Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 19koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez ondoriorik gabe uzten baita honako agindu hau: Agindua, 2022ko maiatzaren 2koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio 36 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari Basauriko udalerrian, Ramon eta Kareaga kalean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 103
  • Hurrenkera-zk.: 2328
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/19
  • Argitaratze-data: 2022/05/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak zuzenean sustatu ditu araubide autonomikoko 36 zuzkidura-bizitoki Basauriko Ramon eta Kareaga kalean, eta bera da titularra. Sustapenaren espediente-zenbakia EB2-0418/16-11-000 da.

Bigarrena. 2016ko urriaren 31n, orduko Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Basauriko Udalak hitzarmen bat sinatu zuten San Migel Mendebaldeko sektorean zuzkidura-bizitokiak sustatzeari buruz. Sailak konpromisoa hartu zuen zuzkidura-bizitokiak sustatzeko interesa zuen udalerri bakarra Basauri izendatzeko, eta udalerri horretako herritarrak izateko lehentasunezko hartzaileak. Gainera, 4 zuzkidura-bizitoki kanpo uzteko aukera ezarri zen hirigintza-jarduketetarako eta/edo udal-baliabideetarako.

2016ko azaroaren 11n, Basauriko Udalak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak akordio bat sinatu zuten, eta bertan ezartzen zen sustapena, batez ere, prozedura hasten duen agindua argitaratu baino hiru urte lehenagotik gutxienez udalerrian erroldatutako gazteentzat izango zela.

Hirugarrena. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko maiatzaren 2ko Aginduaren bidez, hasiera eman zitzaion Basauriko Ramon eta Kareaga kalean 36 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2022ko maiatzaren 13an.

Aginduan, akats baten ondorioz, ez da jasotzen 4 zuzkidura-bizitoki sustapenetik kanpo uztea, lehen aipatutako hitzarmenean adostutakoa betetzeko, ez eta Etxebiden izena eman duten titularretako batek, gutxienez, agindu hau argitaratu baino 3 urte lehenagotik Basaurin erroldatuta egon behar izatea ere.

Lehenengoa. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari dagokio agindu hau ematea, araudi hauetan ezarritakoak ahalbideturik: Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretua hirugarren xedapen gehigarria, zehazki (aurrerantzean, 39/2008 Dekretua); eta etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Agindua 48. artikulua, zehazki (aurrerantzean, 2012ko urriaren 15eko Agindua).

Bigarrena. 2016ko urriaren 31n, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Basauriko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu zuten mendebaldeko San Miguel eremuan zuzkidura-bizitokien sustapenari heltzeko. Hitzarmen horren laugarren klausulan, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak konpromisoa hartu zuen Basauri deklaratzeko zuzkidura-bizitokien sustapeneko udalerri interesdun bakarra. Gauzak horrela, udalerri horretako herritarrak izango dira lehentasunezko hartzaileak.

Gainera, ezartzen da Basauriko Udalak, Bidebi SL udal-sozietate publikoaren bitartez, lau zuzkidura-bizitokiren bazterketa proposatu ahal izango duela, lehentasunezko hartzaileak hirigintza-jarduerek eta/edo udal-premiek ukitutako pertsonak izanik.

2016ko azaroaren 11n, Basauriko Udalak eta Sailak akordio bat sinatu zuten. Akordio horren arabera, sustapena, lehentasunez, udalerrian gutxienez hiru urteko antzinatasunarekin erroldatuta dauden gazteentzat izango da, prozedura hasteko agindua argitaratzen den data kontuan izanda.

Hirugarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak ezartzen duenez, herri-administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Basauriko Ramon eta Kareaga kalean 36 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko maiatzaren 2ko Aginduak ez zuen kontuan hartu, batetik, 2016ko urriaren 31ko hitzarmenean ezarritako 4 zuzkidura-bizitokiak kanpo utzi ahal izango zirela, eta, bestetik, Etxebiden izena emanda dauden pertsonetako batek, gutxienez, Basaurin 3 urteko errolda-antzinatasuna egiaztatu behar zuela esleipen prozedurari hasiera ematen dion aginduaren argitalpen-data kontuan izanda 2016ko azaroaren 11ko akordioan dago jasota.

Lehenengo kasuan, Basauriko Udalak ez zuen aurretik aurkeztu lau etxebizitzak baztertzeko eskaerarik, eta, bigarren kasuan, ez zen kontuan hartu 2016ko azaroaren 11n sinatutako akordioa.

Bi akatsak egiaztatu ditu sail honek, eta, horien garrantzia kontuan hartuta, beharrezkotzat jotzen da 2022ko maiatzaren 2ko Agindua ondoriorik gabe uztea, estipulazio horiek sartu ahal izateko eta, horrela, Basauriko Udalarekin hartutako konpromisoa betetzeko.

Atzemandako akatsak konpondu ostean, aipatutako esleipen prozedurari hasiera emango dion agindua argitaratuko da.

Horrenbestez, aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta aplikagarri diren gainerakoak aztertu ondoren, honako hau

Lehenengoa. Ondoriorik gabe uztea honako agindu hau: Agindua, 2022ko maiatzaren 2koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio 36 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari Basauriko udalerrian, Ramon eta Kareaga kalean.

Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Errekurtso biak aurkezteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 19a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MAR虯 ARRIOLA L覲EZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.