Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

51. Kirol-azpiegiturak eta -planak bultzatzea

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

  • Fadurako Teknika Hobekuntzarako Zentroa bultzatzea, goi-mailako kirolaren eta olinpismoaren Euskadiko erreferentzia gisa.
  • Bizikletaren Estrategia Integrala bultzatzea, bizikletaren erabilera areagotzeko, Basque Trail proiektuaren bidez.

Aurrekariak

Goi-mailako kirola bultzatzeko nahiteazkoa da azpiegitura egokiak edukitzea. Euskadin badago zentro bat, Faduran (Getxo, Bizkaia), beste hainbat zerbitzuren artean, Teknika Hobekuntzarako Zentroa hartzen duena. Azken horren ardurapean dago, hain zuzen ere, euskal kirol federatu guztiaren aholkularitza, ebaluazioa eta kontrol osoa eta, bereziki, goi-mailako kirolarena.

Goi-mailako Kiroleko dekretu proiektuak ere jasotzen du kirol- teknifikaziorako zentroak irekitzeko aukera, kirol-modalitate zehatzetarako entrenamendu-zentro gisa erabil daitezen. Zentro hauek behartuta daude Fadurako Teknika Hobekuntzarako Zentroarekin komunikazio-bide eta lankidetza-harreman iraunkorrak ezartzera.

Bizikletaren erabileraren bultzada Euskal Autonomia Erkidegoko Bizikleta Bideen Arlokako Lurralde Plan batean gauzatuz joan da, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren eskutik. Guztira, txirrindularientzako 1.000 km-tik gora biltzen dituzten 13 ibilbide hartzen ditu. Aitzitik, ez da bizikletaren estrategia osoa garatu, nahiz eta Gobernuak 2006ko abenduaren 26an hartutako akordioan  konpromisoa hartu zuen EAEn Bidegorrien Plan Zuzendari bat lantzeko ez ezik, bizikletaren estrategia osoa garatzeko ere.

Saila

Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Esku hartzen duten Sailak

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila da Fadurako Zentroa eta hor kokatutako zerbitzu guztiak, Teknika Hobekuntzarako Zentroa barne, mantendu eta bultzatzeko eskumenduna.

Bizikletaren estrategia osoa bultzatzeari dagokionez, jarduera hau zeharka jorratu beharko litzateke. Egiteko hori garatzeko ezinbestekotzat jotzen ditugun sailak hauek dira: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila (Garraio Zuzendaritza); Kultura Saila (Kirolak); Osasun eta Kontsumo Saila (Osasun Publikoa); Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (Hezkuntza Berrikuntza); Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila (Basquetour eta EEE); Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila (IHOBE) eta Herrizaingo Saila (Trafikoa).

Gizarte-eragileek Partizipazioa

  •  Euskal Kirol Federazioak.
  •  Federazio, klub eta elkarte ziklistak, hiriko txirrindularitza taldeak, merkatariak eta fabrikatzaileak.

Eraginak

Araudian eragina

Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legeak interes publikokotzat aitortzen du “goi-mailako kirola”, eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio hori antolatu, bultzatu eta kontrola dezala.

Fadurako Teknika Hobekuntzarako Zentroaren araudia eta funtzioak beren-beregi garatuta daude izapidetze-fasean dagoen Goi-mailako Kirolaren Dekretuan.

Bizikletaren estrategia osoari dagokionez, 2006ko abenduaren 26an onetsi zuen Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak EAE Amsterdamgo Deklaraziora atxikitzeko adierazpena. Deklarazio horrek bizikletaren erabileraren defentsa, sustapena eta hedapena egiten ditu. 2006ko maiatzaren 17an onetsitako Eusko Legebiltzarraren erakunde-adierazpenaren ondotik hartutako akordio horrekin, Gobernuak konpromisoa hartu zuen bizikletaren estrategia integrala garatzeko eta EAEko Bidegorrien Plan Zuzendaria lantzeko.

Antolamenduan eragina

Bizikletaren estrategia osoak bakarrik du eragina antolamenduan.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Hauek aurreikusi dira:

  • Fadurako Kirol Zentroa bultzatzea, goi-mailako kirolaren eta olinpismoaren Euskadiko erreferentzia gisa. Zentro horren barruan ireki nahi da kirolarientzako egoitza. Martxan jartzeko eta egon daitekeen defizita estaltzeko hasierako inbertsioa 100.000 eurokoa izango da, gehienez ere.
  • Halaber, beharrezkotzat jo dira beste inbertsio batzuk, Teknika Hobekuntzarako Zentroko laborategi biomedikoan ekipamendua hobetzeko. Inbertsio horiek 60.000 euro ingurukoak izango dira.
  • Basque Trail proiektu pilotuaren aurrekontua, berriz, 150.000 eurokoa da.
Erakunde harremanetan eragina

Fadurako Teknika Hobekuntzarako Zentroak EAEn aitortuko diren kirol Teknifikazioko Zentroak koordinatuko ditu. Halaber, Estatuan dauden goi-mailako zentroekin koordinatuko da; horretarako, Kirol Konseilu Gorenarekin eta Espainiako Batzorde Olinpiarrarekin lankidetzan aritu beharko du.

Bizikletaren estrategia osoari dagokionez, ezinbestekotzat jotzen da foru-aldundiek, udalek eta mankomunitateek parte hartzea, horretarako eskumenak, aldez aurretiko eskarmentua, gauzatzeko gaitasuna eta egun indarrean dauden ekimenak dituztelako.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

Fadurako Zentroan kirolarientzako egoitza irekitzea. Ekipamenduen hobekuntzak datozen ekitaldietako aurrekontu-aukeren mende egongo dira. Bizikletaren estrategia osoa. Basque Trail proiektua landuta.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2010/01/012011/11/30Bukatuta
Garapen-aldia2011/12/012012/12/01Bukatuta
Amaitutako jarduera2012/12/012012/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/01/01

Ebaluazioaren laburpena

Kirolarientzako egoitza 2010eko abendutik dago irekita, eta geroz eta gehiago erabiltzen da. Asteburuko eta aldi baterako egonaldiak egiten dituzte, batik bat.

Basque Trail programa hainbat sail eta gizarte-eragileri aurkeztu zaie, eta harrera ona egin diote.

Azken aldaketa: 2016/10/05