzten erakundeen artean.

  1. Deialdi honen babesean laguntzak eskatzeko epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Erakunde interesdunek prozedura honen eskabideari buruzko izapide guztiak egin ahal izango dituzte egoitza elektronikoaren bidez: www.basqueteam.eus/

  3. Eskabideak IX. eranskina erabiliz aurkeztu beharko dira.

  4. Erakundeek euskaraz edo ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz) aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta dokumentazioa, nahi duten moduan. Halaber, prozeduran zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  5. Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarriak definitzen dituzten baldintzak.

  6. Erakunde eskatzaileek eskabidea bakarra aurkeztu beharko dute kirol-diziplina bakoitzeko. Bat baino gehiago aurkezten badituzte, dagokion zuzenketa eskatuko zaie.

  1. Erakunde eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituztela egiaztatzea, agintari eskudunek emandako ziurtagiriak aurkeztuz.

  2. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.6 eta 51.1 bis artikuluak aplikatuz, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, honako betebehar hauek egiaztatuko dira eskabide-orri normalizatuan:

    Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu eta, hala badagokio, jaso direla jakinaraztea.

    Erakunde eskatzailea legez eratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta dagoela.

    Erakunde eskatzaileak, edozein hedapen-modutan, proiektuan parte hartuz gero, Fundación Basque Team Fundazioaren laguntza jasoko duela.

    Erakunde eskatzaileak ez duela laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik, edo ez duela horretarako legezko debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

    Dirua itzultzeko prozeduran sartuta ez egotea.

  3. Eskabidearekin batera, goi-mailako kirol-proiektua azaltzeko edo deskribatzeko agiri bat aurkeztu beharko da, oinarri hauetako 3. artikuluko 4. paragrafoan aurreikusitakoaren arabera.

  4. Fundación Basque Team Fundazioak eskabidea ebaluatzeko eta laguntza emateko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio osagarri guztia eskatu ahal izango du.

  5. Aurkeztutako dokumentazio guztiak hizkuntza inklusiboa eta ez-sexista izan beharko du. Gainera, emandako datu guztiak sexuaren arabera bereizi behar dira.

  1. Eskabidea izapidetzeko onartzeko eskatutako dokumenturik ez dagoela edo akats formalak daudela ikusten bada, edo alegatutako dokumentazioan akatsak daudela ikusten bada, erakunde interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean akatsa zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, atzera egin duela ulertuko dela, edo atzera egin duela bere eskubideari buruzko ebazpenean.

  2. Erakunde eskatzaileren batek eskabidea aurrez aurre aurkezten badu, aurkezpen elektronikoaren bidez zuzentzeko eskatuko zaio. Ondorio horietarako, eskabidea aurkezteko datatzat hartuko da aurkezpen elektronikoa egin den eguna.

Fundacion Basque Team Fundazioaren Patronatuari dagokio, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak baimena eman ondoren, oinarri hauetan aurreikusitako bekak ematea. Bekak ematearekin lotutako prozedurak Patronatuko idazkariak kudeatuko ditu, eta, horretarako, Fundazioaren administrazio-zerbitzuez baliatu ahal izango da.

Eskabideak irizpide eta baremo hauen arabera aztertuko dira:

  1. 6 laguntza-eskabidea baino gehiago aurkezten badira, oinarri hauetan aurreikusitako irizpideak aplikatuz balorazio edo puntuazio handiena lortu dutenak izango dira onuradunak.

  2. Kirol-klub edo kirol-elkarte bat kirol-modalitate eta -diziplina jakin baterako laguntza baten onuradun izateko, dagokion kirol-federazioari eskatu edo eman ez behar zaio.

  3. Kirol-modalitate eta -diziplina bereko proiektuei dagokienez, ezingo zaie laguntzarik eman kirol-erakunde bati baino gehiagori.

  4. Proiektu bakoitzari emandako puntuazioa honako irizpide eta balorazio hauen emaitza izango da:

    (Ikus .PDF)

    Puntuazioak kalkulatzeko, aurreko taulari jarraituz, honako hauek hartuko dira kontuan:

    Puntuazioak:

    Azken puntuazioa apartatuetako puntuazioen batuketatik lortzen da (gehieneko puntuazioa: 110 puntu).

    Apartatu bakoitzaren puntuazioa azpiapartatuen puntuazioen baturatik lortzen da, ezarritako gehienekora arte.

    Azpiapartatu bakoitzaren puntuazioa itemen puntuazioen baturatik lortzen da, ezarritako gehienekora arte.

    Munduko txapelketak baloratzeko (1.2 azpiapartatua):

    Munduko txapelketa 4 urtean behin egiten den kiroletan, azken 4 urteetako emaitzarik onena hartzen da erreferentziatzat.

    Azken bi urteetan munduko txapelketa egin behar izan den kiroletan eta pandemiagatik jokatu ez den kiroletan, azken 4 urteetako emaitzarik onena zenbatuko da.

  5. Edozein proiektuk gutxienez 50 puntu lortu beharko dituela laguntza bat jaso ahal izateko ezartzen da.

Oinarri hauetan araututako laguntzak bateragarriak dira edozein erakunde publikok edo pribatuk helburu bererako eman ditzakeen beste edozeinekin.

  1. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak emateko ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, deialdi-agindu hau indarrean sartzen den egunetik zenbatzen hasita.

  2. Ebazteko epea igaro eta interesdunari jakinarazi ez bazaio, eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da. Hala ere, 8. artikuluan aurreikusitakoa aplikatzekoa denean, ebazteko epea eten egingo da izapide horrek eskatzen duen denboraz, jakinarazpena jaso izanaren eta erantzuteko epearen arabera.

  3. Laguntzen ebazpena erakunde eskatzaileei jakinaraziko zaie, jaso dela egiaztatzeko aukera emango duen eta ondorio administratiboetarako baliozkoa izango den mekanismo baten bidez, Fundación Basque Team Fundazioari aplikatu beharreko xedapenekin bat etorriz. Era berean, Fundazioak emandako laguntzen zerrenda argitaratuko du, erakunde horrek dituen komunikazio-kanalen bidez eskuragarri egon dadin.

  4. Jakinarazten den ebazpenaren aurka, edo ebazteko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek ezin izango dute administrazio-arloko errekurtsorik aurkeztu. Erreklamazio judiziala aurkez daiteke jurisdikzio zibil arruntaren bide eta prozeduren bidez.

  1. Laguntza 2 ordainketatan ordainduko da. Lehenengo ordainketa, sinatzen den unean, laguntza eman ondoren, emandako zenbatekoaren % 70ekoa, eta, bigarrena, gainerako zenbatekoa, abenduan, 15. artikuluan aurreikusitako oinarrietan dirulaguntza justifikatu ondoren.

  2. Erakunde onuradunek egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak eta segurtasunarekiko betebeharrak, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.

Oinarri hauetan araututako laguntzen onuradunek, nolanahi ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 48. artikulutik 53.era artekoetan araututako betebeharren araubidea bete beharko dute, eta, zehazki, honako hauek bete beharko dituzte:

  1. Finantzatutako jarduera egitea.

  2. Emandako laguntza onartzea. Alde horretatik, laguntza eman zaiela jakinarazi eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek laguntzari berariaz eta idatziz uko egiten ez badiote, laguntza onartu dutela ulertuko da.

  3. Laguntza oinarri hauetan adierazitako eta eskabidean aurkeztutako memorian eta aurrekontuan berariaz jasotako gastuak ordaintzeko erabili beharko da.

  4. Fundación Basque Team Fundazioari bere eginkizunetan diharduela deialdi honen kontura jasotako laguntzei buruz eskatzen zaion informazioa ematea.

  5. Basque Team Fundazioari jakinaraztea diruz lagundutako jarduerak finantzatzen dituzten bestelako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratu dituela. Jakinarazpen hori jakin bezain laster egin beharko da, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.

  6. Kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta behar bezala ikuskatutako gainerako dokumentuak edukitzea, kasu bakoitzean onuradunari aplika dakiokeen merkataritza- eta sektore-legeriak eskatutako moduan, bai eta laguntzak arautzen dituzten oinarrietan eskatutako kontabilitate-egoerak eta berariazko erregistroak ere, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ahalmenak behar bezala baliatzen direla bermatzeko.

  7. Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztapen- eta kontrol-jardueren xede izan baitaitezke.

  8. Fundación Basque Team Fundazioari dei egitea planak, programak edo proiektuak garatzeko egiten diren ekintza publikoetarako.

  9. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoa betez, diruz lagundutako jarduerarekin lotutako ekintzetan ez du hizkera sexistarik erabiliko. Emakumeen eta gizonen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez dagoela bermatuko du.

  10. Jasotako funtsak itzultzea, deialdi hau arautzen duen araudian jasotako kasuetan.

  11. Laguntzen emakida zabaltzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14.8 artikulua.

  1. Justifikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, 2022ko abenduaren 1a baino lehen, oinarri hauetan ezarritako jarraibideen arabera eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.

  2. Justifikazio-agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Laguntza ematean ezarritako baldintzak betetzeari buruzko memoria zehatza, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita.

    2. Gastuak jatorrizko fakturen bidez eta froga-balio baliokidea duten jatorrizko dokumentuen bidez egiaztatuko dira. Agiri horiek merkataritzako trafiko juridikoan baliozkoak izango dira, edo administrazio-eraginkortasuna izango dute, erregelamendu bidez ezarritako moduan. Gastuak faktura elektrikoen bidez ere egiaztatu ahal izango dira, baldin eta zerga-arloan onartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte. Diruz lagundutako jardueraren zenbateko osoaren baliokidea izango da egiaztapena.

    3. Finantzatutako jardueraren dokumentazio guztiaren (grafikoa, fotografikoa edo ikus-entzunezkoa) aleak, Fundación Basque Team Fundazioaren lankidetza berariaz jasotzen dutenak, emakidaren ebazpenean ezarritako baldintzen arabera.

    4. Plan, programa edo proiektuaren kostuaren kontuen behin betiko balantzea, diru-sarrera eta gastu guztiak jasoz, bereziki xede bererako emandako beste edozein laguntzaren zerrenda, baldin eta eskabideak aurkezteko unean laguntza horien eraginkortasunaren berri ez bazen.

  1. Gastu finantzagarritzat joko dira kirol-jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak eta 2022. urtean egiten direnak.

  2. Erakunde onuradunek honako kontzeptu hauek finantzatzeko erabili beharko dituzte oinarri hauetan aurreikusitako laguntzak:

    Garatutako proiektua gauzatzeko giza baliabideak (zuzendaritza teknikoa, entrenamenduan laguntzeko langileak, etab.) eskuratzea.

    Kirol-errendimendua lortzeko zerbitzu profesionalak ematea.

    Goi-mailako lehiaketen aurreko kontzentrazioak.

    Kontzentrazioak altitudean.

    Prestakuntzan lagungarri diren nazioarteko lehiaketak.

    Beste selekzio edo talde batzuen aurkako berariazko kirol-ekitaldiak.

  3. Finantzatutako gastuen eskuratze-kostua ezin izango da merkatuko balioa baino handiagoa izan, inola ere ez.

  4. Egindako gastutzat hartuko da justifikazio-aldia amaitu aurretik benetan ordaindu dena.

  5. Finantzatutako gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, onuradunak, gutxienez, hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu, zerbitzua emateko konpromisoaren kontratua egin aurretik, baldin eta hornitzaile horien ezaugarri bereziak ez badira, edo, bestela, zerbitzua emateko behar adina eskaintza ez badaude.

    Aurkeztutako eskaintzen artean, justifikazioan edo, hala badagokio, laguntza-eskabidean aurkeztu beharko da aukeraketa, efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko da hautaketa, proposamen ekonomiko onuragarrienari ez dagokionean.

  6. Finantza-gastuak, aholkularitza juridiko edo finantzarioaren gastuak, notariotza- eta erregistro-gastuak, finantzatutako proiektua egiteko peritu-gastuak eta berariazko administrazio-gastuak diruz lagun daitezke, baldin eta finantzatutako jarduerarekin zuzenean lotuta badaude eta jarduera behar bezala prestatzeko edo gauzatzeko ezinbestekoak badira.

    Honako hauek ez dira inola ere diruz lagun daitezkeen gastuak izango:

    1. Banku-kontuen interes zordunak.

    2. Interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak.

    3. Prozedura judizialen gastuak.

  7. Zergak gastu finantzagarriak izango dira erakunde onuradunak benetan ordaintzen dituenean. Inola ere ez dira gastu finantzagarritzat hartuko zeharkako zergak, berreskuratu edo konpentsa badaitezke, ezta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.

  8. Zeharkako kostuak finantzatutako jarduerari egotzi beharko dizkio erakunde onuradunak, oro har onartutako kontabilitate-printzipio eta -arauen arabera arrazoiz dagokion zatian, betiere kostu horiek jarduera benetan egiten den aldiari badagozkio.

Laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatuz gero, betiere laguntzaren xedea bete dela ulertzen bada, eta, hala badagokio, edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako beste dirulaguntza eta laguntza batzuk batera eskuratuz gero, laguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da, araudi erregulatzailean ezarritako epeetan, eta beti ere dirulaguntzen arauak onuraduna izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira. Horretarako, Fundación Basque Team Fundazioak likidazio-ebazpena emango du, emandako dirulaguntzen zenbatekoak berregokitzeko.

  1. Ez-betetze kasuak azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritakoak dira.

  2. Ez-betetze horiek gertatzen direla egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak itzuli beharko zaizkio Fundación Basque Team Fundazioari, legez dagozkion berandutze-interesak gehituta, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Itzulketa-prozedurak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera egingo dira.

  1. Arduraduna: Fundación Basque Team Fundazioa.

  2. Xedea: goi-mailako kirol-proiektuetarako laguntzak kudeatzea 2022an.

  3. Legitimazioa: goi-mailako kirol-proiektuetarako laguntzen kudeaketa betetzeko beharrezko tratamendua (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina).

  4. Hartzaileak: gai honetan eskumenak dituzten administrazio publikoei eman ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

  5. Eskubideak: zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta datuen tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko eskubidea ere, informazio gehigarrian azaltzen den bezala.

  6. Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara:....

  7. Deialdi honetan parte hartzen duten pertsonek baimena ematen dute Fundación Basque Team Fundazioak emandako datuak erkatzeko eta administrazio publikoetan aurkeztutako dokumentuen egiazkotasunari buruzko egiaztapenak egiteko, laguntzen onuradun izateko eskatutako baldintzak betetzen diren eta betetzen jarraitzen duten egiaztatzeko.

    Getxo, 2022ko otsailaren 23a.

    Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

    BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.