Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautu eta horietarako 2016ko deialdia egiten da.

LABURPENA
Titulua:

Xedea:

Agindu honen xedea 2016ko deialdia egitea eta erregimena arautzea da, honako helburu hauek dituzten diru-laguntzak emateko:

  1. Irisgarritasun-planak egin eta eguneratzea, hiri-inguruneak, espazio publikoak, eraikinak, garraiobideak eta komunikazio-sistemak pixkanaka egokitzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legean eta haren garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara
  2. Udalen eta toki erakunde txikien irisgarritasun-planetan jasotako hobekuntza-lanak egitea Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko, eta, xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuen kasuan, hobekuntza-lanak egitea
  3. Igogailu eta jasogailuak erosi eta instalatzea Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko, betiere udalen eta toki erakunde txikien irisgarritasun-planetan jasotakoaren arabera.
Diru kopurua:

3.000.000,00 euros

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2016ko uztailaren 8koa (BOPV Zk. 167/2016)

    AGINDUA, 2016ko uztailaren 8koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Horren bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira, eta horietarako, 2016ko ekitaldirako deialdia egiten da.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Enplegua eta Gizarte Politikak
Deialdia egiten duen organoa:
Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua
Erakunde erabakigarria:
Enplegua eta Gizarte Politikak
Egitura atal ebazlea:
Etxebizitza Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak

Hiri-inguruetan eta eraikinetan irisgarritasuna sustatzea

Irisgarritasun-planak egin eta eguneratzea, hiri-inguruneak, espazio publikoak, eraikinak, garraiobideak eta komunikazio-sistemak pixkanaka egokitzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legean eta haren garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara. 

Udalen eta toki erakunde txikien irisgarritasun-planetan jasotako hobekuntza-lanak egitea Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko, eta, xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuen kasuan, hobekuntza-lanak egitea.

Egokitzapen-ekipamendua erostea eta instalatzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan hiri-inguruneetako nahiz eraikinetako irisgarritasuna bermatzeko, Udalen eta toki-erakunde txikien irisgarritasun-plangintzetan jasotako moduan.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, toki erakunde autonomoak eta toki erakunde txikiak, eta helburu soziala eta erabilera publikoa duten erakunde pribatuak, laguntzaren xede diren jarduketak garatzeko eta aurrera eramateko asmoa dutenak.  Tokiko erakunde autonomoek ere eskaera egin dezakete.

Orobat, agindu honetan araututako laguntzak eman, eta, hala behar badu, ordaindu ahal izateko, amaituta egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi diren itzultze- edo zehapen-prozedura guztiek, prozedura horiek oraindik izapidetze-aldian badaude, behintzat.

Sexu-bereizkeria dela-eta bazterkeria egiteagatik administrazio- edo zigor-zehapena jaso duten pertsona fisiko edo juridikoek ezin izango dute deialdi honetan parte hartu, zigorrak ezartzen duen epean. Ezin izango dute parte hartu, orobat, Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetatik seigarrenean xedatutakoari jarraikiz debeku horrekin zehatutakoek.

Alde horretatik, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, eskabide-ereduari jarraituz.

Beraien zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean ez dituzten pertsonek ezin izango dute deialde honetan parte hartu.

Diru-laguntzaren xede diren jarduketak 2016ko urtarriletik aurrera abiatu behar dira, eta inbertsioak gauzatzeko gehieneko epea planen kasuan 2017ko azaroaren 15era artekoa izango da; obren kasuan, berriz, 2018ko urriaren 31ra artekoa.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Diru-laguntzetarako, 3.000.000 euro emango dira: 150.000 euro, 2016. urterako; 1.850.000 euro, 2017. urterako; eta 1.000.000 euro, 2018. urterako.

Muga:

Kasu bakoitzean eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa honela zehaztuko da: eskatutako irisgarritasun-aurrekontua –7. artikuluan ezarritakoa aplikatuz kalkulatua– bider 0,75 –planen kasuan– eta bider 0,5 –obren kasuan.

Salbuespen gisa, eremu andeatu edo birgaitze integratuko eremu izendatu diren lekuetan obra-jarduketak egiteko, diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoa honela kalkulatuko da: irisgarritasunerako eskatutako aurrekontua 0,6z biderkatuta, 7 artikuluaren edukia aplikatuz.

Horrela kalkulatutako zenbateko guztien baturak Agindu honen bidez esleitutako aurrekontu-zuzkidura gainditzen badu, lehentasun-ordena honi jarraituz emango dira diru-laguntzak:

  1. Lehenik eta behin, irisgarritasun-plangintzei dagozkien eskabideak hartuko dira aintzat.
  2. Irisgarritasun-planetarako diru-laguntzak deskontatu ondoren, aurrekontuko zuzkiduraren gainerako zenbatekoa obretarako banatuko da, modu honetan eta multzo hauen arabera:
    1. % 35 igogailuak eta hiri-izaerako plataforma jasotzaileak jartzeko.
    2. % 30 eraikinen irisgarritasunerako aurreikusitako jarduketetarako.
    3. % 20 arrapala ez-mekanikoetarako eta pasabideak eta eskudelak sortzeko, lehentasun-hurrenkera horrekin.
    4. % 15 mugigarritasuna murriztuta duten pertsonentzako aparkaleku-erreserbarako, kaleak urbanizatzeko (espaloiak zabaltzea, oinezkoen ibilbideak laburtzen dituzten oinezkoen pasaguneak, kaleetako plataforma bakarra, zuhaitz-txorkoak ixtea) eta eraikinetako seinaleak eta ekipamendua egokitzeko. Egindako zerrendako lehentasun-hurrenkerarekin.

Dagoen zuzkiduraren zenbatekoa nahikoa ez bada adierazitako ataletako batean aurkeztutako eskabide guztiei erantzuteko, lehentasun-hurrenkera honi jarraituko zaio: birgaikuntza integratuko eremuetan edo eremu degradatuetan dauden jarduketei esleituko zaie lehenengo, udalerrian dagoen langabezia-ehunekoaren arabera ordenatuta, handienetik txikienera.

Kontuan hartuko den udalerriko langabezia-tasa eskabideak aurkezteko epea amaitzen den datan LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuak argitaratutakoa izango da, udalerriko langabezia-tasa sexuaren eta adin-taldearen arabera zehazten duena.

Eskabideen zenbatekoak nahikoak ez badira hobekuntzako obra-multzo bakoitzerako adierazitako ehunekoa osatzeko, soberako zenbatekoa beste multzo bati gehituko zaio, emandako sailkapen-hurrenkeraren arabera, 2a multzotik hasi eta 2d multzoan amaituta. 

Ordainketa modua:

Kasuan-kasuan emandako diru-laguntza bi zatitan ordainduko da ondoko prozedura honi jarraikiz:

  1. Irisgarritasun-planen eta hobekuntza-obren kasuan, emandako laguntzaren zenbatekoaren %5 aurreratutako ordainketa gisa pagatuko da, betiere diru-laguntzari berariaz uko egiten ez bazaio 11. artikuluko a) idatzi-zatian aipatzen den moduan, idatzi-zati horretan bertan zehazten den 15 eguneko epea igaro ondoren, eta aurretik erakunde onuradunak aurkeztu baditu gastua egiteko baimena justifikatzen duten agiriak. Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren arabera ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezartzen duen bermeen erregimenarekin bat etorriz bermatuko da kopuru hori.

  2. Irisgarritasun-planen kasuan, diru-laguntzaren gainerako zatia 2017ko urtarrilaren 1etik  .

  3. Gainerakoa, hobekuntza-obren eta egokitzapen-ekipamenduaren erosketaren eta instalazioaren kasuan, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, dagozkion egiaztagiriak aurkeztutakoan. Diru-laguntzaren kopuru osoaren % 10 ordaindu gabe gordeko da, obra amaitu arte.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak
Eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak:
Dagokion udaleko alkateak edo erakundearen legezko arduradunak sinatu beharko du eskabidea, eskabide-eredura egokituta. Jardun bakoitzeko banakako eskabidea aurkeztuko da. Diru-laguntzarako eskabidea aurkezteak honako hau dakar: eskatzaileak baimena ematen du, laguntza ematen duen organoak zerga eta Gizarte Segurantzarekiko behebeharrak egunean izaterai buruzko inguruabarrak zuzenean egiazta ditzan, ziurtagiri telematikoen bitartez ; kasu horretan eskatzaileak ez du dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko. Adieraziriko eskabidearekin batera, eta dagokionaren arabera, dokumentazioa aurkezteko jarraibideetan azaldutako agiriak aurkeztu beharko dira. Izapideak fitxetan adierazitako edozein bide baliatuz has daitezke (aurrez aurrekoa eta bide telematikoa). Izapideak bide bat erabiliz hasteak ez du derrigortzen prozesu guztian bide hori erabiltzera. Izapideak nola jarraitu, aurrez aurrekoa aukeratu bada, fitxa honetan dator azalduta. Bide telematikoa aukeratu bada, "Nire gestioak" atalera jo behar duzu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabide-inprimakia (Eskaera)

Bete, inprimatu, sinatu eta entrega ezazu eskabidea Administrazioan, adierazitako lekuetan, eskabideak aurkezteko ezarri den epearen barruan.

Diruz laguntzekoa den jarduketaren datuen eranskinaren inprimakia (Laguntza emateko dokumentua)

Inprimakia bete, eta eskabide-inprimakiarekin batera aurkeztu beharko da

Dokumentazioa:
  • AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

    • Udal bakoitzak aurkeztuko du udal-zerbitzuen txostena, irisgarritasunari buruz emandako salbuespenetakoa, justifikazioarekin batera, deialdi honen aurreko urtean, egiaztatzen duena betetzen duela 68/2000 Dekretuaren 3. artikuluko 3.3 atalak dioena.

    Irisgarritasun planak

    • Egiteko eta idazteko gastuen aurrekontu xehatua.

    Hobekuntza-obren kasuan, egokitzapen-ekipamenduaren erosketa eta instalazioa

    • Finantzatzeko eskatuko den diru-laguntza jasoko duten inbertsioen edota jardunen gastuen aurrekontu xehatua. Irisgarritasun aurrekontua kalkulatzeko koefiziente ezberdinak erabili direla justifikatuko da.

    • Egin beharreko jardunen deskribapen xehatua, 1/1000 gutxieneko eskalan egin beharreko jardunaren hiriingurunearen egoera-planoa, 1/100 gutxieneko eskalan egin beharreko planta, aurretiko bista eta sekzioen plano deskribatzaileak eta jardun-arloaren egungo egoeraren argazki deskribatzaileak. Halakorik badago, energia aurrezteko eta ingurumena babesteko irtenbide berritzaileak zehaztea.

    • Teknikari eskudunak emandako ziurtagiria irisgarritasunaren sustapenaren arloan indarrean dagoen araudiak eskaturiko eskakizun eta irizpideetarako aurreikusiriko jardunen egokitzapenari buruz.

    • Erakunde pribatuek izan ezik, diru-laguntzaren eskaeraren xede den obra biltzen duen irisgarritasun-planaren fotokopia eta Plana onartzearen ziurtagiria eta irisgarritasun-planaren kopia formatu digitalean, baldin eta ez bada aurkeztu aurreko urteetako deialdietan.

    • Egin beharreko obraren eta diru-laguntzaren jardunaren xede den ingurunearen argazki-dokumentazioa paperean eta formatu digitalean (jpg formatua). Dokumentazio hau aurrez aurre entregatu beharko da, bere ezaugarriak direla eta, berdin zein kanal erabiltzen den (aurrez aurrekoa edo telematikoa).

    • Dagokionean, Area Degradatuaren edo Birgaitze Integratuko Arearen Deklarazioa.

    • Helburu sozialetarako erabilera publikoko erakunde pribatuen kasuan, Erakundea eraikina erabiltzera, Erakundearen helburuak garatzeko, baimentzen duen titulua.

    • Elkarteek Herri-onura aitortzeko ziurtagiria aurkeztu behar dute uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuaren arabera, zeinaren bitartez onartzen den Onura Publikoko Elkarteei eta beren Babesletzari buruzko Erregelamendua.

    • Eraikinentzat, bete behar da Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea, 2014ko maiatzaren 20ko autonomiako Dekretua eta haren laugarren xedapen gehigarria, laguntza publikoak jasotzeko EAT (Eraikinaren Azterketa Teknikoa) egitearen derrigortasunari buruzkoa. Estruktura edo eraikuntzaren aldetik egokituta ez dauden eraikinek ezin izango dute jaso diru-laguntza, ez badute sartzen jardunean EATn eskatu edo gomendatutako baldintza horiek lortzeko beharrezkoak diren obrak.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabide-inprimakia

Eskabide-inprimakia zuzenean lotzen da izapidetze elektronikoarekin. Horretarako, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatuko dizu:

  • Pertsona fisikoei: NANe, ONA, herritarraren ziurtagiria 
  • Pertsona juridikoei: erakundearen ziurtagiria 

Eskabide-inprimakiarekin batera berariazko dokumentazioa aurkeztu beharko da. 

Dokumentazioaren zati bat, nahiz eta izapideak bide telematikoa erabiliz egin, bolumena dela eta, aurrez aurre aurkeztu beharko da horretarako esandako lekuetan. 

Gomendagarria da aurkeztu beharko dituzun ziurtagiriak izapidetze elektronikoa hasi baino lehen lortzea, bai eta, beharrezko izango balitz, beste inprimaki batzuk betetzea ere, eta zure ordenagailuan gordetzea. 

Diruz laguntzekoa den jarduketaren datuen eranskinaren inprimakia (PDF, 1 MB)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Udal bakoitzak aurkeztuko du udal-zerbitzuen txostena, irisgarritasunari buruz emandako salbuespenetakoa, justifikazioarekin batera, deialdi honen aurreko urtean, egiaztatzen duena betetzen duela 68/2000 Dekretuaren 3. artikuluko 3.3 atalak dioena.

Irisgarritasun planak

  • Egiteko eta idazteko gastuen aurrekontu xehatua.

Hobekuntza-obren kasuan, egokitzapen-ekipamenduaren erosketa eta instalazioa

  • Finantzatzeko eskatuko den diru-laguntza jasoko duten inbertsioen edota jardunen gastuen aurrekontu xehatua. Irisgarritasun aurrekontua kalkulatzeko koefiziente ezberdinak erabili direla justifikatuko da.

  • Egin beharreko jardunen deskribapen xehatua, 1/1000 gutxieneko eskalan egin beharreko jardunaren hiriingurunearen egoera-planoa, 1/100 gutxieneko eskalan egin beharreko planta, aurretiko bista eta sekzioen plano deskribatzaileak eta jardun-arloaren egungo egoeraren argazki deskribatzaileak. Halakorik badago, energia aurrezteko eta ingurumena babesteko irtenbide berritzaileak zehaztea.

  • Teknikari eskudunak emandako ziurtagiria irisgarritasunaren sustapenaren arloan indarrean dagoen araudiak eskaturiko eskakizun eta irizpideetarako aurreikusiriko jardunen egokitzapenari buruz.

  • Erakunde pribatuek izan ezik, diru-laguntzaren eskaeraren xede den obra biltzen duen irisgarritasun-planaren fotokopia eta Plana onartzearen ziurtagiria eta irisgarritasun-planaren kopia formatu digitalean, baldin eta ez bada aurkeztu aurreko urteetako deialdietan.

  • Egin beharreko obraren eta diru-laguntzaren jardunaren xede den ingurunearen argazki-dokumentazioa paperean eta formatu digitalean (jpg formatua). Dokumentazio hau aurrez aurre entregatu beharko da, bere ezaugarriak direla eta, berdin zein kanal erabiltzen den (aurrez aurrekoa edo telematikoa).

  • Dagokionean, Area Degradatuaren edo Birgaitze Integratuko Arearen Deklarazioa.

  • Helburu sozialetarako erabilera publikoko erakunde pribatuen kasuan, Erakundea eraikina erabiltzera, Erakundearen helburuak garatzeko, baimentzen duen titulua.

  • Elkarteek Herri-onura aitortzeko ziurtagiria aurkeztu behar dute uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuaren arabera, zeinaren bitartez onartzen den Onura Publikoko Elkarteei eta beren Babesletzari buruzko Erregelamendua.

  • Eraikinentzat, bete behar da Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea, 2014ko maiatzaren 20ko autonomiako Dekretua eta haren laugarren xedapen gehigarria, laguntza publikoak jasotzeko EAT (Eraikinaren Azterketa Teknikoa) egitearen derrigortasunari buruzkoa. Estruktura edo eraikuntzaren aldetik egokituta ez dauden eraikinek ezin izango dute jaso diru-laguntza, ez badute sartzen jardunean EATn eskatu edo gomendatutako baldintza horiek lortzeko beharrezkoak diren obrak.

Elektronikoa
Aplikazioak:

Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioa
Justifikazioa:
Erakunde onuradunak, laguntza eman ondoren eta Administrazioak ordaindu baino lehen, agirien bidez justifikatu behar du emakidan ezarritako betekizunak eta baldintzak bete direla. Irisgarritasun-planei dagokienez, azken likidazioa egiteko aurkeztu beharreko agiri guztiak aurkezteko azken data 2017ko abenduaren 5a da. Hobekuntza-lanak egin eta egokitze-ekipamendua erosi eta instalatu bada, azken likidazioa egiteko aurkeztu beharreko agiri guztiak aurkezteko azken data 2018ko azaroaren 30a da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Justifikaziorako inprimakia - Aurrez aurrekoa (Laguntza emateko dokumentua)

Inprimaki hau, bete, eta diru-laguntza justifikatzeko agiriekin batera aurkeztu beharko da.

Dokumentazioa:
  • AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

    Hobekuntza-obren kasuan, egokitzapen-ekipamenduaren erosketa eta instalazioa:

    • Egindako jarduketen ziurtagirien eta fakturen kopiak.

    • Egin beharreko obraren eta diru-laguntzaren jardunaren xede den ingurunearen argazki-dokumentazioa paperean eta formatu digitalean (jpg formatua).Dokumentazio hau aurrez aurre entregatu beharko da, bere ezaugarriak direla eta, berdin zein kanal erabiltzen den (aurrez aurrekoa edo telematikoa).

    • Irisgarritasunerako obren jarduketaren fitxa, eta egokitzapen-ekipamenduaren erosketa eta instalazioarena, obraamaierako datuekin behar bezala osatuta.

    • Teknikari gaituaren ziurtagiria, ziurtatzen duena obrak betetzen duela 20/1997 Irisgarritasun Legeak, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuak eta Eraikuntzaren Kode Teknikoak, DB-SUAk ezartzen dutena.

    • Xede bererako jasotako bestelako diru-laguntzen ziurtagiria.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Justifikaziorako inprimakia - Bide elektronikoa

Inprimaki hau, bete, eta diru-laguntza justifikatzeko agiriekin batera aurkeztu beharko da. Hori egiteko "Nire gestioak" atalera jo beharko da, eta han , "Dokumentazioa aurkeztea" aukera erabili.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Hobekuntza-obren kasuan, egokitzapen-ekipamenduaren erosketa eta instalazioa:

  • Egindako jarduketen ziurtagirien eta fakturen kopiak.

  • Egin beharreko obraren eta diru-laguntzaren jardunaren xede den ingurunearen argazki-dokumentazioa paperean eta formatu digitalean (jpg formatua).Dokumentazio hau aurrez aurre entregatu beharko da, bere ezaugarriak direla eta, berdin zein kanal erabiltzen den (aurrez aurrekoa edo telematikoa).

  • Irisgarritasunerako obren jarduketaren fitxa, eta egokitzapen-ekipamenduaren erosketa eta instalazioarena, obraamaierako datuekin behar bezala osatuta.

  • Teknikari gaituaren ziurtagiria, ziurtatzen duena obrak betetzen duela 20/1997 Irisgarritasun Legeak, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuak eta Eraikuntzaren Kode Teknikoak, DB-SUAk ezartzen dutena.

  • Xede bererako jasotako bestelako diru-laguntzen ziurtagiria.

Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2016/09/03 - 2016/10/03
Aurkezteko epe-muga:

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Ebazteko epea:

Ebazpen hori aurtengo abendua amaitu baino lehen eman beharko da.

Ebazpenean laguntza eman den edo ez zehaztuko da, hala gertatzen den kasuan, eta eman denean, zein erakundek jaso duen, zein den laguntza jaso duen proiektua eta zenbateko laguntza jaso duen zehaztuko dira. Eskabide ukatuen kasuan, ukatze horren zergatiak ere adierazi beharko dira.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.