2022ko Gizarte Beharren Inkesta

2022ko Gizarte Beharren Inkestari buruzko informazioa

2022ko Gizarte Beharren Inkesta

  1. Informazio orokorra

  2. Inkestaren datu bilketa

  3.  Nahitaezkoa al da inkestari erantzutea

  4. Konfidentzialtasuna eta segurtasuna

  5. Inkestaren azalpen metodologikoa 

  6. Edozein zalantza argitzeko

     Estadistica de Demanda de Servicios Sociales

Informazio orokorra


Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Estatistikako Euskal Plangintzan xedatzen den arabera, 2022ko Gizarte Beharren Inkesta egiteari ekin dio.

Atal honetan, inkestari erantzun behar diotenentzat erabilgarria den informazio guztia biltzen da. Ildo horretan, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bidalitako gutun bat jaso baduzu, eragiketa honen laginean parte hartzen duzula jakinaraziz eta horri buruzko zalantzak badituzu (nahitaezkoa al da? Nire datuak ziur daude? etab.), hemen aurkituko dituzu erantzunak edo harremanetarako erreferentzia bat, gai horiek guztiak konpontzen lagunduko dizuna.

Datuak biltzea ezinbestekoa da prozesuaren amaieran kalitatezko eta gizartearentzat erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko. Horrez gain, datuak biltzeko prozesu horretan herritarren laguntza beharrezkoa da. Jakin badakigu inkestari erantzutea ez dela zeregin atsegina. Hori dela eta, zeregin hori ahalik eta errazena egiten saiatzen gara Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organo Espezifikoan.

Testuinguru horretan, eta informazioa biltzeko modua ahalik eta gehien errazteko, Gizarte Beharrei buruzko 2022ko Inkestari buruzko oinarrizko informazioa ematen da jarraian.

Inkestaren izena

2022ko Gizarte Beharren Inkesta

Euskal Estatistika-Plana kodea

061003

Egite-data

2022ko apiriletik ekainera, aldi baterako luza daiteke

Volver 

 

Inkestaren datu - bilketa

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Gizarte Beharrei buruzko Inkestaren inkesta-lanak garatuko ditu 2022ko apiriletik ekainera bitartean. COVID-19aren pandemiak eragindako egoera dela eta, epe hori beharren arabera egokitu daiteke.

 

Zertarako egiten da Gizarte Beharrei buruzko Inkesta?

• Gizarte-zerbitzuek eta gizarteratzeko zerbitzuek, oro har, aurre egin behar dieten gizarte-beharrak ezagutzeko.

• Zehatzago jakiteko:

  • Gizarteratze-prozesuetan eragina duten biztanleen arazoak.
  • Gizarteratzeko laguntza-eskaria, eskaera motaren arabera.
  • Beharrak dituzten pertsonen eta laguntza-eskatzaileen ezaugarriak.
  • Behar sozialen eta prekarietate ekonomikoaren arteko harremana. Horrek barne hartzen du pobreziarekin eta ongizate ezarekin lotuta dauden arazoen azterketa.

 

Zein pertsonari buruzkoa da inkesta?

Inkestan jasotako galderak GBI-2022 inkestaren lagina osatzen duten etxebizitzetan bizi diren pertsona guztiei buruzkoak dira.

 

Zein datu eskatzen dira?

  • Bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonen banakako informazioa, honako hauek barne:
  • Informazio demografikoa: sexua, adina, egoera zibila, erroldatze-egoera, nazionalitatea, ikasketa-maila, eta abar.
  • Jarduera-egoera
  • Diru-sarrera pertsonalak: diru-iturria eta zenbatekoa.
  • Gizarteratze-arazoak eskolatze-aldian eta lan-bizitzan.
  • Mendekotasunari lotutako problematikak, zaintzaileei eragiten dietenak barne. Premia berezien kasuan, autonomia-/mendetasun-maila eta eskura dauden laguntzak neurtzea. Zaintzaileen egoera kontuan hartzea.
  • Arazoak gizarte-harremanetan.
  • Etxean edo bizikidetza-unitatean dituzten arazo sozioekonomikoak.
  • Dauden gizarte-zerbitzuak eta gizarteratzeko zerbitzuak ezagutzea.
  • Laguntza-eskaria eta gizarte-zerbitzuetara iristeko eta gizarteratzeko maila, eskaera motaren arabera. 

Gutun bat jaso baduzu

Inkesta egin behar duten pertsonek gutun bat jasoko dute Sailaren Estatistika Organo Espezifikoaren laginean agertzen den bizilekuan, estatistika ofiziala dela aurreratzeko.

Gutunean, honako puntu garrantzitsu hauek zehazten dira:

1) Inkesta hau, aurrez aurre eta familiaren etxean egiten da normalean.

2) Hala ere, COVID-19 pandemiak oraindik baldintzatzen duen egoera dela eta, datuak hainbat bidetatik bildu ahal izango dira. Hauek dira:

  1. Telefonoz.
  2. Bideokonferentzia bidez.
  3. Ezohiko egoeretan, adostu daitekeen beste edozein bide.

Elkarrizketatu beharreko pertsonen lehentasunen arabera egingo da kontaktua.

Aurrez aurreko bidea aukeratzen bada, inkesta honetan ohikoa dena, osasun-agintariek unean-unean ezartzen dituzten babes-neurriak aplikatuko dira beti.

Kasu horretan, inkestaren xede den pertsonarekin harremanetan jartzen den estatistika-agenteak behar bezala identifikatu beharko du bere burua, egiaztatzeko txartela aurkeztuz, eta betiere, 2022ko Gizarte Beharrei buruzko azterketa estatistikoa dela adieraziz.

Sailaren erregistroetan eskuragarri dauden datuak bat etor daitezen Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekoari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 4. artikuluak ezartzen duen zehaztasun-printzipioarekin, elkarrizketatzaile gisa jarduten duen pertsonak egiaztatuko du lagina osatzeko erabiltzen diren erregistroetan eskuragarri dauden datuak zehatzak direla, bereziki garrantzitsua da aipatzea. Inkestaren galdesortaren bitartez, datu zuzenak jasoko dira, laginak eguneratzeko dira. 

Volver 

Nahitaezkoa al da inkestari erantzutea?

EUSTATen kasuan bezala, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organoak egindako inkestak Euskal Estatistika Planaren parte dira. Ofizialak dira eta Legeari jarraiki egiten dira. Beraz, derrigorrezkoa da haiei erantzutea.

Hala ezartzen duen lege aipamena apirilaren 23ko Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikako 4/1986 Legeko 9-16 artikuluetan aurki daiteke. Erantzuna emateko derrigortasunari dagokionez, indarrean dagoen Estatistikako Euskal Plangintzaren 4. artikuluak (2019-2022 Euskal Estatistika Planari buruzkoa, ekainaren 27koa, 8/2019 Legea) ere jasotzen du Estatistikako Euskal Plangintza honetan jasotako estatistikak nahitaez bete beharrekoak direla.

Volver 

 

Konfidentzialtasuna eta segurtasuna

Berdintasun, Justizia  eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organoak sekretu estatistikoa eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen ditu. Legezko betebehar honekin, operazioari esleitutako pertsona guztiak konprometituta geratzen dira.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organoak ezin ditu inola ere informazio emaileei buruzko datu pertsonalak zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu, eta hori horrela izan dadin konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ezin du informazio hori erabili estatistikak egiteko helburua ez duten beste ekintza batzuk egiteko.

Bestalde, inkestatutako pertsonek emandako datuak, bakar-bakarrik  Gizarte Beharren Inkesta eta lotutako gainerako estatistika-jardueretan erabiliko dira (pobreziaren zenbatespenak eremu txikien arabera).

 

Eskatzen diren datu pertsonalak (informazioa ematen duen pertsonaren izena eta harremanetarako telefonoa) inkesta identifikatu eta ordenatzeko baino ez dira izango. Ez dira grabatuko eta ez dira sartuko inkestaren datu-base informatikoan. 2022ko Gizarte Beharren estatistika-fitxategiak ez du inolako informazio pertsonalik izango, ezta identifikazio pertsonala ahalbidetzen duen beste aldagairik ere. Inkesta egiteko prozesuan emandako datuak ez dira pertsonalki tratatuko, baizik eta datu anonimoen bidez.

Datuen konfidentzialtasuna bermatzen duen legeria honako hauetan zehazten da: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 19. artikulutik 23.era, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekoari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren xedapen aplikagarrietan, bereziki 5. artikuluan, eta aplikatu beharreko gainerako araudian ere.

Garatu beharreko estatistika-azterketan parte hartzen duten pertsonek aipatutako legerian dagozkien eskubideak edozein unetan baliatu ahal izango dituzte.

Volver 

 

Inkestaren azalpen metodologikoa

 

Biztanleria-esparrua: GBIko 2022ko laginean egon edo denbora gehienean ohiko etxebizitzean bizi diren pertsonak, eta GBI-2022ko etxebizitzen laginean egotea.

Eremu geografikoa: Inkestaren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta emaitzen bereizketa-maila gorena lurralde historikoei eta eskualdeei dagokie. Eremu txikiei lotutako jardueren esparruan, eskualdekoa baino lurralde-unitate txikiagoetarako kalkuluak egingo dira (udalerriak, barrutiak edo sekzioak, aukeren arabera).

Denbora eremua: Gizarte Beharrei buruzko Inkestaren denbora-erreferentzia 2022koa da. Inkesta horren aldizkakotasuna lau urtekoa da.

Ikerketaren ezaugarri nagusiak: inkesta orokorra Euskal Autonomia Erkidegoko 4.008 etxebizitzatan aplikatuko da. DBE/EPO-IMV prestazioak jasotzen dituzten 350 bizikidetza-unitatek lagina osatuko da.

Datuak hartzea: Oro har, informazioa familiaren etxean bertan bilduko da, osasun-agintariek unean-unean ezartzen dituzten babes-neurriak hartuta. Hala ere, COVID-19ak eragindako egoera dela eta, inkesta egiteko prozesua egokitu egingo da bide alternatiboetara jo ahal izateko (telefono edo bideokonferetzia bidezko inkesta).

Volver 

 

Edozein zalantza argitzeko

Inkestatze-lanean garapen-fasean, datuak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak horretarako kontratatutako enpresako langileek bilduko dituzte: EMAIKER, S.L.

Inkesta egitearen ardura duen enpresarekin, (EMAIKER SL), edo Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organoarekin harremanetan jar zaitezke edozein zalantza argitzeko, honako kontaktu hauen bidez

Inkesta garatzeko harremanetarako doako telefonoa (Emaiker S.L.):

900 840 901

Saileko Estatistika Organoaren telefonoa:

  • 945 01 93 58 (Jon Larrabide Barrios, Kontsulta teknikoak eta orokorrak)
  • 945 01 13 20 (Ana Isabel Moreno Manrique, kontsulta teknikoak eta orokorrak)
  • 945 01 93 82 (Carmen Tellechea Miranda, ohar orokorrak)

Arreta ordutegia 08: 00etatik 14: 30era izango da astelehenetik ostiralera. Hala ere, adierazitako ordutegian erantzun ez diren deiak itzuliko dira.

 

Informazioa biltzeko posta elektroniko (Emaiker SL):  estadistica@emaiker.com

Saileko Estatistika Organoaren Posta elektronikoak:

j-larrabidebarrios@euskadi.eus

ai-morenomanrique@euskadi.eus

estadistica-ijps@euskadi.eus

Volver 

Azken aldaketako data: