25 cm-ko Euskal Autonomia Erkidegoko ortoargazkia. 2011.urtea.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Euskal Autonomi Erkidegoan 2011/06/19 eta 2011/06/25 daten artean egindako 22cm-ko hegalditik abiatuta, urte bereko ortoargazkia egin da 25cm-ko pixel tamainarekin. RGB+IR informazioa duen ortoargazki hau COG formatuan banatzen da EAE osorako. Lurralde Informazio Zerbitzuan, Eusko Jaurlaritzan, hurrengo datuak eskura daitezke: 1:5000 orriak IrGB bandekin JPG, ECW eta TIFF formatuetan eta EAEko mosaikoa IrGB bandekin ECW formatuan eta bereizmen txikiagoko RGB ortoargazkia. Erreferentzia sistema geodesikoa ETRS89 da UTM30 koordenatuekin.

LEINUA: 2011/06/19 eta 2011/06/25 daten artean egindako hegaldiaren fotograma digitaletatik abiatuta, 4 bandez osatuak (gorria, berdea, urdina eta hurbileko infragorria) daudenak, urte bereko 25cm-ko pixela duen ortoargazkia sortu da RGB+IRn, ETRS89a erreferentzia sistema geodesikoa delarik, Espainiako sistema ofizial bezala hartuta Uztailaren 27ko 1071/2007 Erreal Dekretuan oinarrituta eta 30. eremuko UTM koordenatu erreferentzi sisteman (Universal Transversa de Mercator proiekzioaren araberakoa).

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.