Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko irailaren 26koa, Hezkuntza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua zabaltzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 194
- Hurrenkera-zk.: 4348
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/09/26
- Argitaratze-data: 2022/10/10
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
- Azpigaia: Herrizaingoa
Testu legala
Azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuak (urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretuak aldatua), Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen du.
Dekretu horiek ezartzen dutenez, ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenaren erdi biak urte bitik behin berrituko dira, txandaka.
Herri-ikastetxeetako Ordezkaritza-organo goreneko kideen azken hautespena 2020-2021 ikasturteko lehen hiruhilekoan egin zen eta, beraz, 2022-2023 ikasturteko lehen hiruhilekoan egin behar da hurrengo berrikuntza.
Hezkuntzako sailburuari dagokio dagokion hauteskunde-prozesua gauzatzeko epea zabaltzea.
Hori dela-eta, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau
Hauteskunde-prozesua Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen duen azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuan (urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretuak aldatua) xedatutako moduan egingo da.
Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 26a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 11/2007 DEKRETUA, urtarrilaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetan Ordezkaritza Organo Gorena Hautatzeko eta partzialki berritzeko prozesua arautu duen Dekretua aldatzen duena.
- Ikus: 258/1996 DEKRETUA, 1996ko azaroaren 12koa, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetan OrdezkaritzaOrgano Gorena hautatzeko eta partzialki berritzeko prozesua arautzen duena.