Zer da eLiburutegia?
Ongi etorri Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen liburutegiek eskaintzen dizuten zerbitzu honetara. eLiburutegia plataforma bat da Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duena. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke. Zerbitzu horretara sartzeko gogoratu helbide elektroniko hau: https://www.euskadi.eus/ac37aELiburutegiaPublicaWar/.
Nola sartu eLiburutegira?
Euskadiko Irakurketa Sareko Publikoko bazkidea bazara liburutegiko beste zerbitzuetara sartzeko erabiltzen dituzun datu berdinak (bazkide zenbakia eta pasahitza) sartzearekin nahikoa da. Pasahitza ahaztu baduzu zure liburutegira jo beharko duzu eta berri bat emango dizute. Oraindik ere Sareko liburutegi publiko bateko erabiltzailea ez bazara eska ezazu zure txartela zure udal liburutegian eta plataformara sartzeko beharrezko datuak emango dizkizute.

Zer aurkituko duzu eLiburutegian?
Formatu digitalean irakurtzeko aukera, eta filmak eta ikus-entzunezkoak online ikusteko aukera ere. Horrela, azken nobedadeak, literaturako klasikoak, filmak, ikus-entzunezkoak eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek egindako hautaketa zabal bat eskuratzeko aukera izango duzu.
Erosketa-proposamenak aurkezteko aukera izango duzue ere, eta eduki digitalean daudela egiaztatu ondoren eLiburutegian sartuko ditugu. Gainera, zure posta elektronikoaren helbidea bidaltzen badiguzu, proposatutakoa eskuragarri dagoenean abisatuko dizugu.
Baldintzak:
- Sareko liburutegi bateko bazkide izatea. Gogoratu, oraindik ere bazkide txartela ez baduzu, eska ezazu hurbilen duzun liburutegi publikoan.
- Internet-konexioa.
- Gailu bateragarria eta Interneterako sarrera izatea.
Zalantzarik izanez gero norengana jo dezaket?
Mailegu zerbitzu honen edozein zalantza argitzeko ohiko galderak atalera jotzea gomendatzen dizugu. Horrekin batera, zure liburutegira jo dezakezu. Bertan, behar duzun informazioa eta argibideak emango dizkizute.
Eta hala ere ez baduzu zure zalantzen erantzunik aurkitzen eliburutegia@euskadi.eus helbidera idatzi dezakezu edota Eusko Jaurlaritzako (Zuzenean) edo zure udaleko herritarrekiko elkarrekintza zerbitzuen bidez.