Lehendakaritza

3. IREKIA. Gardentasunari, Komunikazioari eta Parte-hartzeari Irekitako Gobernu Proiektua.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Herritarren eta Administrazioaren arteko komunikazio zuzenaren alde egiteko bide gisa planteatu da Irekia. Entzun dezaten nahi duen gizarte-korronte bat dagoela ikusita, Gobernuak hartutako neurriak azaltzeko beharra sortu da, baita etorkizuneko jardueretarako dauden asmoen berri ematekoa ere. Hori modu argian, errazean eta herritarrentzako ulergarrian egitekoa litzateke, eta lehen eskutik emango litzateke.

Helburuak :

  • Herritarrei esparru bat ematea beren iritzi guztiak erraz, modu irekian, publikoki eta berehala adierazteko. Era beran, esparru horretan kargu publikoen erabakiei erantzun ahalko diete, horiek eztabaidatu eta azaldu, teknologia berrien bitartez garatutako metodologia hori bera erabilita.
  • Etorkizuneko proposamenen inguruan lankidetzan jarduteko aukera eskaintzea, bi alderdien ekarpenekin, horiek proposamenok Administraziotik nahiz herritarrengandik datozela ere, Administrazioak bere gain hartu baldin baditu.
  • Ohiko Hedabideei eta ziber-kazetari berriei aukera eskaintzea Gobernuak sortutako ikus-entzunezko materiala eskuratzeko, eta hori azkar, zuzenean eta hartzailearentzako inolako kosturik gabe egin ahal izatea. Horretarako, material hori guztia tratatu edo askatasunez barreiatzeko behar diren ikus-entzunezko formatuetan eskaini ahal izatea planteatzen da.

Aurrekariak

Ez dago aurrekaririk EAEko Gobernuan.

Lehendakariaren hauteskunde-konpromiso bat da, Open Government delakoaren eta Administrazio garden eta parte-hartzezkoaren alde egingo zuela adierazi baitzuen.

Saila

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Helburu hauek guztiak gauzatuko diren plataforma eratzen duten tresnak Lehendakaritzaren ardurapekoak badira ere, edukiak lantzerakoan Eusko Jaurlaritza eratzen duten sail eta entitate guztiek esku hartzen dute, sail bakoitza bere alorreko erantzunen ardura duelako, baita informazioa eman eta beharrezko argibideak eskaintzekoa ere.

Lehendakaritzak, azpiegitura informatikoa sortu eta mantentzeaz gainera, sail bakoitzak behar duen ikus-entzunezko materiala eta multimedia-materiala emango du eta hura Internet bidez hedatzeko ardura hartuko du.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Ez dira interes talde itxitzat hartzen, izan ere, Jarduera Garrantzitsu osoa irekita egongo da halaxe nahi duten herritarrek parte har dezaten, Administrazioak horiek taldekatzeko beharrik izan gabe. Herritarrek berek eta bat-batean sortuko dituzte lantaldeak, hala badagokio, gai bakoitzean parte hartzeko duten nahiaren arabera.

Eraginak

Antolamenduan eragina

Proiektu hau Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritzak garatuko du, Lehendakaritzaren Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiaren mendean.

Horretarako, EJIE SArekin Kudeaketa Enkargu bat eratzea aurreikusi da, eta EITBrekin sinatuta dagoen Hitzarmenean eranskin bat sartzea.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritzaren Irekia ekimena garatzeko hasierako kostua eta beste esku-hartze batzuena 99.488,736 eurokoa da (BEZ barne), EJIE SAri egindako eta 2009 ekitaldian gauzatutako Kudeaketa Enkargu baten bitartez.

Gainera, 2010eko aurrekontuan, hurrengo gastuak aurreikusi dira Zuzendaritzaren esku-hartzerako Interneteko Komunikazioaren barruan (horrek hartzen du Irekiaren garapen eta mantentze lanen gastu nagusia):

  • EJIEri Kudeaketa Enkargua egitea aplikazio berrietarako: 100.000 €
  • Web-edukiak eguneratzea: 200.000 €
  • Itzulpenak: 145.000 €
  • Gizarte Sareen erabilera optimizatzea: 300.000 €
  • Aplikazio informatikoak: 7.000 €
Beste jardueretan eragina

Bestalde, beharrezkoa da aldez aurretiko koordinazio-bide bat lantzea, komunikazio hauek Legebiltzarreko Galderekin erlazionatze aldera.

Zuzenean-ekin pasabide bat eraiki da, herritarrek hutsegitez Irekian uzten dituzten galdera eta gai pertsonalak eta berariazkoak birbideratzeko.

Koordinazio orokorrerako mekanismo bat jarri behar da, Internetez herritarrengandik iritsitako mezuak eskudun guztietara helarazteko.

Halaber, antolamendu-protokoloa finkatu behar da sail bakoitzaren barruan, horren bitartez aipamenei zuzenean erantzuteko. Sailei protokolo bateratuak ere eman behar zaizkie, jorratutako gaiek hainbat zuzendaritza edo sailei eragiten dietenerako.

Erakunde harremanetan eragina

Bigarren fase batean, Eusko Legebiltzarrarekin, foru-aldundiekin eta udalekin harremana edukitzea aurreikusi da, gure proiektu-eredua zabaltzeko aukera sortu eta herritarrei administrazioekiko harremana (eragiten dieten eskumen edo arazoak direnean) errazteko irizpideak bateratzeko.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010/2013
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2010/01/012010/01/25Bukatuta
Garapen-aldia2010/01/252012/12/31Bukatuta
Amaitutako jarduera2012/12/312013/01/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Azken ebaluazioa

Azken aldaketa: 2016/10/05