Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 17koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Lanpostuen Balorazio-Batzordea osatuko duten kideak izendatzen dituen 2006ko abenduaren 21eko agindua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 110
  • Hurrenkera-zk.: 2512
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/05/17
  • Argitaratze-data: 2016/06/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuak sortzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomiadunetako lanpostuen balorazio-batzordea. Ogasun eta Herri Administrazio saileko Funtzio Publikoaren Sailburuordetzari atxikita egongo da batzorde hori, eta haren helburua izango da baloratzeko bidaltzen zaizkion lanpostuak aztertzea; eta lanpostu bakoitzari balioa egoztea dagokion antolaera-egituraren barruan.

Aipatutako dekretu horren 5. eta 6. artikuluak kontuan harturik,

Joana Madrigal Jimenez andrea, (Manuel Cañadas Perez jaunaren ordez).

Jesús Bañares Santin jauna (Adolfo Martinez de la Pera jaunaren ordez).

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 17a.

Herri Administrazioa eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.