Jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: S.E. Oiartzun ? S.E. Pasajes, AP.4 eta AP.12 arteko 132 eta 220 kV-ko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna eta bikoitza, desmuntatzea, Lezo eta Oiartzungo udalerrietan.

Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan (2020-04-24ko EHAA) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da dagoen instalazioan egin den jarduera:

Esp.: 20-AT-Y-2021-00116.

  • Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas inteligentes, S.A.U.
  • Kokalekua: Oiartzun eta Lezoko udal-mugarteak.
  • Aurrekontua, guztira: 116.193,13 euro.
  • Xedea: S.E. Oiartzun – S.E. Pasajes 132 eta 220 kV-ko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna eta bikoitza, desmuntatzea.

Jardueraren ezaugarri nagusiak:

Airetiko linea elektrikoaren 2.582 m inguru, zirkuitu bakuna eta bikoitza, eta 8 euskarri desmuntatzen dira.

Horretarako, aldez aurreko administrazio-baimena eta egikaritze-proiektua gauzatzeko baimena eskatzen dira.

Argitara ematen da hori guztia, jendeak horren berri izan dezan. Jendeak dokumentazioa aztertu ahalko du sail honen Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea, 10, 1. solairua, Donostia-San Sebastian), edo dagokion udaletxean. Bidezko iritzitako alegazioak –bi kopia– dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, gehienez ere 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Azken aldaketako data: