Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko lehiaketa

[vitoria-gasteizko-farmazia-lehiaketa-2019]

Deskribapena


Xedea

EAEko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko 11/1994 Legean ezarritakoaren arabera, Osasun Sailak ofizioz, urtero eta urteko lehen sei hilabeteetan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko (EAE) farmazia-bulego berrien egokitasuna eta sorrera deklaratzeko prozedura hasten du.

Horretarako, biztanleen udal erroldetan jasotako datuen analisia egiten da, farmazia-eskualdeetako eta osasun-eskualdeetako biztanle-banaketako irizpide demografiko eta geografikoak kontuan hartuta.

Etorkizuneko farmazia-bulegoen titular izango diren farmazialariak merezimendu-lehiaketa bidez hautatutako dira, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak kontuan hartuta.

2018 urtean, baldintza hauek betez eta biztanleriaren datuak aztertu ondoren, egoki iritzi zitzaion 5 farmazia-bulego sortzeari. Horietatik lauren prozedurak (Agurain, Leioa, Hernani eta Durango) Osasuneko sailburuaren 2018ko urriaren 16ko Aginduaren (Durangoko, Hernaniko, Leioako eta Aguraingo farmazia-eskualdeetan farmazia-bulegoak esleitzen dituena) bitartez izendatutako Ebaluazio Batzordearen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2019ko otsailaren 25ekoan) argitaratzearekin batera amaitu dira.

Alabaina, bosgarren farmazia-bulegoari dagokionez —alegia, VITORIA-GASTEIZEN kokatzea egokitzat jotako horri dagokionez(EHAA, 02991/2018 zk.)— ezin izan zen balizko kokapena zehaztu une hartan, farmazia-eskualde berean sortzekoa zen farmazia-bulego baten inguruko 2018ko urtarrilaren 11ko Aginduarekin hasitako prozedura ez zegoelako amaituta.

Azken prozedura hau amaituta, eta 2019ko ekainaren 14ko Aginduaren bidez, hasiera emango zaio Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko prozedurari.

Nori dago zuzenduta


Farmazia-bulego baten titulartasuna eskuratzeko eskabidea aurkeztu ahal izango du beharrezkoa den titulazioa egiaztatzen duen farmazialari orok.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Farmazia Antolamendurako Zerbitzua

Farmazia Zuzendaritza – Osasun Saila

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0609201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau urrats erakutsiko dira:

  1. Identifikazioa
  2. Datuak betetzea
  3. Dokumentuak eranstea
  4. Sinatzea eta bidaltzea
  • 1. Prestatu beharrezkoa den dokumentazioa formatu digitalean, hemen jasotakoa kontuan hartuta: “Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bitartez farmazia bulego bat sortzeko lehiaketarako eskabidea bete eta dokumentazioa eransteko jarraibideak”.
  • 2. Sartu izapide-elektronikoen aplikazioan «Eskaera» botoia sakatuta, eta bete inprimakia. Eskaera erabat osatzen ez baduzu, gogoratu egindakoa gorde eta geroago jarraitzeko aukera duzula.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaera-inprimakia

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk