Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2020ko Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak

Lehen sektoreko emakume eta gizonen ahalegin bateratua

Herri batek bere burua berresten du bere identitateizaerari leiala zaionean eta, horretarako, herria osatzen dutenen bizimodu ezberdinen elkarbizitza bermatzeko gai denean.

Hori dela eta, Abeltzaintza, Nekazaritza eta Arrantza- Azokak ekoizleentzako eta gertutasuna eta kalitaterik onena bilatzen dutenentzako topagune bikainak dira. Gainera, jai, artisau, ospakizun, eta ekintza guneak dira; hitz batez, jendea gozatzera erakartzen duten jarduerak.

Belaunaldien arteko topaketak dira hauek eta gure jatorrietarako hurreratzen gaituzte sentsazioen bidez. Horrez gain, landa eta arrantza-sarea josten duten gizon eta emakumeen ahalegin bateratua ikusarazten dute, gure herriaren jasangarritasuna eta paisaia-aberastasunaren alde.

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak 2020

Azoken bilatzailea lurralde historikoz

* HUTSEN ZERRENDA:

Gamiz-Fikako nekazaritza eta eskulangintza azokaren XIX. edizioa 2020ko maiatzaren 31n egingo da, eta ez ekainaren 31n, gidan gaizki agertzen den bezala.

Azken aldaketako data: