Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko abenduaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2025-2026ko ikasturtean izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 4
  • Hurrenkera-zk.: 78
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/12/18
  • Argitaratze-data: 2025/01/08

Testu legala

Urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren 10. artikuluan ezartzen denaren arabera, urtero, hezkuntzako eskumena duen sailburuaren agindu baten bidez, eskabideak aurkezteko epe komuna irekiko da eta prozedurako hurrengo faseei dagozkien epeak ezarriko dira (Euskal Autonomia Erkidegoan hezkuntzako eskumena duen sailaren agindupeko ikastetxe publikoetan eta Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxe pribatuetan, baita oinarrizko lanbide heziketa ematen den udalaren ikastetxe publikoetan ere, ikasleak onartzea nahiz eskolatzea arautzen du 1/2018 Dekretuak).

Bestalde, 1/2018 Dekretua aldatzen duen azaroaren 2ko 132/2022 Dekretuak (2022ko azaroaren 14ko EHAA) zenbait aldaketa sartzen ditu ikasleak onartzeko prozesuan, eta garrantzitsuenetako bat da berariazko hezkuntza-laguntza premiak dituzten ikasletzat jotzea, besteak beste, hezkuntza- eta gizarte-zaurgarritasun egoeran daudenak. Alde horretatik, dekretu horrek, indarreko oinarrizko araudiarekin bat, xedatzen du mota horretako ikasleentzat plaza-erreserba bat ezartzeko derrigortasuna egikaritu behar dela ikastetxe bakoitzeko berariazko hezkuntza-laguntza premiak dituzten ikasleen ehunekoa kontuan hartuta.

Halaber, aipatutako 132/2022 Dekretuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzaren abenduaren 21eko 17/2023 Legeak azpimarratzen dute garrantzitsua dela eskolako plazen eskaintza eskolatze-behar errealetara egokitzea, eskaintza gehiegi edo gutxiegi egotea ekiditeko. Laburbilduz, eskaintzaren planifikazioak eta onartzeko prozesua arautzen duten mekanismoek aniztasuna eta zaurgarritasuna modu orekatuan banatu behar dute funts publikoekin finantzatutako ikastetxe publiko guztien artean, ikasleak arrazoi sozioekonomikoengatik edo beste batzuengatik bereiztea ekiditeko.

Onarpen-prozesua arautzen duten aurreko aginduek (bata 2023ko abenduaren 21ekoa eta 2023-2024 ikasturterakoa, eta bestea, ordea, 2023ko abenduaren 20koa eta 2024-2025 ikasturterakoa), 132/2022 Dekretuak sartutako araudi berria aplikatuz, zenbait neurri jasotzen zituzten aurreko bi paragrafoetan aipatutakoaren ildotik, ikasleak arrazoi sozioekonomikoengatik edo bestelako arrazoiengatik bereiztea saihesteko. Agindu honen bidez, jarraipena eman nahi zaio lehenago aipatutako prozesuetan arrakastaz ezarritako jarduera-ildoari, hezkuntza-sisteman sartzeko mailetatik sustatu nahi baita dibertsitatea eta zaurgarritasuna gero eta modu orekatuagoan banatzea funts publikoen bitartez finantzatzen diren ikastetxe guztien artean.

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoekin ordaindutako ikastetxeetan, 2025-2026 ikasturteko ikasleak onartzeko prozesuan bete beharko diren egutegia eta prozedura-arauak ezarri behar dira. Hori dela eta, hau

Agindu hau aplikagarria izango da Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan eta ikastetxe pribatu itunduetan, honako hauetan:

Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren ikasturtea (2 urteko gelak),

Haur Hezkuntzako bigarren zikloa,

Lehen Hezkuntza eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

Halaber, aplikagarria izango da soilik Haur Hezkuntzako lehen zikloa ematen duten ikastetxe pribatu baimenduetan, ikasleak onartzen badituzte urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren Lehen Xedapen Gehigarrian xedatutakoarekin bat.

  1. Onarpen-prozesu honetan parte hartu beharko dute aurreko artikuluan zehaztutako edozein ikastetxetan 2 urteko gela batean onartuak izan nahi duten ikasleek, bai eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edozein mailatan ikastetxe horietakoren batean lehen aldiz sartu nahi dutenek ere. Halaber, jada eskolatuta egonda ikastetxez aldatu nahi edo behar duten ikasleek, edo hizkuntza-eredua aldatu nahi dutenek, onartzeko prozesu honetan parte hartu beharko dute, aipatutako edozein maila edo etapa ikasteko.

    Eskatzaileek nahi adina ikastetxe eskatu ahalko dituzte. Eskatutako ikastetxeetan plazarik lortzen ez bada eta 2025-26an ikasten jarraitzeko erreferentziako ikastetxerik ez badago, lurralde-ordezkariak plaza bat esleituko du eskatzailearen eragin-eremuaren barruan, II. eranskinaren hogeita seigarren jarraibidean ezarritakoaren arabera.

Automatikoki bermatuko da ikastetxe bereko etapa eta maila desberdinetan ikasten jarraitu ahal izatea, eta, ondorioz, ez da onartzeko eskaerarik egin beharko, 2 urteko gela batera sartzeko izan ezik.

  1. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ez dute onartzeko eskaerarik aurkeztu behar Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailan sartzeko dagokion institutuan, baldin eta atxikitako institutua bakarra eta hizkuntza-eredua bera badira. Hala ere, horrek ez du esan nahi ezin denik onartzeko eskaerarik aurkeztu beste ikastetxe edo hizkuntza-eredu batean. Kasu honetan, ikasleak uko egingo dio ikastetxe eta hizkuntza-eredu atxikian zuzenean sartzeko bermeari, eta urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuan (azaroaren 2ko 132/2022 Dekretuak aldatua) eta agindu honetan ezartzen diren sartzeko baldintza orokorren mende jarriko da.

  2. Agindu honen I. eranskinean daude jasota hizkuntza-eredu berean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasteko ikastetxe atxiki bat baino gehiago dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko guztiak. Ikastetxe eta eredu horietako ikasleei ezin zaie ikastetxe atxiki bakar bat zuzenean esleitu ikasketekin jarraitzeko, aukera bat baino gehiago baitute. Horregatik, onartzeko eskaera aurkeztu beharko dute Lehen Hezkuntzako 6. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailara pasatzeko.

Eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta ikasleak onartzeko prozeduraren epeak hauek dira:

  1. Ikastetxeko Eskola Kontseiluak emandako puntuazioaren irizpideak zehaztea: urtarrilaren 31ra arte.

  2. Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: otsailaren 3tik 14ra.

  3. Eskabideak aldatu eta zuzentzea: otsailaren 14ra arte.

  4. Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: martxoaren 5a. Kontsultak egitea eta erreklamazioak aurkeztea: martxoaren 13ra arte.

  5. Onarpen-prozesuaren hasiera: martxoaren 5a.

  6. Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 18a. Kontsulta: martxoaren 25era arte.

  7. Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak ikastetxeko Eskola Kontseiluan: martxoaren 25era arte.

  8. Eskabidean atzera egitea: martxoaren 25era arte.

  9. Behin betiko zerrenden argitalpena: apirilaren 15a. Kontsulta: maiatzaren 26ra arte.

  10. Hezkuntzako lurralde-ordezkariek adjudikatutako plazen zerrendak argitaratzea: apirilaren 25a. Kontsulta: maiatzaren 26ra arte.

  11. Behin betiko zerrendei eta lurralde-ordezkariak esleitutako lanpostuen zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea lurralde-ordezkariaren beraren aurrean: maiatzaren 26ra arte.

  12. Estatistika-datuak grabatzea: maiatzaren 2tik 9ra. Halaber, irailean, Hezkuntza Saileko estatistika-unitateek adierazten dieten epean baliozkotu beharko dituzte matrikularen behin betiko estatistika-datuak, aplikazio informatikoan.

  1. Itxarote-zerrendaren indarraldia: irailaren 12ra arte.

  2. Plazen erreserbaren iraunaldia: irailaren 12ra arte.

  3. Ikasleak onartzen direla bermatzeko lurralde batzordeen indarraldia: irailaren 12ra arte.

Agindu honen II. eranskinean jasotzen diren onartzeko prozesuari buruzko jarraibideak onartzen dira.

Eskabidean ageri diren datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta «Ikastetxeetako ikasleen onarpena eta matrikula» izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira:

Arduraduna: Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Helburua: Araubide Orokorreko Ikasketetako (Haur eta Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa) ikasleen onarpena eta matrikula, EAEko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan. Araubide Bereziko Ikasketetako (Ikasketa artistikoak, Kirol-ikasketak eta Hizkuntza-ikasketak) ikasleen onarpena eta matrikula, EAEko ikastetxe publiko eta pribatuetan.

Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da aplikagarriak diren legezko betebeharrak betetzeko.

Tratamendua beharrezkoa izatea interes publikoaren aldeko eginkizun bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak:

Justizia eta Giza Eskubideen Saila.

Foru-aldundiak.

EAE-ko udalak.

Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

Eskubideak: eskatzaileak eskubidea du datuak irispidean izateko, bai eta datuak zuzentzeko eta ezerezteko ere; informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere izango ditu.

Informazio gehigarria: gure web-orrian kontsulta daiteke datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza:

www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/045500-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

Era berean, eskatzaileek baimena ematen diote Ikastetxe eta Plangintzako Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiazta ditzan aurkeztutako agiriak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 18a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (3)

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.