Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2016. urtean goi-mailako kirol lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak

[2016. urtean goi-maila antolatzeko diru-laguntzak ]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea


1.- 2016. urtean egiten diren edo hasten diren goi-mailako kirol lehiaketa ofizialak antolatzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezartzen du agindu honek, artikulu honetan xedatutako eran. Deialdi honen ondorioei dagokienez, honako hauek joko dira goi-mailako kiroltzat: nazioarteko eremu eta izaerako lehiaketak, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

●   Nazioarteko federazio baten, europar federazio baten edo nazioarte-mailako liga profesional baten egutegi ofizialaren barruan egon beharko dute.

●   Mundu-mailako lehiaketetan, kontinente biko edo gehiagoko kirolariek hartu beharko dute parte.

●   Lehiaketa guztietan ere, herrialde biko eta gehiagoko kirolariek hartu beharko dute parte.

●   Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketak, herrialde ezberdin bitan edo gehiagotan antolatu beharko dira.

●   Estatuaren eremuko edo erkidegoen eremuko kontsideratzen diren lehiaketak ez dira baloratuko.

Tenis kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira diru-laguntzen helburu: Europar Federazioaren, Tenis Profesionalaren Elkartearen eta Kirol Egokituaren Nazioarteko Federazioaren egutegi ofizialean sartuak diren kirol lehiaketak.

Surf kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira diru-laguntzen helburu: Nazioarteko Elkartearen, Europar Federazioaren eta Surflari Profesionalen Elkartearen egutegi ofizialean sartuak diren kirol lehiaketak.

2.- 2016. urtean hasten diren lehiaketetarako ematen diren diru-laguntzak, ekitaldi horretako gastuak finantzatzeko bakarrik erabiliko dira.

3.- Agindu honetatik kanpo geratzen dira honako lehiaketa hauek: kirol ikuskari edo erakustaldi direnak, eta, halaber, nazioarteko eremua eta izaera ez dutenak.

4.- Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili beharko dira diru-laguntzak lortzeko; hain justu ere proposatutako lehiaketan zehar, eta, zehazki, publizitateari zein dokumentazioari dagokionez (gutuneria, kartelak, liburuxkak, programak, megafonia, etab.)

5.- Edonola ere, ezin izango dute modalitate honetako diru-laguntzarik jaso, eta, beraz, deialdi honetatik kanpo geratutako dira, bi sexuen arteko
tratu-berdintasuna bermatzen ez duten proiektuek.

6.– Deialdi honetan erregulatutako diru-laguntzak lotuak dira Europar Batasunak ezarritako «minimis» erregimenari. Agindu honetan aurreikusten diren diru-laguntzak Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Araudiaren menpe egongo dira (2013ko abenduaren 24ko EBAO, L 352/1. zk.); araudi hori Europar Batasuneko Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 87. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da.

 



Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal kirol-federazioak
  • Kirol elkarteak
  • Kirola helburutzat duten merkataritza-sozietateak
  • Kirol jarduerak, beste erakunde antolatzaileak
  • Pertsona fisikoak
Betekizunak eta merezimenduak
  • Onuradunen betebeharrak. Informazio xehatua

    Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek beti bete beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua– 48. artikulutik 53. artikulura ezarritako betebehar-erregimena; zehazki, honako hauek bete beharko dituzte edonola ere:

    a) Diruz lagunduko den jarduera egitea.

    b) Esleitutako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman zaiela jakitera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean, onuradunek ez badiote idatziz eta espresuki uko egiten diru-laguntzari, onartu egin dutela ulertuko da.

    c) Diru-laguntzarako eskabidea aurkeztu ostean burutzen bada lehiaketa, burututakoan, arbitroaren aktak eta lehiaketako behin betiko programa helaraztea Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzari.

    d) Aurkeztu den aurrekontuan agertzen diren gastuak ordaintzeko erabiltzea diru-laguntza, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen emate-ebazpenarekin bat etorriaz.

    e) Gazteria eta Kiroletako Zuzendaritzari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa ematea, haiek hala eskatuz gero beren funtzioen jardunean.

    f) Jarduera beste diru-laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin finantzatu dela jakinaraztea diru-laguntza ematen duten organoari. Adierazitakoaren berri izan bezain laster egin beharko da jakinarazpen hori, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.

    g) Egiaztatzea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituztela, arauz zehaztutako eran, eta hargatik eragotzi gabe Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa.

    h) Kontabilitate-liburuak, erregistro bideratuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak izatea onuradunari kasu bakoitzean aplikatzekoa zaion merkataritza-legeriak eta sektorekoak eskatutako baldintzetan, eta diru-laguntzen oinarri arautzaileek eskatutako kontabilitateko egoera-orri eta erregistro espezifiko oro, egiaztatze- eta kontrol-jardun egokia bermatzeko.

    i) Jasotako funtsen aplikazioa justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze- eta kontrol-jardueretan eskatu ahal izango baitira.

    j) Jarduera burutzen ari delarik eta leku agerikoan, adieraztea ezen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak laguntzen duela hura diruz; salbu eta jarduera bukatu ostean eman bada diru-laguntza.

    k) Jarduera aurkezteko burutzen diren ekitaldi publikoetara deitzea Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritza, salbu eta ekitaldia burutu ostean eman bada diru-laguntza; kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hara sortutako agirietan jaso beharko da.

    l) Sexismorik gabeko hizkera erabiltzea diruz lagundutako jarduerarekin lotutako ekitaldi guztietan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak agintzen duenari jarraituz. Gizon eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez dagoela bermatzea.

    m) Jasotako funtsak itzultzea deialdi honen araudian aurreikusitako kasuetan.

  • Eskabidearekin batera jardueraren memoria aurkeztu beharrekoa da
  • Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketei dagokienez, proba guztien egutegia eta haiek non ospatuko diren jasotzen dituen agiria jarduera memoriarekin batera aurkeztu beharrekoa da
  • Nazioarteko federazioaren, europar federazioaren edo nazioarteko liga profesionalaren egutegi ofizialeren kopia, zeinetan jasotzen baita zein lehiaketarako eskatzen diru-laguntza; edo, bestela, URL lotura, zeinetan kontsulta baitaiteke aipatu egutegia jarduera memoriarekin batera aurkeztu beharrekoa da
  • CSDek nazioarteko lehiaketa ospatzea baimentzeari buruzko agiria jarduera memoriarekin batera aurkeztu beharrekoa da
  • Jarduera memoriarekin batera aurkeztu beharrekoa da: Lehiaketa jada ospatua bada, emaitza ofizialak aurkeztu beharko dira, betiere parte hartu duten kontinenteak, herrialdeak eta kirolariak zenbat izan diren zehaztuaz. Lehiaketa ez bada ospatu, aurreko urteko emaitza ofizialak eta lehiaketan parte hartuko duten kirolari kopuruari buruzko aurreikuspena aurkeztu beharko dira
  • Eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa da: Lehiaketan goi-mailako euskal kirolariak pate hartu izana egiaztatzeko agiria, hain justu ere Eusko Jaurlaritzaren edo/eta Kirolen Kontseilu Gorenaren zerrendetan errekonoziturik diren kirolariei dagokienez. Eskabide aurkezten denean jada ospaturik badago lehiaketa: arbitroaren akta, eta akta horretako zerrendetan goi-mailako euskal kirolariak zenbat diren egiaztatzeko agiriak Eskabidea aurkezten denean ospaturik gabe badago lehiaketa: lehiaketan parte hartu eta irizpide hori konplitzen duten euskal kirolariei buruzko aurreikuspena, eta haiek goi-mailako direla egiaztatzen dokumentazioa. Lehiaketa aurreko urteetan ospatu bada: arbitroaren akta, eta ospatutako azken lehiaketan izan diren goi-mailako euskal kirolariak zenbat izan diren egiaztatzeko agiriak.
  • Lehiaketako programa, eta, halakorik balitz, maila edo/eta parte-hartze txikiagoko lehiaketako beste jarduera batzuk eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa da
  • Eskabidearen balioespenerako aurkeztu nahi duten gainerako dokumentazioa
  • Eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa da sarrera eta jarduerako gastuen aurrekontu banakatu eta zehaztua.
  • Beste erakunde publiko edo publiko batzuekin egindako itun edo lankidetzaz garatuz gero jarduera, garapen hori babesten duen kontatuaren edo itunaren kopia. Kasu horretan, eskatzailea ez den erakunde antolatzaileari dagokionez, goragoko paragrafoetan ezarritako dokumentazioa eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa da.
Aurrekontuko zuzkidura
245.000
Prestazio ekonomikoa

1.– Probaren edo lehiaketaren maila (50 puntura arte)

– Munduko txapelketak: 50 puntu.

– Europako txapelketa: 45 puntu.

– Munduko txapelketa, zirkuitu edo ligaren formatukoa: 30 puntu.

– Munduko txapelketa: 35 puntu.

- Kategoria goreneko proba nazioartekoak: 30 puntu.

– I Nazioarteko beste proba batzuk: 15 puntu.

– II Nazioarteko beste proba batzuk: 10 puntu.

– III Nazioarteko beste proba batzuk: 5 puntu.

 2.– Kategoria absolutua (10 puntu).

Lehiaketa kategoria absolutukoa dela egiaztaketen duten eskabideek 10 puntu lortuko dituzte; halakoa ez bada: 0 puntu.

 3.– Lehiaketa programa olinpikoan sartuta egotea (10 puntu).

Lehiaketa programa olinpikoan sartua dela dela egiaztaketen duten eskabideek 10 puntu lortuko dituzte; halakoa ez bada: 0 puntu.

 4.– Lehiaketan goi-mailako euskal kirolariek parte hartzea (5 puntu). Irizpide hori balioesteko, honako hauek joko dira goi-mailako euskal kirolaritzat: Eusko Jaurlaritzaren edo/eta Kirolen Kontseilu Gorenaren zerrendetan goi-mailako kirolaritzat jotzen direnak.

Lehiaketan goi-mailako kirolari batek, bik edo gehiagok parte hartzen dutela egiaztazten duten eskabideek  5 puntu lortuko dituzte; halako parte hartzearik ez bada: 0 puntu.

5.– Lehiaketaren edizio kopurua (20 puntura arte): 2016ko eizioa era kontuan izanik.

Edizio kopuruaren arabera puntu-banaketa, ondoko taulan oinarriturik:

● 50 edizio baino gehiago: 20 puntu.

● 41-50: 15 puntu.

● 31-40: 10 puntu.

● 15-30: 5 puntu.

● 1-15: 0 puntu.

6.– Goi-mailako kirol lehiaketa baterako diru-laguntza eskatzen bada, lehiaketa horren programan honako kirol jarduerak sartzea: maila eta parte-hartzea txikiagoko beste kirol jarduera batzuk (5 puntu).

7.– Nazioarteko Batzorde Olinpikoak errekonozitzen dituen erakundeek antolatutako probak honelaxe balioetsiko dira: nazioarteko bete proba batzuetarako ezarritakoaren arabera artikulu honetako 1. paragrafoan ezarritakorekin bat etorriaz.

8.– Jarduera bakoitzeko diru-laguntza hogei mila (20.000) eurokoa izango da gehienez.

9.– Aurreko paragrafoan ezarritako muga aplikatzearen ondorioz, agindu honetan ezarritako balioespen-irizpideen araberako banaketarekin bat etorriaz esleitutako zenbateko guztia erabiltzen ez bada, beharrezko doiketak egin ahal izango dira, hain justu ere zenbateko osagarriak esleitu dakizkiekeen onuradunen artean banatzeko gaindikina.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi ordainketetan pagatuko da; lehenean, diruz lagundutako zenbatekoaren ehuneko berrogeita hamarrari dagokiona, eta esleipen-ebazpena jakinarazitakoan eta hura onartzeko epea igarotakoan gauzatuko da; eta bigarrena, beste berrogeita hamarrari dagokiona, 2017ko urtarrilaren 1etik hara gauzatuko da, betiere diruz lagundutako lehiaketa justifikatutakoan, zeina 2017ko martxoaren 31 baino lehenago burutu beharko baita.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Jarduera esplikatzeko dokumentazioa, eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa.

    1.– Jardueraren memoria (II. eranskina).

    ● Nazioarteko federazioaren, europar federazioaren edo nazioarteko liga profesionalaren egutegi ofizialeren kopia, zeinetan jasotzen baita zein lehiaketarako eskatzen diru-laguntza; edo, bestela, URL lotura, zeinetan kontsulta baitaiteke aipatu egutegia.

    Organismoa estatal egokiak nazioarteko lehiaketa ospatzea baimentzeari buruzko agiria.

    ● Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketei dagokienez, proba guztien egutegia eta haiek non ospatuko diren jasotzen dituen agiria.

    ● Lehiaketa jada ospatua bada, emaitza ofizialak aurkeztu beharko dira, betiere parte hartu duten kontinenteak, herrialdeak eta kirolariak zenbat izan diren zehaztuaz. Lehiaketa ez bada ospatu, aurreko urteko emaitza ofizialak eta lehiaketan parte hartuko duten kirolari kopuruari buruzko aurreikuspena aurkeztu beharko dira.

    2.– Lehiaketan goi-mailako euskal kirolariak pate hartu izana egiaztatzeko agiria, hain justu ere Eusko Jaurlaritzaren edo/eta Kirolen Kontseilu Gorenaren zerrendetan errekonoziturik diren kirolariei dagokienez.

    Eskabide aurkezten denean jada ospaturik badago lehiaketa: arbitroaren akta, eta akta horretako zerrendetan goi-mailako euskal kirolariak zenbat diren egiaztatzeko agiriak.

    Eskabidea aurkezten denean ospaturik gabe badago lehiaketa: lehiaketan parte hartu eta irizpide hori konplitzen duten euskal kirolariei buruzko aurreikuspena, eta haiek goi-mailako direla egiaztatzen dokumentazioa.

    Lehiaketa aurreko urteetan ospatu bada: arbitroaren akta, eta ospatutako azken lehiaketan izan diren goi-mailako euskal kirolariak zenbat izan diren egiaztatzeko agiriak.

    3.– Lehiaketako programa, eta, halakorik balitz, maila edo/eta parte-hartze txikiagoko lehiaketako beste jarduera batzuk.

    4.– Sarrera eta jarduerako gastuen aurrekontu banakatu eta zehaztua.

    5.– Beste erakunde publiko edo publiko batzuekin egindako itun edo lankidetzaz garatuz gero jarduera, garapen hori babesten duen kontatuaren edo itunaren kopia. Kasu horretan, eskatzailea ez den erakunde antolatzaileari dagokionez, goragoko paragrafoetan ezarritako dokumentazioa.

    6.– Eskabidearen balioespenerako aurkeztu nahi duten gainerako dokumentazioa:

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzei dagokienez, balioespen-batzordeak helarazitako proposamena aztertu ondoren, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak eman eta jakinaraziko du ebazpena, sei hilabeteko epearen barru, deialdia egiteko aginduak indarra hartzen duen egunetik hara. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek horren berri izan dezaten.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
W85B_KLA_2016