Euskalterm Terminologia Banku Publikoa da 2001etik eta, ordutik, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du.

Eusko Jaurlaritzak bideratu eta sustatu nahi duen terminologiaren produkzioaren, kudeaketaren eta hedapenaren muina da; metodologia eta irizpide jakin batzuen arabera eguneratu eta mantentzen da, hain zuzen ere, Terminologia Batzordeak (2002an sortua) onartutakoen arabera.

UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak 1987an sortu zuen izen bereko bankuaren gainean eratu zen Euskalterm Terminologia Banku Publikoa eta, hori dela eta, bertan badaude 2001a baino lehenagoko fitxak, harrez gero, kasu askotan, eguneratuta. Beste kasu batzuetan berriz, ez dira eguneratu, eremu horiek ez direlako sistematikoki landu. Fitxa horiek guztiak Hiztegi terminologikoan daude sartuta.

EGUNERATZEAK
  • Matematika (2008)
  • Fisika (2008)
  • Botanika (2010)
  • Filosofia (2010)
  • Hizkuntzalaritza (2011)
  • Ekologia (2012)
  • Politika (2012)
  • Historia (2014)
  • Erlijioa (2016)
  • Arte plastikoak (2016)
  • Meteorologia (2017)
HIZTEGIAK
(esteka = Terminologia Batzordeak onartutako hiztegia; estekarik ez = Terminologia Batzordeak aztertu eta onartzeko zain)