«Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV (44) Ikastaroa (Bilbao, 2018-2019)» egiten duten ikasleentzako deialdia, erakunde edo enpreseetan diruz lagundutako praktikak egiteko deialdia.

Deskribapena


Xedea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak «2018-2019ko XLIV (44) Hirigintza eta Lurralde ikasketak ikastaroa» egiteko deia egin zuen.

Ikastaro horren egituraren arabera, 300 orduko praktikaldia egin dezakete, erakundeetan edo enpresetan, azken 8 urteetan hirigintza-alorrean 48 praktika-ordu baino gutxiago egin dituzten ikasleek. Praktikaldi hori ez da nahitaezkoa izango LHIEEk antolatutako «Hirigintzako eta Lurralde Ikasketak XLIV. (44) Ikastaroaren» Hirigintza Diploma lortzeko.

Kontuan hartuta ikastaroaren garrantzia, egitura eta kostua, aurretik egin diren edizioetan izandako esperientziak agerian uzten du praktikaldi hori egitea eskatzen duten ikasleek laguntza ekonomikoa behar dutela praktikaldia erabat garatzeko, eta, horregatik, erabaki da «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV (44) Ikastaroaren» praktikaldia egiten duten ikasleei laguntza ekonomikoa ematea.

«Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV (44) Ikastaroaren» praktikaldia diruz laguntzen denez, ikastaro horretan sartzeko merezimendu-lehiaketarako deialdia Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko indarreko Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren barneko diru-laguntzen lerro gisa ezartzen da, eta hiri-ordenamenduarekin eta hirigintzarekin lotutako arloetan diharduten pertsonen prestakuntza eta birziklatzea bultzatzeko xedea du.

Aurrekontuko zuzkidura

22.000 euros

Nori dago zuzenduta


«Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV. (44) Ikastaroa (2018-2019)»n matrikulatzeko eskaera egin duten pertsonak. Aipatutako ikastaroa IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu du

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Recalde Zumarkalea, 18
48009 Bilbao
Tel.: 944 031 600

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1047102

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi honen ebazpenaren indarraldia hasten denetik sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk