Arautegia

Inprimatu

Agindua, 2018ko azaroaren 5ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena; honez bidez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren 2018.urterako Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartzen duen 2018ko urtarrilaren 15eko agindua aldatzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegua eta Gizarte Politikak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
  • Aldizkari ofiziala: ---
  • Aldizkari-zk.: ---
  • Hurrenkera-zk.: ---
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: ---
  • Argitaratze-data: ---

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

AGINDUA, 2018KO AZAROAREN 5EKOA, ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUARENA; HONEZ BIDEZ, ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN 2018.URTERAKO DIRU-LAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA ONARTZEN DUEN 2018KO URTARRILAREN 15EKO AGINDUA ALDATZEN DA.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluak ezartzen duenez, “Herri Administrazioetako organoek edo diru-laguntzak ezartzea proposatzen duten beste guztiek, aldez aurretik, Diru
Laguntzen Plan Estrategiko batean zehaztu beharko dituzte horien aplikazioarekin lortu nahi dituzten helburuak eta eraginak, horiek guztiak lortzeko behar den epea, ustez egongo diren kostuak eta finantzazio-iturriak.
Nolanahi ere, Plana burutzeko ezinbestekoa izango da aurrekontuen egonkortasunerako helburuak betetzea”. Artikulu horrek Estatuko oinarrizko legeria izaera du.

Aurrekoa betetzeko, 2018ko urtarrilaren 15ean, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak agindua eman zuen Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren 2018. urterako Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartzeko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren 2018. urterako Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartzen zuen 2017ko azaroaren 13ko Agindua indarrik gabe utziz.

Plan Estrategikoan jasotzen diren diru-laguntzetako bat seme-alabak dituzten familiei zuzendutako diru-laguntzak dira, uztailaren 16ko 176/2002 Dekretuaren, maiatzaren 30eko 109/2006 Dekretuaren, abenduaren  9ko 255/2006 Dekretuaren eta martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuaren arabera.

Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Dekretua aldatzen duen uztailaren 30eko 121/2018 Dekretuaren bidez (2018ko abuztuaren 6ko EHAA, 150. zk.), besteak beste, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzen lerroak hedatu ziren.

Arau horren onarpenaren ondorioz, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzen Plan Estrategikoko eranskinek ez dute ondo islatzen egungo egoera. Horregatik, aldatu behar dira.

Zehazki, aldaketak “seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak” izeneko 25. diru-laguntzaren lerroaren 2, 3 eta 4 eranskinei eragiten die.

Goian adierazitakoa kontuan hartuta, eta Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak) emandako eskumenen arabera, apirilaren 11ko 75/2017 Dekretuarekin lotuta (Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena), honako
hau

EBAZTEN DUT

Lehena.- Aldaketak egiten dira Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 15eko Aginduaren eranskinean, zehazki “Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak” izeneko 25. diru-laguntzaren lerroaren 2, 3 eta 4 eranskinetan. Izan ere, eranskinok jasota daude aipatutako 2018ko urtarrilaren 15eko Aginduan, zeinaren bidez onartua geratu baitzen Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren 2018. urterako Diru-laguntzen Plan Estrategikoa, eta indarrik gabe utzi Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko azaroaren 13ko Agindua, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren 2018. urterako Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartu zuena.

Eransten zaio Agindu honi aipatutako 2, 3 eta 4 eranskinek izango duten behin betiko bertsioa, jasota geratuko dena 25. diru-laguntzaren lerroan (“Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak”).

Bigarrena.- Agindu hau jakinarazteko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean argitaratuko da, eta aplikatuko zaio ordenamendu juridikoak informazioaren eta gardentasunaren mesedetan jasotzen
duen xedapen oro

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 5a.

Enpleguko eta Gizarte
Politiketako sailburua,

BEATRIZ
ARTOLAZABAL ALBENIZ

 

ERANSKINA

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN 2018. URTERAKO DIRU-LAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOAREN ALDAKETA (Ikus PDFa (PDF, 1 MB))

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik