Lehendakaritza

EAEko tokian tokiko gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko diru-laguntzak (2017)

[gazte_ekipamenduak]

Deskribapena


Xedea

Gazte-ekipamenduak eraiki, handitu edo hobetu.

Aurrekontuko zuzkidura

290.000

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan ezarritako diru-laguntzak aurkezten den proiektu bakoitzaren aurrekontu onartuaren % 70eraino irits daitezke.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa gorabehera, aurkezten den proiektu bakoitzari ematen zaion laguntza ez da inoiz izango 75.000 euro baino handiagoa.

Ordainketa-modua:

1.– Diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da: lehenengoa, diru-laguntzaren % 50ekoa, diruz lagundutako inbertsioaren % 50 burutzeko gastua benetan egin dela egiaztatu ondoren, eta bigarrena, gainontzekoa, diruz lagundutako inbertsioa guztiz burutzeko gastua benetan egin dela egiaztatu ondoren, hurrengo artikuluetan ezarritakoaren arabera.

2.– Justifikazioan ez bada erakunde eskatzaileak hitz emandako baliabide propioen ehunekoa behar bezala jasota geratzen, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren diru-laguntza ehuneko horretaraino murriztuko da, betiere 4.2 artikuluan ezarritakoa betetzen bada.

4.2 artikuluan: erakunde eskatzaileak gutxienez kostu osoaren % 30 finantzatu beharko du. 20.000 biztanle baino gehiagoko entitate eskatzaileen proiektuek gutxienez kostuaren % 30en finantzaketa propioa izan beharko dute, deialdi honen arabera eskatzen den kantitatea kendu ondoren, hau da, ez dira horrelako finantziaziotzat hartuko erakunde eskatzailearekin lotuta ez dauden instituzio publikoek emandako diru-hornidurak, diru-laguntzaren helburua betetzeko asmoz jaso badira.

3.– Gauzatutako inbertsioak edo gastuak gainditzen badu hasieran planteatutako gastuen aurrekontua, diru-laguntza kuantifikatzeko ez da gehituko emandako laguntzaren zenbatekoa.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Eskakizunak:

  • Eskatzaileak eskabidean bertan eta eskabideari erantsitako dokumentazioan bildutako datuak egiazkoak direla eta laguntza horien onuradun izateko indarrean dagoen legeriak ezarritako baldintzak betetzen dituela.
  • Entitate eskatzailea zigor- eta administrazio-arloko diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez egotea; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren (otsailaren 18ko 4/2005) Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
  • Indarreko legeriaren arabera, Euskadiko Autonomia Erkidegoan berezko nortasun juridikoa duten toki-erakundeek jaso ahal izango dituzte. Udalaz gaindiko erakunde horiek, bakoitzaren estatutuetan aurreikusitakoaren arabera, bidezko gaitasuna eta egokitasuna erakutsi behar dute, beren proiektuak behar bezala aurrera eramateko, dagokien jardun-eremuaren baitan.
  • Beharrezkoa da zerga-betebeharrak egunean izatea, baina Gizarte Segurantakoak ere

Betekizun orokorrak

  • Dokumentazio osagarria | Eskatzaileak eskabidea baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria aurkeztu ahal izango du.

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Eskaerarekin batera aurkeztu, lanak gauzatzeko proiektua. Bertan, gutxienez honako hauek sartuko dira: memoria, kokapen eta espazioen banaketari buruzko planoak eta ekipamenduaren ezaugarrien eta egingo diren lanen deskribapen zehatza, edo, lanak txikiak izanez gero, burutuko diren lanen xehetasun teknikoen ale bat.
  • Memoria eta aurrekontua | Eskaerarekin batera, "Memoria eta aurrekontua" inprimakia beteta aurkeztu behar da

  • Erakundearen ordezkari legalaren nortasunaren egiaztagiria.
  • Erakunde onuraduna Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egon beharko da.
  • Erakundea ez egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean.

  • Ez dira erakunde onuraduntzat joko udalaz gaindiko erakunde baten zatia izan arren erakunde horren izenean eskatutako proiektuaren antzeko beste bat bere kasa aurkezten duten toki-erakundeak, beren izenean aurkezten duten hori udalaz gaindiko erakundearenean atxikita egon bazitekeen.
  • Ez dira inola ere diruz lagunduko erakunde eskatzailearen pertsonal propioaren gastuak.
  • Artikulu honen arabera ez laguntzeko moduko gastu edo kostutzat jotzen diren horiek agertzen badira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuan, edota laguntzeko modukoak izanik ere ezarritako muga gainditzen badute, Balorazio Batzordeak ezabatu edo araztu egingo ditu gastu edo kostuok, diru-laguntza kalkulatzeko beharrezkoa den oinarrizko gastu-aurrekontua zehaztu ahal izateko.
  • Diru-laguntza jasotzeko modukoak izango dira berariaz 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzako ekipamenduak izango dituzten higiezinak eraiki, eraberritu, egokitu edo handitzeko lanak egiteko profesional gaituek landutako proiektuen erredakzio-laneko gastuak, bai eta lan horiek exekutatzeko gastu edota kostuak ere. Gastu horiek guztiak 2017ko ekitaldikoak izango dira.
  • 20.000 biztanle baino gehiagoko entitate eskatzaileen proiektuek gutxienez kostuaren % 30en finantzaketa propioa izan beharko dute, deialdi honen arabera eskatzen den kantitatea kendu ondoren. Ez dira horrelako finantziaziotzat hartuko erakunde eskatzailearekin lotuta ez dauden instituzio publikoek emandako diru-hornidurak, diru-laguntzaren helburua betetzeko asmoz jaso badira.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Enplegua eta Gizarte Politikak

Ebazten duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Enplegu eta Gazteria Sailburuordetza > Gazteria Zuzendaritza

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Prestatu eta sinatu digitalki Izenpe-ren edo baliokide baten bidez
https://www.euskadi.eus/y22-sinadura/eu/contenidos/faq/egoitza_faqs_sinadura/eu_egoitza/sede_faqs_firma.html eskaerari eransteko dokumentuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko du, Administrazioak diru-laguntza ordaindu ahal izateko,

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Prestatu eta sinatu digitalki Izenpe-ren edo baliokide baten bidez
https://www.euskadi.eus/y22-sinadura/eu/contenidos/faq/egoitza_faqs_sinadura/eu_egoitza/sede_faqs_firma.html justifikatzeko dokumentuak.

Diruz lagundutako inbertsioak bi epetan justifikatu behar izango dira:

  • lehenengoa, inbertsioaren % 50ari dagokiona, abenduaren 30a baino lehen, erakunde eskatzailearen idazkariaren edo ekonomia eta finantza arloko arduradunaren ziurtagiria aurkeztuz.
  • bigarrena, 2018ko martxoaren 31 baino lehen, "aurkezteko dokumentazioa" atalean zehazten den dokumentazioa aurkeztuz.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk