Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko irailaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez zabaltzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 203
  • Hurrenkera-zk.: 4260
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/09/30
  • Argitaratze-data: 2020/10/15

Testu legala

Azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuak urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretuak aldatua Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen du.

Dekretu horiek ezartzen dutenez, ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenaren erdi biak urte bitik behin berrituko dira, txandaka.

Herri-ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenetako kideen azken hautespena 2018-2019 ikasturtean egin zen eta, beraz, 2020-2021 ikasturtean egin behar da berritzea.

Hezkuntzako sailburuari dagokio hauteskunde-prozesua burutzeko epea zabalik dagoela adieraztea.

Hori dela-eta, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honakoa

  1. Hauteskunde-prozesua azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuak urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretuak aldatua xedatutakoaren arabera egingo da. Horren bidez arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenak hautatzeko eta berritzeko prozesua.

Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen epea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.