Euskal Autonomia Erkidegoko auzitegiko medikuen kidegoaren aldi baterako beharrak estaltzeko lan-poltsak

Deskribapena


Prozeduraren xedea

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak

Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta irailaren 30ean amaituko.

Behin-behineko ebazpena

Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak egin ondoren, Nire karpeta egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Onartutako eta baztertutako langileen behin-behineko ebazpenaren aurka, alegazioak aurkeztu ahal izango dira bost egun balioduneko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Behin betiko ebazpena

Alegazioak ebatzi ondoren, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak argitaratuko dira Nire karpeta egoitza elektronikoaren bidez.

Behin betiko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justizia Sailburuordetzari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Errekurtsoak

Lan-poltsak irekitzeko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko auzitegi-medikuen kidegoko aldi baterako beharrak estaltzeko lan-poltsa irekitzen duen ebazpenaren bigarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek eskatu ahal izango dute lan-poltsetan onartzeko.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Euskal Autonomia Erkidegoko auzitegiko medikuen kidegoaren aldi baterako beharrak estaltzeko lan-poltsak: 10910101

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk