Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko irailaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Carmelitas-Sagrado Corazón» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari unitateak gehitzeagatik emandako baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 203
  • Hurrenkera-zk.: 4563
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/28
  • Argitaratze-data: 2022/10/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Vitoria-

Gasteizko (Araba) «Carmelitas-Sagrado Corazón» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak baimena eskatu du Lehen Zikloko bi unitate berri irekitzeko eta martxan jartzeko, urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat (urtebeteko gelak). Aztertu dugu horri dagokion espedientea.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatutako dokumentazioa erantsi zaio espedienteari, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horren berri eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuei baimenak emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); 15/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituena eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena. Azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Kode zenbakiak: 010229 eta 01001309.

Lurralde historikoa: Araba.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua (HLBHIP).

Izen espezifikoa: «Carmelitas-Sagrado Corazón».

Titularra: HH Carmelitas de la Caridad.

Helbidea: Foru kalea 49.

Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko bi unitate gehitzea urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat (urtebeteko gelak).

Ikastetxearen ondoriozko osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa:

3 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, 39 ikaslerentzat (13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

4 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, 72 ikasleentzat (18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikasleentzat (25 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikasleentzat (25 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostu (30 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 8 unitate, 280 ikasleentzat (35 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENengoA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzarik jaso denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 28koa.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.