ONDARROA - ONDARRU LAGUNKOIA DIAGNOSTIKOA AURKEZTU DA, ONDARROAKO NAGUSIEKIN HERRI ADEITSUAGOA IZATEA HELBURU DUEN PROIEKTUA

Argitalpen-data: 

ONDARROA - ONDARRU LAGUNKOIA DIAGNOSTIKOA AURKEZTU DA, ONDARROAKO NAGUSIEKIN HERRI ADEITSUAGOA IZATEA HELBURU DUEN PROIEKTUA

Ondarru Lagunkoia proiektuak adinekoekin herri lagunkoiagoa lortzea du helburu, eta horren lanketaren emaitzak aurkeztu zituzten maiatzaren 27an, eguena, Kofradia Zaharrean.

DESKARGATU DIAGNOSTIKOA

“Proiektu honekin edadetuak eurak protagonista bihurtu eta hitza eta lekua ematea lortu nahi da. Ondarru Lagunkoia ez da diagnostiko honekin amaituko: lau fase ditu, eta aurrerapausoak ematen joango gara, etengabeko hobekuntzan oinarrituta”, esan dute ongizate batzordekideek.

Diagnostiko horretan, besteak beste, herriko nagusien kezkak eta ikusten dituzten gabeziak biltzen dira, gero udalak zein herritarrek horien gainean lan egiteko, esate baterako, etxebizitza, garraioa, eraikinak eta aire zabaleko guneak, begirunea eta gizarteratzea, gizartean parte hartzea eta komunikazioa eta informazioa.

DSC 0002 copia 1024x629

Talde zabala aritu da diagnostikoa egiten, hain zuzen ere, talde eragilea (edadetuak, udal ordezkariak, gizarte zerbitzuetako ordezkariak eta dinamizatzaileak), eztabaida taldeak, osasun eta gizarte alorretako profesional eta zaintzaile taldeak eta merkatariak. Horrez gain, herriko edadetuei zuzendutako inkestak ere egin dira.

Hausnarketen ondorioa jaso du Ondarru Lagunkoia diagnostikoak, 53 orrialdetan. Irakurterraza da, eta testu, grafiko eta argazkiez osatuta dago. Nahi dutenek udaletxean eskatu dezakete.

DSC 0015 copia

Ondarru Lagunkoia ekimenaren diagnostikoaren aurkezpenean, besteak beste, Bizkaiko Nagusien Kontseiluko kideak eta Lea Ibarreko eta Igorre Lagunkoiako kideak ere egon ziren euren esperientziak kontatzen.

DSC 0012 copia 1024x678