Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko apirilaren 1ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez indarrik gabe uzten baita honako agindu hau: Agindua, 2021eko abenduaren 28koa, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan hegazti-gripearen aurka hartu beharreko prebentzio-neurriak ezartzen baitira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 1598
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/04/01
  • Argitaratze-data: 2022/04/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021ean, H5N8 azpimotako hegazti-gripearen hainbat foku eta are gehiago H5N1 azpimotakoak agertu ziren estatu kideetako etxe-hegaztietan, basa-hegaztietan eta hegazti gatibuetan, Euskal Autonomia Erkidegoa zeharkatzen duten hegaztien migrazio-ibilbide beretan.

Horregatik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko abenduaren 28ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko hegazti-ustiategietan hegazti-gripearen aurka hartu beharreko hainbat prebentzio-neurri ezarri ziren (2022ko urtarrilaren 10eko EHAA, 5. zk.). Neurri horiek biosegurtasuna, erregistroak eta datu-baseak, zaintza aktiboa eta zaintza pasiboa indartzera bideratuta zeuden.

Era berean, aipatutako 2021eko abenduaren 28ko Aginduaren bosgarren ebatzian ezartzen da neurriak aldatu edo kendu egin daitezkeela inguruabar epizootikoak eta gaixotasunaren bilakaera kontuan hartuta.

Gaixotasunak ez du inolako eraginik Euskal Autonomia Erkidegoan, hegaztien migrazio-denboraldia amaitu da, eta, ondorioz, gaur egun dagoen osasun-arrisku txikia denez, 2021eko abenduaren 28ko Aginduan aurreikusitako neurriak kendu behar dira. Alde horretatik, Foru Aldundietako abeltzaintza-zerbitzuek eta Eusko Jaurlaritzak 2022ko martxoaren 25ean egindako bileran, gai hori jorratu zen, eta aho batez erabaki zen debeku hori kentzea gomendatzea.

Hori dela bide, honako hau

Lehenengoa. Neurriak kentzea.

Indarrik gabe uzten da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko abenduaren 28ko Agindua, zeinaren bidez ezarri baitziren Euskal Autonomia Erkidegoko hegazti-ustiategietan hegazti-gripearen aurkako hainbat prebentzio-neurri (2022ko urtarrilaren 10eko EHAA, 5. zk.).

Bigarrena. Errekurtsoak.

Agindu honek agortu egiten du administrazio-bidea, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoa betez. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean.

Hirugarrena. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 1a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.