Eusko Jaurlaritza

Tramiteen epeak zabaltzea, izandako gorabehera teknikoa dela-eta

Mota:
Intzidentzia
Intzidentzia data::
intzidentziaren konponbide data::
ICS deskargatzea

Mundu mailan, identifikazio eta sinadura elektronikorako txartel batzuetarako mehatxu bat detektatu dela-eta, Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren Ministerioak (MINETAD) kaltetuta egon litezkeen ziurtagiri guztiak berehala ezeztatzeko eskatu die ukitutako entitate ziurtagileei.

39/2915 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 32.4 artikuluan xedatutakoa aintzat hartuta, bitarteko elektronikoak erabiltzera behartuta daudenen prozedura eta tramiteetan zilegi da amaitu gabe dauden epeak luzatzea, baldin eta haien ziurtagiri elektronikoak aipatutako gorabeheragatik ezeztatu badira.

Luzapena prozedura kudeatzen duten Euskadiko Administrazio Orokorraren administrazio-atalek ezarri ahal izango dute edo interesdunek ere eskatu ahal izango dute, euskadi.eus webgunearen postontziaren bidez.

Oharra: B@kQ edo Izenpe-ren Itsasontzi Jokoaren erabilera erabat bermatuta dago eta segurua da. Identifikazio eta sinadura bitarteko hauek erabiltzen dituzten zerbitzu telematikoak berme osoa dute.

Mehatxuari buruzko informazio gehiago Izenpe-ren webgunean.