50 cm-ko Euskal Autonomia Erkidegoko ortoargazkia. 2007.urtea.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Euskal Autonomi Erkidegoan 2007/03/12 eta 2007/09/06 daten artean egindako hegalditik abiatuta, urte bereko ortoargazkia egin da 50cm-ko pixel tamainarekin. RGB+IR informazioa duen ortoargazki hau COG formatuan banatzen da ETRS89a erreferentzia sistema geodesikoan eta UTM koordenatuetan. Lurralde Informazio Zerbitzuan, Eusko Jaurlaritzan, hurrengo datuak eskura daitezke: 1:5000 orriak RGB bandekin TIFF eta JPG formatuetan, 1:5000 orriak IR bandarekin TIFF formatuan, 1:5000 orriak IrRG bandarekin JPG formatuan eta bereizmen txikiagoko ortoargazkiak RGBn.

LEINUA: 2007/03/12tik 2007/09/06ra bitartean egindako hegaldiaren fotograma digitaletatik abiatuta (4 banda gorri, berde, urdin eta infragorri hurbilekoak), urte bereko ortofotografia sortu zen 50 cm-ko pixelarekin RGB+IRen, ETRS89 erreferentziako sistema geodesikoan, zeina uztailaren 27ko 1071/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu baitzen Espainian sistema ofizial gisa eta 30. ardatzean UTM koordenatuen erreferentzia-sisteman (Universal Transversa de Mercator proiekzioa). 2007ko aireko ortoargazkiaren hegaldia PNOA hegaldia da, Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Estatuko Administrazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez kofinantzatua.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.