Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2018ko urriaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Ikerkuntzako Euskadi Sariaren 2018ko ediziorako deialdia egiteko dena, jarduera zientifikoa sustatzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 205
- Hurrenkera-zk.: 5207
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2018/10/16
- Argitaratze-data: 2018/10/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak Ikerkuntzarako Euskadi Saria arautzen du jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.
Dekretu horren 1.3 artikuluan zehazten denez, Ikerkuntzarako Euskadi Sarirako deialdia urtero egingo da Hezkuntzako sailburuaren aginduaren bidez. Agindu horrek honako hauek jasoko ditu: xedea eta hautagaiak aurkezteko epea inolaz ere ez, hilabete baino gutxiago.
Horrenbestez, oinarri hartzen dut Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren bidez ordainduko diren gastu-espedienteak aurrez izapidetzeko modua arautzeko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuordearen 2007ko apirilaren 26ko Aginduan xedatutakoa.
Horiek horrela, hau
Agindu honen xedea da, zientzia eta teknologia modalitatean, Ikerkuntzako Euskadi Sariaren 2018ko ediziorako deialdia egitea abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuaz arautua da sari hori.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuen Babeserako Euskal Agentziaren Sorrerari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen arabera, deialdian parte hartzen dutenek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko. Halaber, datuok «Ikerketa» izeneko fitxategian sartuko dira, 2010eko urriaren 4ko Aginduan araututa (2010eko azaroaren 5eko EHAA). Fitxategi horren helburua da diru-laguntzen deialdia kudeatzea eta deialdian lehiatzen direnei prozesuaren bilakaeraren berri ematea. Ikerketa Zuzendaritza da fitxategi horren organo arduraduna. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak Ikerketa Zuzendaritzan gauzatu ahal izango dira. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Ikerketa Zuzendaritzara jo beharra dago (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren bidez ordainduko diren gastu-espedienteak aurrez izapidetzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan zehazten diren ondorioetarako, deialdi honetako sariak ebazteko baldintza izango da 2019. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan kreditu egokia eta nahikoa egotea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epearen barruan, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.
Agindu honetan xedatzen ez diren alderdietarako, abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak xedatutakoa beteko da, bertan arautzen baita jarduera zientifikoa sustatzeko asmoa duen Ikerkuntzarako Euskadi Saria.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Agindu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 16a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: AGINDUA, 2019ko martxoaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2018. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaia izendatzeko dena Zientzia eta Teknologia modalitatean.
- Ikus: AGINDUA, 2019ko apirilaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, 2018ko Euskadi Ikerkuntza Saria Zientzia eta Teknologia modalitatean esleitzen duena.
- Ikus: 261/2017 DEKRETUA, abenduaren 5ekoa, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz Ikerkuntzako Euskadi Saria arautu eta sari horren Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitateko 2017ko deialdia egiten duena.