25 cm-ko Euskal Autonomia Erkidegoko ortoargazkia. 2008.urtea.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Euskal Autonomi Erkidegoan 2008/07/27 eta 2008/10/06 daten artean egindako hegalditik abiatuta, urte bereko ortoargazkia egin da 25cm-ko pixel tamainarekin. RGB+IR informazioa duen ortoargazki hau COG formatuan banatzen da ETRS89a erreferentzia sistema geodesikoan eta UTM koordenatuetan. Lurralde Informazio Zerbitzuan, Eusko Jaurlaritzan, hurrengo datuak eskura daitezke: 1:5000 orriak RGB bandekin TIFF eta JPG formatuetan, 1:5000 orriak IR bandarekin TIFF formatuan, 1:5000 orriak IrRG bandarekin JPG formatuan eta bereizmen txikiagoko ortoargazkiak RGBn.

LEINUA: 2008/07/27 eta 2008/10/06 daten artean egindako hegaldiaren fotograma digitaletatik abiatuta, 4 bandez osatuak (gorria, berdea, urdina eta hurbileko infragorria) daudenak, urte bereko 25cm-ko pixela duen ortoargazkia sortu da RGB+IRn, ETRS89a erreferentzia sistema geodesikoa delarik, Espainiako sistema ofizial bezala hartuta Uztailaren 27ko 1071/2007 Erreal Dekretuan oinarrituta eta 30. eremuko UTM koordenatu erreferentzi sisteman (Universal Transversa de Mercator proiekzioaren araberakoa). 2008.urteko ortoargazkiaren hegaldia PNOA hegaldi bat da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Estatuko Administrazioak hitzarmen baten bidez batera finantziatu dutena.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.