2022ko Lan Merkatuaren Erroldari buruzko Inkestaren informazioa (Eskaintza-fasea)

  

  1. Informazio orokorra 

  2. 2022ko Lan Merkatuaren Erroldari buruzko inkestaren ezaugarriak

  3. Inkestei erantzutearen derrigortasuna

  4. Isilpekotasuna eta segurtasuna

  5. 2022ko Lan Merkatuaren Erroldaren estatistikari buruzko azalpen-metodologikoa

  6. Edozein zalantza argitzeko

     

Informazio orokorra

Indarrean dagoen 2019-2022 aldirako Euskal Estatistika Planaren eta 2022. urteko Estatistika Programaren baitan, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren Estatistika Organo Espezifikoari dagokio Eskaintza-fasean Lan Merkatuko Erroldaren (LME) Estatistika egitea.

Etxebizitzei zuzendutako eskaintza-fase hori urtero egiten da, bisurteetan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak lan honetako laginaren partaide zarela esanez bidalitako gutuna jaso eta horren inguruko zalantzak badituzu (derrigorrezkoa al da? seguru al daude datuak?), hemen topatuko dituzu erantzunak edo gai horiek argituko dizkizun kontaktua.

Datuak Ikertalde SA enpresak jasoko ditu edizio honetan eta hori guztia prozesuaren amaieran gizarterako kalitatezkoa eta erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko ezinbesteko zeregina da. Gainera, Euskadiko biztanleen elkarlana ere ezinbestekoa da. Badakigu gehienetan inkestari erantzun behar izatea zeregin ezatsegina izaten dela; hori dela eta, Sail honen asmoa da lan hori ahalik eta erosoena bihurtzea.

Hurrengo taulan azaltzen dira Lan Merkatuko Erroldaren Inkesta egiteko gaur egun abian dagoen galdetegia eta proiektuarekin lotuta dauden zalantzak argitzeko kontaktuak:

Inkestaren izena

 

2022ko Lan Merkatuko Erroldaren Inkesta

Euskal Estatistika Plana-Kodea

050404

Azken eguna

31/12/2022

Harremanetarako e-maila

IKERTALDE enpresa: cmtoferta@ikertalde.com

Sailaren EOE: estadistica-te@euskadi.eus

Harremanetarako telefonoa

IKERTALDE enpresa:  900 102 516

Sailaren EOE: 945-019345

PDF galdetegia

LME 2022 galdetegia (leiho berri batean irekitzen da)

 Informazio gehiago

Emaitzen txostenak (leiho berri batean irekitzen da)

LMEren taula estatistikoak (Eskaintza-fasea)

Itzuli 

2022ko Lan Merkatuaren Erroldari buruzko inkestaren ezaugarriak

Eragiketa estatistiko honen helburua da familia-etxebizitzetan bizi diren 16 urtetik gorako biztanleek osatzen duten lan-indarra ezagutzea, bai lan-merkatuko agregatu handiak kalkulatzeko, bai Euskal Autonomia Erkidegorako definitutako 11 enplegu-eskualde/arroetan dagoen egitura sektorial eta sozioprofesionalera hurbiltzeko.

Estatistika Organo Espezifikoak landa-bilketako lanak 2022ko urritik abendura egingo ditu. Aldi hori beharren arabera egokitu daiteke.

Posta bidaltzearekin lotutako arazo saihestezinengatik izan ezik, hautatutako etxebizitzek gutun bat jasoko dute aldez aurretik, estatistika ofizialaren eragiketa bat dela aurreratzeko. Egun batzuk igarota, landako agente bat zure etxera joango da inkesta betetzen saiatzeko.

Zure etxebizitzan landako agente bat egoteak eragozpenik sor ez dezan, 900 102 516 doako telefonora deitzea eskatzen dizugu. Bertan, inkesta betetzeko zer modu dauden adieraziko dizute: telefonoz, etxean bisita eginez edo Internet bidez.
Etxean landako agente bat egotea erabakitzen baduzu, osasun-agintariek unean-unean ezartzen dituzten babes-neurriak aplikatuko dira.

Zuen establezimenduarekin harremanetan jartzen den taldeak behar bezala identifikatu beharko du, bere izen-abizenak eta deia edo bisita egiteko arrazoia zehaztuta. Beti aipatu beharko du 2022ko Lan Merkatuko Erroldaren Inkesta dela.

Zer datu eskatzen dira?

• Biztanleriaren ezaugarriei buruzko informazioa: sexua, adina, egoera zibila, jaioterria, nazionalitatea, erroldatze-egoera, ikasketa-maila eta euskararen ezagutza/erabilera.
• Jarduerarekiko harremanaren aldagaiak: biztanleria landuna, langabea, aktiboa, ez-aktiboa...
• Biztanleria landunaren aldagaiak: jarduera-sektorea eta -adarra, lanbidea, kontratu mota, lan egindako orduak, diru-sarrerak...
• Langabeei eta enplegu-eskatzaileei buruzko aldagaiak: langabezian emandako denbora, aurretiko lan-esperientzia, enplegu-bilaketa...
• Biztanleria ez-aktiboari buruzko aldagaiak: gogorik eza, enplegurako prestasuna.
• Beste okupazio-aldagai batzuk: enplegurako prestasuna, okupazio-denbora, prestakuntzaren araberako enplegua...
• Euskaditik atera den biztanleria aktiboa

Itzuli 

Inkestei erantzutearen derrigortasuna

EUSTATen kasuan bezalaxe, Sailaren Estatistika Organo Espezifikoak garatzen dituen estatistikak Euskal Estatistika Planean sartuta daude. Ofizialak dira eta Legeak araututa daude; ondorioz, derrigorrezkoa da horiei erantzutea.

Hori xedatzen duen lege-erreferentzia orokorra 1986ko apirilaren 23ko 4/1986 Legeko, Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzkoko, 19. artikulutik 23.era artekotan dago jasota. Erantzutearen derrigorrezkotasunarekin lotuta, indarrean dagoen Euskal Estatistika Planeko 4. artikuluak (8/2019 Legea, 2019ko ekainaren 27koa, 2019-2022 Euskal Estatistika Planari buruzkoa) ere jasotzen du Euskal Estatistika Planean jasota dauden estatistikak derrigor bete beharrekoak direla.

Itzuli 

Isilpekotasuna eta segurtasuna

Sailaren Estatistika Organo Espezifikoak ezin ditu inola ere informazioa ematen duten pertsonak identifikatzeko datu pertsonalak zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu, eta hori horrela izan dadin konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ezin du informazio hori erabili estatistikak egiteko helburua ez duten beste ekintza batzuk egiteko.

Bestalde, emandako datuak, estatistika-eragiketetan emandakoekin zerikusirik ez dutenak, jardueraren edo prozedura zehatzaren helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko. Aipatutako datuak ez dira tratamendurako erabiliko eta ez zaizkio hirugarren bati igorriko.

Hauek ditugu datuen Isilpekotasuna bermatzen duten legeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko 1986ko apirilaren 23ko 4/1986 Legea, zehazki 19. eta 23. artikulura bitartekoak eta, hala badagokio, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren xedapen aplikagarriak.

Itzuli 

2022ko Lan Merkatuaren Erroldaren estatistikari buruzko azalpen-metodologikoa

Biztanleria eremua: urte osoan edo urte gehienean ohiko bizileku gisa erabiltzen diren familia-etxebizitzetan bizi diren pertsonen multzoa.

Eremu geografikoa: inkestaren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, lurralde historikoari eta definitutako 11 enplegu-eskualdeei/arroei buruzko emaitzen gehieneko desagregazio-mailarekin.

Denbora-eremua: datuak urtean behin biltzen dira, eta informazioa urteko azken hiruhilekoan biltzen da. LME-Eskaria egin zen urteetan, ordea, ez zen LMEri dagozkion datuak bildu.

Ikerketaren ezaugarri nagusiak: EAEko 12.750 etxebizitza ingururi egindako inkesta. Laginaren hurbilketa bi etapakoa da.

Datuak hartzea: hautatutako pertsonak nahi duen moduan bilduko da informazioa, telefonoz, aurrez aurre edo Internet bidez.

Itzuli 

Edozein zalantza argitzeko 

Saileko Estatistika Organo Espezifikoarekin harremanetan jar zaitezke edozein zalantza argitzeko honako kontaktu hauen bidez:

Inkestari buruzko informazioa jasotzeko telefonoa (Ikertalde, SA): 900 102 516

Saileko Estatistika Organo Espezifikoaren telefonoa: 945 01 93 45

Informazioa jasotzeko posta elektronikoa (Ikertalde SA): cmtoferta@ikertalde.com

Sailaren Estatistika Organo Espezifikoaren posta elektronikoa: estadistica-te@euskadi.eus

Itzuli